Search Results

Now showing 1 - 10 of 2276
  • Item
    Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketa
    Agirrezabal Zabaleta, Manex; Alegria Loinaz, Iñaki; Hulden , Mans
    Lan honetan poesiaren eskantsioa, hau da, poemetako egitura erritmikoaren erauztea, burutzen duguautomatikoki. Horretarako hizkuntzaren prozesamenduko ohiko teknikak eta sare neuronaletan oinarri-tutakoak erabili ditugu. Esperimentazioa bi hizkuntzarekin egin dugu, ingelesarekin eta gaztelerarekin.Emaitzen arabera, sare neuronalekin lortu ditugu emaitza onenak, bi hizkuntzetan. Gainera, ondorioztadaiteke gaztelerazko poesia erregularragoa dela ingelesezkoa baino.Egungo erronka esperimentuokeuskarara aplikatzea da.
  • Item
    Emakumearen irudia euskal haur literatura modernoan. 1980ko hamarkada eta gaur egun
    Fernandez Artigas, Eneko
    Haur eta gazte literaturak transmititzen dituen eredu femeninoak eta maskulinoak, ideologiarekin eta balioekin batera, umeengan eragin negatiboa izan dezake. Ikerketa lan honek, genero ikuspegitik sexismoa detektatzeko, euskal haur eta gazte literatura modernoaren 144 liburuen irakurketa analitikoa egin da emakumearen eta gizonaren irudiaren eboluzioa aztertzeko asmoz. Aurrerapenak egon diren arren, sexismoak presente egoten jarraitzen du.
  • Item
    Izen eman: hitzak gizakia gizaki dagi
    Mentxakatorre Odriozola, Jon
    As Heidegger explained, poetry expresses the truth in a unique and matchless way, homing the being that gives itself as a gift in language. Poetry is therefore the basis of human thinking and culture. According to the history of the meaning of language, Barfield explained how the poetic word works in the aforementioned basis: in the language of ancient poetry there is a consciousness that does not distinguish between subject-object. After presenting the contributions of both thinkers, the analysis of Tolkien's artwork will lead to confirm that the poetic word is a myth (mythos). As a result, the convergence of the contributions of the three authors will show that the poetic language that makes man being human is based on myth; the word that unfolds in a narration.
  • Item
    Hiri irudikapenak Saizarbitoriaren literatuan: euskal eleberrigintzaren lehen irudikapenak
    Majuelo Itoiz, Irati
    Hiriaren eta literaturaren arteko harremana ezinbestekoa da gaur egungo literatura garaikideaulertzeko. Ikerketa honek euskal eleberrigintzako hirien lehen irudikapenak eta horien testuinguruaaztertzea du helburu, horretarako Saizarbitoriaren lehen hiru eleberriak baliatuta. XX. mendean zehareuskal literaturak eta hiriak izan duten harremanari behatuko zaio, baita literatura kanoniko nagusienezaugarri urbanoak jarraitzen dituzten hiriari buruzko zenbait teoria literario berrikusi ere. Horrek bideemanen dio 60ko hamarkadako testuingurua aztertu eta Saizarbitoriaren lehen etapa literarioa sakonkiikertzeari, euskal literaturari urbanotasunaren aldetik egin dion ekarpena azaleratzeko.
  • Item
    Landareria Xabier Leteren kantagintzan
    Martin Etxebeste, Jon
    Ez Dok Amairu kolektiboko poeta handienetakoa izan zen Xabier Lete. Kantari oiartzuarrak maizaipatzen zuen natura bere lanetan. Ikerlan honek kantariaren diskografia arakatzen du loreei buruzkoaipamenen bila. Loreez gain bestelako landareria ere aztertzen da eta elementu hauei ematen dizkionesanahiak aztertzen ditu. Bizitzaren, edertasunaren, itxaropenaren eta leialtasunaren sinbolo diraloreak. Letek bere kantatan behin eta berriz aipatzen dituen gaiak bilduko ditu nire tesiak eta haietakobaten deskribapena da ikerlan hau.
  • Item
    Iparraldeko bigarren mailako euskarako klaseetan lantzen den literatura-autorearen profilaren bila
    Rodriguez Mondragon, Idoia
    Nahiz eta frantses lurraldeko eskoletako bigarren mailako euskarako klaseetan eleberrigintzagaraikidea lantzen den, irakasleak oztopo ezberdinei aurre egin behar die bere corpusa eraikitzeko.Ikasleen euskara mailari egokitzeaz gain, euskal literaturaren merkatuak zabaltzen dituenliteraturaren kodeekin konposatu behar du. Irakasleei bidalitako zundatze baten bidez, haiek eraiki duten corpusaren itxuratze bat marraztu da.Ipar Euskal Herriko klaseetan lantzen diren autoreak, nagusiki maskulinoak eta hegoaldekoak direlaagertzen da. Bi faktore horiek eragina ukanen dute ikaslearen formakuntzan estereotipoak etaulermen arazoak sortuko eta bermatuko dituelako.
  • Item
    "Zergatik panpox" (1979): emakume bat hiri modernoan
    Majuelo Itoiz, Irati
    Ikerketa honek Zergatik panpox (1979) eleberrian (hiri-)espazioak dituen funtzio, erabilera eta esanahiak aztertuko dira. Horretarako, marko teorikoa kritika feministan oinarrituko da, honakoak izanik gako nagusiak: hiri modernoaren izaera baztertzailea, publiko-pribatu dikotomiaren kritika, zein flâneur-aren irudia. Hala, erreferentzia horiek aintzat izanik, arakatuko da nola irudikatu duen Urretabizkaiak hiria emakumezko protagonista baten bidez. Ondorioz, hiri modernoaren berrirakurketa bat aurkituko dugu, ulerkera androzentrikotik at, begirada feminista batetik emakumeen esperientzia urbanoan ardaztutako literaturari bidea irekitzen diona.
  • Item
    Maitasuna Xabier Leteren abestietan
    Martin Etxebeste, Jon
    Maitasunak Xabier Leteren kantagintzan duen lekua errepasatzen du lan honek. Kontzeptu horrekinlotuta gehien errepikatu zituen hitzak kuantifikatzen ditu, batetik; eta bestetik, maitasunaren dimentsioezberdinak sailkatzen ditu: adiskidetasuna, leialtasuna, harremanen zailtasunak eta galeraren beldurra.Abestien letrak fideltasunez interpretatzeko, artistaren biografia eta adierazpenak erkatu dira. Letek,maitasunezko abestiak idazten zituen arren, bere ahotsean halako gutxi argitaratu zituen. Kantatuzituenetan bestelako gai nagusiekin (heriotzarekin edo aberriarekin) uztartuta egin zuen.
  • Item
    Joseba Sarrionandiaren poesiako molde zarratuak
    Arandia Morgaetxebarria, Ane
    Artikulu honetan Sarrionandiaren poesia molde zarratuek betetzen duten funtzioa aztertuko da. Molde horiek hainbat generotako lanetan barreiatuta daude, eta horiei buruzko aipamen edo iruzkin laburrak egin diren arren, ez dago horiek sistematikoki aztertzeko saiakerarik. Kritikak iurretarraren kulturalismoaren aztarnatzat seinalatu izan du; halere, maiz, harreman intertestualak seinalatzera mugatu izan dira, batez ere. Hori horrela, tradizio kultua zertarako erabiltzen duen ikertu nahi da. Kontuan harturik, molde zarratuak egileak eraikitzen dituen zubi kulturalisten artean baliabide bat gehiago direla.
  • Item
    Genero-markarik gabeko elementuen itzulpena euskara-gaztelania hizkuntza-konbinaketan: Eider Rodriguezen "Bihotz handiegia"
    Irizar Melero, Ane
    Itzulpena jarduera neutrotzat izaten dute maiz askok. Alabaina, amaierako testuan nahitaez eragina izango duten erabakiak hartu behar dituzte itzultzaileek etengabe. Artikulu honetan, horrelako egoera bati erreparatu diogu; hain zuzen, genero-markarik gabeko elementuen itzulpenari, euskara-gaztelania hizkuntza-konbinaketan. Lehenik, fenomeno hori aztertzean kontuan izan beharreko zenbait alderdi teoriko jorratu ditugu, hala nola itzultzaileen inplikazioa, kolaborazioan egindako itzulpena eta autoitzulpena. Auzi horri heltzeko, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin-liburutik eta horren gaztelaniazko itzulpenetik ateratako adibideez baliatu gara.