52 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 52
Item Markatzaile diskurtsiboak ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako testuetanMoiua , Ainhoa; Garcia Azkoaga, Ines M.; Ozaeta Elortza, ArantzazuIkerketa honek espainiar zeinu-hizkuntzako interpretazioko ikasle entzuleek testuetan erabiltzen dituzten markatzaileak aztertzea du helburu nagusi. Ikasleek erabiltzen dituzten markatzaileak espainiar zeinu-hizkuntzako erreferentziazko praktika sozialekin alderatzen dira, hau da, gorrek ekoiztutako testuekin. Ikusi dugu ikasle entzuleek erabilitako markatzaileak gorrek erabilitakoetatik desberdintzen direla: eskuzko markatzaileek presentzia handiagoa dute entzuleen testuetan eta horrekin batera, markatzaile espazialak urriagoak dira eta eskuzko markatzaileez lagunduta agertzen dira. Ondorioei dagokienez, espainiar zeinu-hizkuntzaren modalitate espazialak eragin zuzena duela konexioan ikusi da eta hizkuntzaren ikaste-prozesuan kontuan izan beharreko ezaugarria litzateke.Item Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketaAgirrezabal Zabaleta, Manex; Alegria Loinaz, Iñaki; Hulden , MansLan honetan poesiaren eskantsioa, hau da, poemetako egitura erritmikoaren erauztea, burutzen duguautomatikoki. Horretarako hizkuntzaren prozesamenduko ohiko teknikak eta sare neuronaletan oinarri-tutakoak erabili ditugu. Esperimentazioa bi hizkuntzarekin egin dugu, ingelesarekin eta gaztelerarekin.Emaitzen arabera, sare neuronalekin lortu ditugu emaitza onenak, bi hizkuntzetan. Gainera, ondorioztadaiteke gaztelerazko poesia erregularragoa dela ingelesezkoa baino.Egungo erronka esperimentuokeuskarara aplikatzea da.Item Hitz barneko kode alternantzia euskara-gaztelaniaren kasuan: ezaugarri fonologikoen azterketaIsasi-Isasmendi Landaluze, ArrateAzkenaldian kode alternantzia ikertu duten hainbat lanen arabera, sistema fonologiko bakarraerabili dezakegu hiztunok hitz bakoitzaren errealizazio fonetikoan, eta ondorioz ezinezkoa da hitzbakarrean hizkuntza ezberdinetako elementuak txertatzea (MacSwan, 2005; MacSwan eta Colina,2014). Alabaina, euskara eta gaztelaniaren arteko kode alternantzia hitz barnean ere ematen da, etahori dela eta, sistema fonologikoak ez daudela guztiz bereizita eta sistemen artean interakzioa egondaitekeela proposatzen dugu. Honekin bat, erakutsi nahi dugu kode alternantziaren azterketabaliogarria dela hizkuntzaren ezaugarri orokorrak ikertzeko.Item Euskara-gaztelania elebidunen kode-alternantzia: gazteentzako euskal irratsaio baten analisiaRodrigo Lorenzo, IratiDiskurtso berean hizkuntza bi konbinatzeari deritzo kode-alternantzia (KA), eta hizkuntzen arteko kontaktuaren ondorioz komunitate elebidunetan sortzen den fenomenoa da. Lan honen helburua da Gaztea irratiko lau orduko irratsaio bateko corpusean oinarrituta, euskara-gaztelania hizkuntza bikotean ekoizten diren kode-alternantzia motak aztertzea. KAren erabilera ezaugarritzat duen Jon Gotzon Aldaparena (JG) esatariaren estilizazio linguistikoaren zenbait alderdi deskribatu nahi dira KA adibideen maiztasun eta nolakotasunari erreparatuta. Emaitzek erakutsi dute maiztasunari dagokionez esatarien artean aldea egon arren, Jon Gotzonen kasuan nabarmen gehiago ageri direla. Horrez gain, KA motei dagokienez, parte-hartzaileen artean joera desberdinak ageri dira, eta JGren mota nagusia ez da beste esatariengan nagusitzen dena, izan ere JGren kasuan esaldi artekoak nabarmentzen dira. Beraz, JGren diskurtsoan oinarrizko elementu gertatzen den KAk bereizgarri kuantitatibo zein kualitatiboak ditu.Item Perpaus arteko euskara-gaztelania kode-aldaketa(EUSKALINGUA) Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon; Unamuno Goiriena, LoreaItem Euskara eta gaztelania arteko interprete-lana(MENDEBALDE arg) Pagola Urteaga, Juan JoseItem Hizkuntzen gabeziak: euskara eta erdara, aurrez aurre(MENDEBALDE arg) Cid Abasolo, KarlosItem Stieg Larsson gaztelaniara itzultzea: arazo eta konponbideak(SENEZ) Barambones Zubiria, JosuItem Euskara-gaztelania. Castellano-euskara. Adorez Hiztegiak. Aurkezpena(KARMEL) Uribarren Leturiaga, PatxiItem Eleaniztasunaren garapena hizkuntza gutxituen testuinguruan: edukiak eta ingelesa (H3) uztartzen irakasleen hasierako formazioan(IKASTARIA) Sagasta Errasti, Pilar; Barnes Mason, Julia; Madinabeitia Medrano, Monika; Nazabal Urteaga, Ainara; Pedrosa Lobato, Begoña