Search Results

Now showing 1 - 10 of 125
  • Item
    Pirinioetako altuera handiko lakuetako sedimentuak, inguruko kutsadura metalikoaren adierazle
    Rodriguez Iruretagoiena, Azibar; Gredilla Altonaga, Ainara; Fernandez Ortiz de Vallejuelo, Silvia; Arana Momoitio, Gorka; Madariaga Mota, Juan Manuel; Auguet , Jean-Christophe; Gonzalez Gonzalez, Aridane; Camarero Galindo, Lluis; De Diego Rodriguez, Alberto
    Pirinioetako altuerako aintzirak oso ekosistema aproposak dira kutsadura kimikoaren ondorioz gerta daitezkeen aldaketak aztertzeko eta kuantifikatzen saiatzeko. Helburu horrekin sedimentuzko zutabeak bildu genituen 2013ko udan Pirinioetako altuerako 18 aintziretan eta 24 metalen kontzentrazioak neurtu ziren zutabe guztietan, geruzetan banatu ondoren. Lortutako emaitzen tratamendu estatistikoa (korrelazio-analisia) eta kimiometrikoa (Osagai Nagusien Analisia) egin genuen. Gainazaleko sedimentuetan aintzirak 5 talde desberdinetan banatzen ziren metal kontzentrazioen antzekotasunak kontutan izanda. Zn-Cd, Pb-Sb eta Ni-Co elementuen arteko korrelazio esanguratsuak (%95eko konfiantza-mailan) adierazi ziren. Estelat eta Romero de Dalt aintziretan lortutako sedimentuzko zutabe sakonak erabili ziren inguru horietako kutsadura historikoa eta ekarpen antropogenikoa aztertzeko.
  • Item
    Errendimendu handiko konputazioa fotosintesia simulatzeko
    Alberdi Rodriguez, Joseba; Muguerza Rivero, Javier; Arruabarrena Frutos, Agustin; Rubio Secades, Angel
    Artikulu honek informatikako doktore-tesi bat laburbiltzen du, zeina informatikarien, fisikarien etakimikarien arteko lankidetzan garatu den.DFT eta TDDFT teoriak gauzatzen dituen Octopussoftware-paketea erabili da landareetan fotosintesia egiten duen molekularen simulazioak egiteko,Europako superkonputagailu bizkorrenetakoak erabiliz.Helburu hori lortzeko, ordea, konputaziokohainbat arazori aurre egin behar izan zaizkio, azelerazio-faktore egokiak eskuratzeko.Arazo horiekgainditzea lortu da, eta, ondorioz, inoizko TDDFT simulaziorik handienak egin ahal izan dira, milakaprozesadore eraginkorki erabiliz.
  • Item
    Lipido Solidozko Nanopartikulak substantzia liposolugarrien garraio eta egonkortasuna hobetzeko
    Arana Urbieta, Lide; Goñi Urcelay, Felix; Leiza Rekondo, Jose Ramon
    Lipido solidozko nanopartikulak (SLN) farmakoen garraio bideratua lortzeko nanogarraiatzaile interesgarrienetakoak bihurtu dira azken urteotan. Farmako hidrosolugarri nahiz liposolugarriak garraiatzeko gai dira, toxikotasun baxua dute, konposatuaren askapen kontrolatua lortzeko baliagarriak dira eta gorputzeko hainbat barrera zeharkatzeko gai dira. Ezaugarri hauen ondorioz garraiatzen duten farmakoaren bioeskuragarritasuna hobetzen dute terapia askoren efizientzia hobetuz. Lan honetan gantz-azido, soja lezitina eta behazun-gatzez osaturiko 5 konposizio ezberdin sortu eta karakterizatu ditugu. Gure emaitzen arabera konposizioa oso garrantzitsua da partikulen tamaina, homogeneotasun eta egonkortasunerako baina ez da hain garrantzitsua konposatu liposolugarrien barneraketarako.
  • Item
    Polimero akriliko/CeO2 estaldura hibridoen sintesia egurraren iraunkortasuna luzatzeko
    Agirre Arrese, Miren; Paulis Lumbreras, Maria; Leiza Rekondo, Jose Ramon
    Egurra UV izpietatik babesteko estaldura polimeriko hibrido gardenak sintetizatu dira lan honetan, miniemultsio polimerizazio erdi-jarraitua erabiliaz. UV absortzio propietate onak dituzten CeO2 nanopartikulak txertatu dira akrilatoz osatutako matrize polimeriko batetan. Transmisiozko mikroskopio elektronikoaren (TEM) bitartez, partikulen morfologia aztertu da. Lortu den nanozerio banaketa homogeneoari esker film gardenak osatzeko gai dira sintetizatutako latexak. Gainera, estalduraren absortzio ultramorearen gaitasuna hobetu egin da txertatutako CeO2 kantitatearekin. Estaldura komertzialekin alderatu da sintetizatutako latexa, emaitza positiboak lortuz.
  • Item
    Substantzia alergenoak, kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak kuantifikatzeko metodoen garapena eta aplikazioa
    Lopez Gazpio, Josu; Millán Martín, Maria Esmeralda
    Lan honetan kosmetikoen osagaiak kuantifikatzeko bi metodo aurkezten dira. A metodoa 7 kontserbagarri eta 8 lurrin alergeno determinatzeko garatu zen. B metodoa mota desberdinetako 14 kontserbagarri eta bentzofenonaren deribatuak diren 2 ultramore-iragazki determinatzeko garatu zen. Hautatutako konposatuak asko erabiltzen dira kosmetikoen eta zainketa pertsonalerako zein etxeko beste produktuen osagai gisa, eta Europako legedian aipatzen dira. Bi metodoak kromatografia elektrozinetiko mizelarrean eta lerrokatutako diodoen detekzioan oinarritzen dira. Optimizatutako eta balioztatutako metodoak lagin komertzialetan aukeratutako osagaiak kuantifikatzeko erabili ziren eta emaitza arrakastatsuak lortu ziren.
  • Item
    Triazol pestiziden determinaziorako mikroerauzketa teknika eta banaketa kromatografikoan oinarritutako metodoen garapena
    Bordagaray Eizagirre, Ane
    Uzten kalitatea bermatzeko eta onddo eta bestelako organismoek eragin ditzaketen kalteak kontrolatu ahal izateko, pestiziden erabilera oso ohikoa da. Konposatu horiek, ordea, kontsumituz gero kalte ugari sor ditzake gizakion osasunean. Horregatik, triazol konposatuak ahalik eta kontzentrazio txikienetan determinatzeko metodoak garatzea garrantzitsua da. Mikroerauzketa metodo ezberdinen bidez, analitoen prekontzentrazioa eta isolatzea pausu bakar batean ematea ahalbidetzen da, ondoren kromatografia metodo ezberdinez banatu eta determinatzeko. Prozedurak hobetzeko metodo kimiometrikoak erabilgarriak izan daitezke, bai aldagaien optimizaziorako eta baita datuak lortu ondorengo post-tratamenduetarako ere.
  • Item
    BAK proteinaren mekanismo proapoptotikoa aztertzen
    Landeta Diaz, Olatz; Landajuela Larma, Ane; Flores Romero, Hector; Bustillo Zabalbeitia, Itsasne; Garcia Porras, Miguel; Garcia Valero, Juan; Terrones Uria, Oihana; García Sáez, Ana J.; Basañez , Gorka
    Apoptosian, proapoptotikoa den BCL2 familiako BAK proteinak mitokondrioko kanpo mintzean (MKM) c-zitokromoaren eta apoptosi-eragileak diren faktoreen (adib. Smac/DIABLO, AIF…) askapenaren erantzule diren poroak eratzen dituela jakina da. Hala ere, BAKen poro apoptotikoaren ezaugarriak eta izaera zeintzuk diren aztertzeke daude. Lan honetan, BAKek c-zitokromoa askatzeaz gain, alofikozianina (104kDa) ere askatzeko adineko poro handiak eratzen dituela ikusi dugu. Gainera, guztiz proteikoak diren kanaletan gertatzen ez den bezala, BAKen poroak tamaina egonkorra eta egitura finkorik ez duela aztertu genuen. Hortaz, BAKek eratzen duen proteinekiko iragazkorra den poroaren tamaina dinamikoa da, izaera proteolipidikoarekin bat eginez.
  • Item
    Transkripzio faktoreen bidezko punta-nukleo komunikazioa zelula polarretan: garapenaren kontrola harizpi-formako onddoetan
    Perez de Nanclares Arregi, Elixabet; Herrero Garcia, Erika; Cortese , Marc S.; Marquina Iñarrairaegui, Ane; Espeso Fernandez, Eduardo Antonio; Ugalde Martinez, Unai; Etxebeste Juarez, Oier
    Zelula polarizatuetan hazkundea zelularen puntu batetik ematen da. Era honetako hazkundea dute, esaterako, neuronek, polen hodiek edo hainbat onddo patogenok. Polarizazioak hazkuntza leku eta nukleoaren arteko distantzia handitzen duenez, zelula hauek mekanismo ugari garatu behar izan dituzte ingurugiroko seinaleak polarizazio gunetik nukleora garraiatzeko. Mekanismo horietako batzuetan, transkripzio faktoreek (TF) hartzen dute parte, ADN-aren transkripzioa erregulatzen duten proteinak, alegia. Lan hau harizpi itxurako onddoen zelula polarretan ematen den TF bidezko punta-nukleo komunikazioaren azterketan oinarritu da, zeinak garapenaren kontrolean ezinbesteko funtzioa betetzen duen.
  • Item
    Positroi-Deuseztapen Erdibizitzaren Espektroskopia Bidezko Ezaugarritze Mikroestrukturala Memoria Formadun Aleazio eta Isolatzaile Topologikoetan
    Unzueta Solozabal, Iraultza
    Positroi-deuseztapen erdibizitzaren espektroskopia (PALS) erabiliz, memoria formadun aleazio etaBi2Se3 isolatzaile topologikoa ezaugarritu da. Aleazioen kasurako, hutsuneen dentsitatea, transformaziomartensitikoaren tenperatura zein propietate magnetikoak erlazionaturik daude. Hutsune hauen kon-tzentrazioak PALS teknikaren bidez neurtzen dira. Bi2Se3 isolatzaile topologikoei dagokionez, egiturakristalinoan ager daitezkeen defektuek zein beren izaerak haien egitura elektronikoa eralda dezakete.Gure lehenengo emaitzen arabera, as-grown laginen akats natiboak honako hauek dira: dira: i) Vande Walls indarren bitartez elkarturiko geruzetan kokatzen diren selenio hutsuneak, eta ii) kargaturikotranpa ionikoak, segur aski antikokapen erako akatsak direnak.
  • Item
    Biomonitorizazio teknika berrien garapena ingurugiroko kutsatzaile organikoen biokontzentrazioa determinatzeko
    Ros Ibarretxe, Oihana
    Euskal Herriko estuarioetan bizi diren arrainak kutsatzaileen koktel handi batera esposatuak daude egunero. Kutsatzaile hauek aldaketak eragiten dituzte sistema endokrinoan, arrainen tamaina txikituz edo malformazioak eta intersexualitatea sortaraziz, adibidez. Aldaketa hauek kutsatzailearekin eta bere kontzentrazioarekin erlazionatua dagoenez, kutsatzaileen kontzentrazio maila ezagutzea beharrezkoa da. Lan honetan, aldaketa hormonalak eragiten dituzten hainbat konposatu (pestizidak, bisfenol-A, hormonak, musk fragantziak, ftalatoak eta alkil fenolak) aztertu dira ur laginetan (estuario eta araztegiko irteera) zein lazunen (Chelon labrosus) bilisean. Oro har, kutsatzaileak lazunen bilisean, ur laginetan baino 1000 aldiz kontzentrazio handiagoan aurkitu dira.