57 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 57
Item CAN busa erabiltzen duten sistemetan gailu berriak integratzeko metodologia, ibilgailuen interfazeetan oinarrituaBilbao Eraña, AinaraJoera berriek eta gero eta ohikoagoak diren gailu eta funtzio berriek beharrezkoa egiten dute ibilgailuaren eta bere arkitekturaren egokitzapena. CAN (Controller Area Network) sarea izanik ibilgailuetan gehien azaltzen den komunikazio sarea, artikuluan azaldutako tesiaren muina bere analisia eta optimizazioa proposatzen duen metodologia dira. Bere funtzionamendua eta erabilgarritasuna erakusteko kasu praktikoak ere garatu dira.Item Bidaiari trenek konforta bermatzeko darabiltzaten baloi pneumatikoen azterketaMendia Garcia, Irati; Gil-Negrete Laborda, Nere; Viles Díez, Elisabeth; Pradera Mallabiabarrena, AinaraIkerketa lan honek trenetan erabili ohi diren baloi pneumatikoen eraikitze parametroek esekiduraren portaeran du-ten eragina ebaluatzea eta diseinua errazteko jarraibide batzuk proposatzea du helburu. Horretarako, ordenagailuzbideratutako esperimentazio diseinuan (CADE) oinarrituz esekidura sistemaren eraikitze parametroek zurruntasunestatiko bertikal zein horizontalean izan dezaketen eragin zuzen, koadratiko zein elkarrekintza aztertu da. Esperi-mentazio diseinua kuboaren aurpegietan zentraturiko metodoan funtsatu da eta datuak elementu finituetan (FEM)oinarrituriko software batean gauzatutako simulazioetatik lortu dira.Ikerketak, baloi pneumatikoen ezagutzaareagotzeaz gain diseinu gida interesgarri baten eratorriera bultzatu du, etorkizuneko trenen esekiduren diseinuaneta optimizazioan lagungarri izan daitekeelakoan.Item Hidrogeno tren baten diseinu eta operazioaren optimizazioaOlmos Amondarain, Josu; Saez de Ibarra Martinez de Contrasta, Andoni; Lopez , Dimas; Nieva Fatela, Txomin; Aizpuru Larrañaga, IosuArtikulu honek hidrogeno tren baten diseinu eta operazioa optimizatzeko algoritmo genetikoetan oinarritutakometodologia bat proposatzen du. Hain zuzen ere, metodologiaren bidez hidrogeno pilaren tamaina, bateriarentamaina, eta kudeaketa energetikoko estrategia optimizatzen dira, helburua trenaren bizitza-ziklo osoko kostuaminimizatzea izanik. Proposatutako metodologia balidatzeko benetako trenbide linea batean oinarritutako ikerketakasu bat aurkezten da. Optimizazioak itzulitako emaitza oinarrizko kasu batekin alderatzen da, trenaren kostutotala % 4,9 murrizten dela frogatuz. Lortutako emaitzek metodologiaren eraginkortasuna egiaztatzen dute.Item Modelizazioa aurrera-pausu, tren-ibilgailuen esekidura ereduMendia Garcia, IratiModelizazioak jakintza zabaltzea dakar.Aztergai den objektu baten eredu balioztatu bat izateak ezagutzaareagotzeaz gain, saiakuntza bidez bakarrik ezagutu ezin daitezkeen berezitasunak aurreikus ditzake.Trenibilgailuen homologazio birtuala gauzatzeko, adibidez, ibilgailu osoaren eredu zehatz bat izatea beharrezkoa da.Ibilgailu osoarena, hau da, haren elementu guztiena. Ikerketa lan honetan trenen esekidura pneumatiko osoarenmodelizazioan oinarritzen da, haren osagai bakoitzaren ezagutzan eta ereduen garapenean. Horretarako, osagaibakoitzaren eredua garatzeko erabilitako metodologiaren urrats nagusiak azaltzen dira.Item Erosotasunean oinarritutako gidari estiloaren identifikazioa adimen artifizialaren bitartezRuiz Colmenares, Jon Ander; Asua Uriarte, EstibalizGidarien erosotasuna hobetzeari buruzko ikerketa gero eta garrantzi handiagoa duen ildoa da. Artikulu honek,ikuspuntu hori kontutan hartuta, gidatzeko estiloen identifikazioan lehen urrats bat ematen du. Lehenik eta behin,bidaiariek eroso edo ez eroso bezala kalifikatutako laginak bereizteko, zorabioa kuantifikatzen duen aldagai bateanatari-magnitude metodo sinple bat aztertzen da. Bigarrenik, zuhaitzetan oinarritutako algoritmo konplexuagobat helburu berdinarekin doitu eta ebaluatu da. Lortutako aurretiko emaitzak positiboak dira: atari-magnitudeanoinarritutako metodoak emaitza onak lortzen baditu ere, zuhaitzetan oinarritutako algoritmoak hobekuntza osohandia erakusten du, eta datu gutxirekin entrenatuta klase eroso/ez eroso iragartzeko oso eraginkorra dela frogatuda. Lortutako emaitzak askoz konplexuagoa izango den konforta ebaluatzeko lehenengo urratsaren frogapenakdira.Item Bi hitz abiadura handiko trenaz(KARMEL) Erize De la Rica, JabierItem Automobil elektrikoaren poluzioa(ELHUYAR) De la Taille , R.Item Elkarren amorante, elkarren etsai(ELHUYAR) Irazabalbeitia Fernandez, Inaki; Kaltzada Gonzalez, PiliItem Abiadura Yz idazten omen da(ELHUYAR) Irazabalbeitia Fernandez, Inaki; Kaltzada Gonzalez, PiliItem Europako trenak iraultzaren atarian?(ELHUYAR) Irazabalbeitia Fernandez, Inaki; Kaltzada Gonzalez, Pili