Search Results

Now showing 1 - 10 of 385
  • Item
    Roman Female Writers: Interesting Points and Texts
    (Udako Euskal Unibertsitatea) San Juan Manso, Enara
  • Item
    Generoa, diskriminazioa eta erresistentzia: espetxeratutako emakumeen agentzian sakonduz, kasu baten azterketa abiapuntu
    Ruiz Torrado, Maria
    Espetxeratutako emakumeentzat kartzela instituzio sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea da, ondorioz, genero-desberdinkeria eta harreman desorekatuak (bir)sortzen dituena. Hala eta guztiz ere, emakumeek itxialdiaren eta askatasun-gabetzearen zailtasunei eta mugei –nola edo hala– aurre egiteko erresistentzia-praktikak gauzatzen dituzte. Artikulu honetan, batzuk eta besteak landuko ditugu, hots, genero-bereizkeriak zein emakume presoen eraldaketa-estrategiak. Horretarako oinarri izango ditugu Kartzela genero-erakundea: emakume presoen bizipenak, erresistentziak eta estrategiak doktore-tesia, eta, bereziki, preso baten testigantza, Marcela izena emango dioguna.
  • Item
    Emakumearen mututasun soziala: feminitatearen eta maskulinitatearen estereotipoak Antzinako Grezian
    Quintano Martinez, Paula
    Gaur egun oraindik bizirik dauden rol sozialak eta genero estereotipo nagusiak orduko Antzinako Grezian aurki zitezkeen. Komunikazio honetan Greziar pentsamendu sinbolikoa genero ikuspuntutik analizatuko dugu. Bai emakumezkoen bai gizonezkoen erantzukizun sozialak eta genero ezaugarri idealak argitu nahi ditugu, garai horretan greziar gizartean sexu-diferentzia nola eraiki zen hobeto ulertzeko helburuarekin.
  • Item
    Bizitza denborak artikulatzen: hainbat genero-adierazle Denbora Aurrekontuen Inkesten bitartez
    Sagastizabal Emilio-Yus, Marina
    Artikulu hau doktorego tesi baten atal bat da eta egunerokotasunean etxeko eta zaintza lanak, enplegua eta parte hartze soziopolitikoaren artikulazioa aztertzea du helburu. Ikuspegi feministatik garatutako hipotesi zehatz batetik abiatzen da: emakumeek eta zaintza lanak bere gain hartzen dituztenek zailtasun bereziak dituzte lan merkatuan zein partehartze soziopolitikoan aritzerako orduan. Hortik abiatuta, aipatutako hiru esparruetan murgilduta dabilen jendearen esperientziak aztertzea nahi du, bai kualitatiboki zein kuantitatiboki. Oraingoan, baina, ikerketaren atal kuantitatiboaren emaitzak aurkezten dira. Emaitzok Eustat Estatistika Erakundearen Denbora Aurrekontuen Inkestari (1993-2013) egiten diote erreferentzia eta analisia hainbat genero-adierazleen bitartez garatu da.
  • Item
    Kartzela(n) idazten: emakume presoak, espetxeko izkribuak eta agentzia. Kasu baten azterketa
    Ruiz Torrado, Maria
    Emakume presoentzat espetxea instituzio sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea da, genero-desberdinkeriak eta genero-erlazio desorekatuak (bir)sortzen dituenez gero. Alabaina, kartzelaratutako emakumeek itxialdiak eta askatasun-gabetzeak eragindako zailtasunei eta mugei –nola edo hala– aurre egiteko praktikak gauzatzen dituzte. Artikulu honetan, zehazki, idazketa aztertzen da espetxearekiko erresistentzia-jardunbide moduan. Horretarako, oinarri hartzen da Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean doktore-tesia, eta, bereziki, preso baten kasua, Simone izena eman zaiona.
  • Item
    Emakumearen irudia euskal haur literatura modernoan. 1980ko hamarkada eta gaur egun
    Fernandez Artigas, Eneko
    Haur eta gazte literaturak transmititzen dituen eredu femeninoak eta maskulinoak, ideologiarekin eta balioekin batera, umeengan eragin negatiboa izan dezake. Ikerketa lan honek, genero ikuspegitik sexismoa detektatzeko, euskal haur eta gazte literatura modernoaren 144 liburuen irakurketa analitikoa egin da emakumearen eta gizonaren irudiaren eboluzioa aztertzeko asmoz. Aurrerapenak egon diren arren, sexismoak presente egoten jarraitzen du.
  • Item
    Hilekoaren antropologiara hurbilketa: gorputzaren eta odolaren arau eta politikak
    Guillo Arakistain, Miren
    Artikulu honetan idazten ari naizen doktore-tesian garatu ditudan zenbait ideia azalduko ditut. Ikerketa emakume gazteen gorputz-politiken analisian zentratzen da, hilekoaren bizipenak, kudeaketa eta politikak abiaburu. Orrialdeotan hilekoaren ulerkeran sakonduko dut: batetik, mendebaldeko biomedikuntzak ekoizten duen esanguran, eta, bestetik, hilekoaren politika alternatiboetan parte hartzen duten subjektuek egiten dituzten ulerkeretan. Antropologia feministak, osasunaren antropologiak eta gorputzaren teoria sozialak osatzen dute jardun analitiko honen testuinguru zientifikoa.
  • Item
    Generoa mingain puntan: Lezo eta Pasai-Donibaneko nerabeen hizkuntz-pratiketara egindako hurbiltze etnografikoa
    Altuna Ramirez, Jaime
    Ikerketa lan honetan generoa eta hizkuntza lotzeko ahalegina egin dut, sozializazio sexistak euskararen praktika sozialean duen eragina aztertuz. Pasai Donibane eta Lezoko 12 eta 16 urte bitarteko nerabeekin egindako ikerketa etnografikoa izan da, euren perspektiba erdigunean jarriz. Ondorioztatu dut, batetik, Pasai Donibane eta Lezoko nerabeen artean euskararen erabileran genero ezberdintasuna ematen dela, nesken euskara gehiago erabiltzeko joera berretsiz. Bestetik, hizkuntza erabiltzeko moduetan ezberdintasun argiak ematen direla jaso ahal izan dut. Hizkuntza-praktiken inguruan genero perspektibarekin egindako ibilbide etnografiko honetan, emakume eta gizonen arteko desberdinkeria azalarazi dela esan daiteke.
  • Item
    Desberdin ikusten al dute informatika eta informatikaria 10-12 urteko neskek eta mutilek?
    Zurutuza Renom, Mikele; Larraza Mendiluze, Edurne; Arbelaitz Gallego, Olatz
    Ezaguna da gaur egun teknologiarekin eta bereziki informatikarekin lotutako ikasketa eta lanbideetan dagoenemakume eskasia baina arrazoiak eta bokazioak noiz aldentzen diren ez dago argi. Gai horri argi printza batzukemateko asmoz, konputagailuen programazioa gaztetxoen artean zabaltzeko mundu mailan hedatu den Kode Or-dua oinarri hartuta, hiru urtez hainbat ikastetxetan 10-12 urte bitarteko gaztetxoen artean bildutako galdetegietakoerantzun eta marrazkien azterketa egin dugu lan honetan. Datu-meatzaritzako prozesu oso bat egin behar izandugu horretarako. Lortutako emaitzen artean nabarmendu nahiko genuke badirudiela gure inguruko 10-12 urtekoneskek oraindik hein handi batean ikusten dutela Informatikaria neska izan daitekeela, mutilek ordea, oro hargizonezkoak edo identifikatu ezinezko generoa duten gizakiak imajinatzen dituzte.
  • Item
    Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri
    Agirre Goia, Eñaut
    Artikulu honetan, bertsolaritzaren historiaz lehen eginda dauden ikerketei datu batzuk erantsi eta zuzendu nahi izan dizkiegu. Bertsolarien aitzindariek emakume izena dute eta hiletariak dira. Hainbat terminorekin nahasmena sortu da, eta gure ustez hiletari hitzak denak biltzen ditu. Hiletari haiek emakumezkoak ziren, eta XV. mendean eurena zen plaza galdu egin zuten, poliki-poliki; ez ordea, erabat. Hiru adibide berri ekarri ditugu hori ziurtatzen dutenak: Manuela Etxarri Zabaleta, Juana Manuela Irusta Egia, eta Jazinta Arruti.