987 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 987
Item Pirinioetako altuera handiko lakuetako sedimentuak, inguruko kutsadura metalikoaren adierazleRodriguez Iruretagoiena, Azibar; Gredilla Altonaga, Ainara; Fernandez Ortiz de Vallejuelo, Silvia; Arana Momoitio, Gorka; Madariaga Mota, Juan Manuel; Auguet , Jean-Christophe; Gonzalez Gonzalez, Aridane; Camarero Galindo, Lluis; De Diego Rodriguez, AlbertoPirinioetako altuerako aintzirak oso ekosistema aproposak dira kutsadura kimikoaren ondorioz gerta daitezkeen aldaketak aztertzeko eta kuantifikatzen saiatzeko. Helburu horrekin sedimentuzko zutabeak bildu genituen 2013ko udan Pirinioetako altuerako 18 aintziretan eta 24 metalen kontzentrazioak neurtu ziren zutabe guztietan, geruzetan banatu ondoren. Lortutako emaitzen tratamendu estatistikoa (korrelazio-analisia) eta kimiometrikoa (Osagai Nagusien Analisia) egin genuen. Gainazaleko sedimentuetan aintzirak 5 talde desberdinetan banatzen ziren metal kontzentrazioen antzekotasunak kontutan izanda. Zn-Cd, Pb-Sb eta Ni-Co elementuen arteko korrelazio esanguratsuak (%95eko konfiantza-mailan) adierazi ziren. Estelat eta Romero de Dalt aintziretan lortutako sedimentuzko zutabe sakonak erabili ziren inguru horietako kutsadura historikoa eta ekarpen antropogenikoa aztertzeko.Item Lipido Solidozko Nanopartikulak substantzia liposolugarrien garraio eta egonkortasuna hobetzekoArana Urbieta, Lide; Goñi Urcelay, Felix; Leiza Rekondo, Jose RamonLipido solidozko nanopartikulak (SLN) farmakoen garraio bideratua lortzeko nanogarraiatzaile interesgarrienetakoak bihurtu dira azken urteotan. Farmako hidrosolugarri nahiz liposolugarriak garraiatzeko gai dira, toxikotasun baxua dute, konposatuaren askapen kontrolatua lortzeko baliagarriak dira eta gorputzeko hainbat barrera zeharkatzeko gai dira. Ezaugarri hauen ondorioz garraiatzen duten farmakoaren bioeskuragarritasuna hobetzen dute terapia askoren efizientzia hobetuz. Lan honetan gantz-azido, soja lezitina eta behazun-gatzez osaturiko 5 konposizio ezberdin sortu eta karakterizatu ditugu. Gure emaitzen arabera konposizioa oso garrantzitsua da partikulen tamaina, homogeneotasun eta egonkortasunerako baina ez da hain garrantzitsua konposatu liposolugarrien barneraketarako.Item Opioide-hartzaileen deskribapena eta kokapena saguen hozi-zelula maskulinoetanEstomba Iturriza, Haizea; Muñoa Hoyos, Iraia; Urizar Arenaza, Itziar; Gianzo Citores, Marta; Casis Saenz, Luis; Irazusta Astiazaran, Jon; Subiran Ciudad, NereaHainbat ikerketen arabera barne-peptido opioideak (BPO) arren zelula mota ezberdinetan aurkitzen dira. Aurretik egindako ikerketek, hiru opioide-hartzaileak (mu, delta eta kappa) soilik arratoien testikuluetako Sertoli zeluletan eta giza espermatozoideetan deskribatu dituzte. Espermatozoideak transkribapen eta itzulpen mailan jarduerarik gabeko zelulak izanda, pentsa liteke espermatogenesian zehar, lehenagoko urratsetan, adierazi direla. Emaitza hauek opioide-hartzaileek espermatogenesian duten jarduera erakusteaz gain, sistema opioideak ugalkortasunean, ama zeluletan, epigenetikan, minbizian eta zahartzea bezalako prozesuetan duten ekarpena ulertzen lagun dezake.Item Larratze motaren eragina latxa ardien sistema batean; lehen emaitzakMandaluniz Astigarraga, Nerea; Ugarte Sagastizabal, Eva; Arranz Arriola, Josune; Ruiz Santos, RobertoNekazaritzaren ekoizpen handiagoa lortu nahian, larreek produkzio intentsiboko praktikak nozitzen dituzte, larratze sistema aldatuz. Maneiu aldaketa hauek sistemaren iraunkortasunari kalte egiten dio. Arazo horri irtenbideak bilatzeko asmoz, LIFE REGEN FARMING proiektuan nekazaritza erregeneratiboan oinarritutako jarduera ildoak frogatuko dira. Praktika hauen artean larratze bideratuaren bideragarritasuna sustatzen da, maneiu honek ingurumenaren aldetik zein artaldeen ekonomiaren aldetik daukan inpaktu egokiagatik.Item Mendi hegaletako ezegonkortasunak aztertzeko metodologiak. Gipuzkoarako aukerakBornaetxea Estela, TxominMendi hegaletako ezegonkortasun prozesuak ez dira lurraldean zehar zoriz banatzen, lurraldearen nahiz ingurunearen ezaugarri zehatz batzuei lotuta daude. Gainera, prozesu hauen gertaerak Gipuzkoan hainbat kalte gauzatzen du urtero, azpiegitura publiko zein pribatuetan galera ekonomikoak sortuz. Artikulu honetan mendi hegaletako ezegonkortasunak izaten laguntzen duten ezaugarri hauek identifikatzeko, eta haien gain oinarritutako kartografia fidagarri bat eraikitzeko metodologia desberdinen azterketa sakona egingo da. Metodo guzti horien artean, eskualdeko eskala batean Gipuzkoako kasu konkreturako egokiena izan daitekeena ondorioztatuz.Item Triazol pestiziden determinaziorako mikroerauzketa teknika eta banaketa kromatografikoan oinarritutako metodoen garapenaBordagaray Eizagirre, AneUzten kalitatea bermatzeko eta onddo eta bestelako organismoek eragin ditzaketen kalteak kontrolatu ahal izateko, pestiziden erabilera oso ohikoa da. Konposatu horiek, ordea, kontsumituz gero kalte ugari sor ditzake gizakion osasunean. Horregatik, triazol konposatuak ahalik eta kontzentrazio txikienetan determinatzeko metodoak garatzea garrantzitsua da. Mikroerauzketa metodo ezberdinen bidez, analitoen prekontzentrazioa eta isolatzea pausu bakar batean ematea ahalbidetzen da, ondoren kromatografia metodo ezberdinez banatu eta determinatzeko. Prozedurak hobetzeko metodo kimiometrikoak erabilgarriak izan daitezke, bai aldagaien optimizaziorako eta baita datuak lortu ondorengo post-tratamenduetarako ere.Item BAK proteinaren mekanismo proapoptotikoa aztertzenLandeta Diaz, Olatz; Landajuela Larma, Ane; Flores Romero, Hector; Bustillo Zabalbeitia, Itsasne; Garcia Porras, Miguel; Garcia Valero, Juan; Terrones Uria, Oihana; García Sáez, Ana J.; Basañez , GorkaApoptosian, proapoptotikoa den BCL2 familiako BAK proteinak mitokondrioko kanpo mintzean (MKM) c-zitokromoaren eta apoptosi-eragileak diren faktoreen (adib. Smac/DIABLO, AIF…) askapenaren erantzule diren poroak eratzen dituela jakina da. Hala ere, BAKen poro apoptotikoaren ezaugarriak eta izaera zeintzuk diren aztertzeke daude. Lan honetan, BAKek c-zitokromoa askatzeaz gain, alofikozianina (104kDa) ere askatzeko adineko poro handiak eratzen dituela ikusi dugu. Gainera, guztiz proteikoak diren kanaletan gertatzen ez den bezala, BAKen poroak tamaina egonkorra eta egitura finkorik ez duela aztertu genuen. Hortaz, BAKek eratzen duen proteinekiko iragazkorra den poroaren tamaina dinamikoa da, izaera proteolipidikoarekin bat eginez.Item Transkripzio faktoreen bidezko punta-nukleo komunikazioa zelula polarretan: garapenaren kontrola harizpi-formako onddoetanPerez de Nanclares Arregi, Elixabet; Herrero Garcia, Erika; Cortese , Marc S.; Marquina Iñarrairaegui, Ane; Espeso Fernandez, Eduardo Antonio; Ugalde Martinez, Unai; Etxebeste Juarez, OierZelula polarizatuetan hazkundea zelularen puntu batetik ematen da. Era honetako hazkundea dute, esaterako, neuronek, polen hodiek edo hainbat onddo patogenok. Polarizazioak hazkuntza leku eta nukleoaren arteko distantzia handitzen duenez, zelula hauek mekanismo ugari garatu behar izan dituzte ingurugiroko seinaleak polarizazio gunetik nukleora garraiatzeko. Mekanismo horietako batzuetan, transkripzio faktoreek (TF) hartzen dute parte, ADN-aren transkripzioa erregulatzen duten proteinak, alegia. Lan hau harizpi itxurako onddoen zelula polarretan ematen den TF bidezko punta-nukleo komunikazioaren azterketan oinarritu da, zeinak garapenaren kontrolean ezinbesteko funtzioa betetzen duen.Item Biomonitorizazio teknika berrien garapena ingurugiroko kutsatzaile organikoen biokontzentrazioa determinatzekoRos Ibarretxe, OihanaEuskal Herriko estuarioetan bizi diren arrainak kutsatzaileen koktel handi batera esposatuak daude egunero. Kutsatzaile hauek aldaketak eragiten dituzte sistema endokrinoan, arrainen tamaina txikituz edo malformazioak eta intersexualitatea sortaraziz, adibidez. Aldaketa hauek kutsatzailearekin eta bere kontzentrazioarekin erlazionatua dagoenez, kutsatzaileen kontzentrazio maila ezagutzea beharrezkoa da. Lan honetan, aldaketa hormonalak eragiten dituzten hainbat konposatu (pestizidak, bisfenol-A, hormonak, musk fragantziak, ftalatoak eta alkil fenolak) aztertu dira ur laginetan (estuario eta araztegiko irteera) zein lazunen (Chelon labrosus) bilisean. Oro har, kutsatzaileak lazunen bilisean, ur laginetan baino 1000 aldiz kontzentrazio handiagoan aurkitu dira.Item Angelman Sindromearen ikerkuntza Drosophila euliak erabilizRamirez Sanchez, Juan ManuelAngelman Sindromea (AS) garapen intelektualaren atzerapena dakarren gaixotasun bat da. Bere jatorria 15. kromosoman dagoen UBE3A genean gertatzen diren mutazioak dira. UBE3A-k zelularen beste zenbait proteina erregulatzen ditu, ubikitina deitutako molekula bat erantziz. Oraindik ez da ezagutzen UBE3Ak eraldatzen dituen proteinak zeintzuk diren. Gure laborategian ubikitilazioa ikertzeko garatu dugun estrategia erabiliz, Drosophila melanogaster eulietan, Ube3a (UBE3A Drosophila homologoa) ubikitilatzen dituen proteina batzuk identifikatu ditugu. Gure emaitzek entzima horrek proteasomarekin zerikusirik daukaten proteinak ubikitilatuz zelularen homeostasia kontrolatzen duela adierazten dute.