Search Results

Now showing 1 - 10 of 104
  • Item
    Gailu Elektrikoek sortutako Erradiazioaren Estimazio Determinista Metodo Hibrido berri baten bidez
    Lopez Iturri, Peio; Agirre Gallego, Erik; Azpilicueta Fernandez, Leyre; Rodriguez Ulibarri, Pablo; Beruete Diaz, Miguel; Falcone Lanas, Francisco
    Lan honetan metodo berri bat aurkezten da gailu elektrikoek sortutako erradiazioa estimatzeko. Horretarako, gailuen modeloa lortzen da 3D Ray Launching algoritmoan sartzeko. Mikrouhin labea da analizatutako gailua. Aurkeztutako metodoak, eremu elektromagnetikoaren simulazioaren bitartez labearen erradiazio eskema lortzen du. Mikrouhin labeek atean duten sare metalikoaren konplexutasuna dela eta, S-parametroen berreskuratze prozesua egin behar izan da simulazioak ahalbidetzeko. Lortutako emaitzak 3D Ray Launching algoritmoan sartu dira erradiazio iturri baliokideak bezala. Horrela, mikrouhin labeak sortutako erradiazioaren estimazioa egin ahal da labea kokatuta dagoen ingurune osoaren bolumenean. Azken emaitza hauek neurriekin konparatu dira metodoaren baliotasuna bermatzeko. Metodo honek gaur egungo eta etorkizuneko haririk gabeko komunikazio sareen (WSN, IoT, 5G) hedatze-plangintza egokia baliatuko dute gailu elektrikoek sortutako interferentziak ekiditeko balio dezakelako.
  • Item
    Neutroi-tekniketarako egokia den lehenengo berun-azido bateriaren diseinua eta optimizazioa
    Campillo Robles, Jose Miguel; Artetxe Azurmendi, Xabier; Urrutibeaskoa Irala, Idoia; Soler Mallol, Daniel; Goonetilleke , Daniel; Sharma , Neeraj; Garbe , Ulf; Türkyilmaz , Pinar
    Gaurko egunean, berun-azido bateriek mantentzen dute bateria sekundarioen merkatu-kuotarik handiena oraindik ere. Hala ere, berun-azido bateriaren teknologia hobetzeko tarte esanguratsua dago, azken finean, bere material aktiboen % 25-35 baino ez duelako erabiltzen normalean. Gaur arte, berun-azido baterien barne-fenomenoak monitorizatzeko tekniken inguruko ikerketa-lan gutxi dago. Neutroiak erabiltzen dituzten teknikak egokiak izan daitezke berun-azido bateria in operando monitorizatzeko. Horretarako, espresuki diseinaturiko berun-azido bateria beharrezkoa da. Neutroi-izpia ahultzerik gabe pasatu behar da baterian zehar, barne-elementuetako informazioa azaleratuz. Lan honetan horrelako bateria diseinatu, optimizatu eta egiaztatu dugu, elektrolito deuteratua eta neutroiekiko gardena den karkasa erabiliz.
  • Item
    Litio metalikoaren gainazalaren egokitzea bateria elektrikoetarako
    Etxebarria Dueñas, Ane; Bondarchuk , Oleksandr; Muñoz Márquez, Miguel Ángel
    Energiaren biltegiratze finkoa, garraio elektrikoa eta gailu eramangarri elektronikoen arloen garapena atzerapenak jasaten ari da ez baitago eremu hauen aplikagarritasuna bermatuko duen baterien teknologia nahikoa garaturik. Litio metalikoa, kapazitate teoriko handiena daukan elementua izanik, baterietako anodo bezala luze aztertua izan da. Hala ere, oraingoz ez da aurkitu berau erabiltzeko modurik egokiena era seguru eta errentagarri batean. Litio metalikoaren egonkortasuna zehazten duen gakoetako bat atmosfera desberdinetan kontaktuan egon ondoren bere gainzalean sortzen den geruzan aurkitzen da. Lan honetan litio metalikoaren geruzaren bilakaera aztertzen da oxigeno, karbono dioxido eta nitrogeno gasen eragina duenean. Horretarako gainazalean sorturako konposatu berriak eta egitura elektronikoan emandako aldaketak zehazten dira.
  • Item
    Oihartzun denbora eta eremu magnetiko estatikoaren araberako BOLD erantzunaren neurketa bereizmen handiko irudi bidezko erresonantzia magnetikoa erabiliz: In-vivo azterketa bat
    Markuerkiaga Olabe, Irati; Marques , Jose Pedro; Bains , Lauren Jennifer; Norris , David Gordon
    7T-ko eremu magnetiko estatikoa duten erresonantzia magnetikorako eskanerrak erreferentziazkoeskanerrak bilakatu dira bereizmen handiko Odolaren Oxigenazio Mailaren araberako irudi bidezkoerresonantzia magnetiko funtzionala (siglak ingelesez: BOLD fMRI) neurtzeko. Aktibazio seinalealortzeko, datuok prozesatzeko erarik ohikoena garun-azalaren sakonera berean dauden voxel-ak (pixel-aren baliokidea 3 dimentsiotako espazioan) intereseko eremu batean zehar integratzea da, honela voxeltxikiek berez dakarten seinale eta zarataren arteko ratio kaxkarra hobetuz. Prozesatzeko era honek,baina, berez ratio seinale eta zarataren arteko ratio txarragoa duten eremu magnetiko baxuagoetanbehar adinako sentsibilitatea lor daitekeen galdetzera garamatza. Lan honetan, 1.5T, 3T eta 7T –nneurturiko profilak erakusten ditugu bereizmen handiko BOLD fMRI-a eremu magnetiko txikiagoetanposible ote den aztertzeko.
  • Item
    Bateriaren Zahartzeaz Kontziente den Energiaren Kudeaketako Estrategiaren Sentsibilitate-Analisia
    Lopez Ibarra, Jon Ander; Goitia Zabaleta, Nerea; Gaztañaga , Haizea; Camblong Ruiz, Haritza
    Artikulu honen helburua bateriaren zahartzeaz kontziente den energiaren kudeaketako estrategia baten sentsibilitate-analisia aurkeztea da. Energiaren kudeaketako estrategia baten hasierako diseinua garrantzi-tsua da, efizientzia-helburuak b ete daitezen. P roposatzen d en e strategia l ogika l ausoko kontrol-algoritmoa da, zeinaren bazkidetza-funtzioak eta irteera programazio dinamiko baten optimizazioan oinarrituta dagoen. Sentsibilitate-analisia operazio-kostuen alorrean eta bateriaren bizitzan zehar burutu da. Estrategia hau seriean konfiguratutako autobus hibrido batean inplementatua izan d a. Identifikatutako aldagai sentikorrak ibilgailuaren elementu osagarrien potentzia-eskaera eta bidaiari-kopurua izan dira. Bi ondorio nagusi lortu dira analisi honetatik. Batetik, estrategia elementu osagarrien potentzia-eskaerarekiko sentikorragoa dela. Bestetik, diseinuko hasierako baldintzak bateria zahartzen den heinean aldatzen direnez, estrategiaren eguneraketaren beharra ikusten da.
  • Item
    Biziraupen estimazio modeloa garraio astuneko aplikazioetan erabiltzen diren superkondentsadoreentzako
    Olmos Amondarain, Josu; Gandiaga Ondaro, Iñigo; Crego Meda, Jon; Agirre Viana, Xabier; Nieva Fatela, Txomin; Aizpuru Larrañaga, Iosu
    Kutsadurak sortutako arazoen eraginez, azken hamarkadan efizientzia handiagoko garraio aukeren beharraareagotu da. Testuinguru honetan, metatze elektrikoko sistemekin bultzatutako garraioek aukera oso aproposaaurkezten dute. Efizientzia handiko eta metatze sistemen bidez bultzatzen diren garraioen adibide argi bat tranbiakdira. Hala ere, eskuragarri dauden metatze teknologiek merkatu mailan berme altuagoa eskaini ahal izateko,pairatzen duten zahartzea aurreikustea garrantzitsua da. Hain zuzen ere, lan honek mota honetako aplikazioetanerabiltzen diren superkondentsadoreen biziraupena estimatzeko modelo bat aurkezten du.Modeloa baldintzaerrealistetan burututako froga esperimentaletan oinarriturik garatu eta balidatu da. Azkenik, ikerketa kasu bataztertu da benetako tranbia baten operazio profila erabiliz.
  • Item
    Tentsio altuko katodoak geruza meheko litio-ioi baterietarako
    Madinabeitia , Iñaki; Rikarte , Jokin; Baraldi , Giorgio; Etxebarria Dueñas, Ane; Garcia Luis, Alberto; Fernandez Carretero, Francisco J.; Muñoz Márquez, Miguel Ángel
    Tentsio altuko litio-ioi baterietan erabiltzen diren materialen artean LiNi0.5Mn1.5O4-aren (LNMO) espinela fasea da etorkizun handienetakoa duena. Ikerketa lan honetan, LNMO geruza mehea altzairu herdoilgaitz substratuen gainean ezarri da AC ihinztadura-katodiko bitartez. Ondoren, tratamendu termikoa aplikatu zaie lorturiko laginen kristalizazioan tenperaturak izan dezakeen eragina aztertzeko asmotan. Azkenik, karga/deskarga test galbanostikoa erabili da beraien ezaugarri elektrokimikoak ezagutzeko eta, bide batez, merkatuan aurki daitekeen elektrodoarekin konparatu da.
  • Item
    Hutsune erako Akatsen Azterketa Ni-Mn-Z (Z = Ga, Sn, In) Aleazioetan
    Unzueta Solozabal, Iraultza; Zabala Unzalu, Nerea; Sanchez Alarcos, Vicente; Recarte Callado, Vicente; Perez Landazabal, Jose Ignacio; Garcia Martinez, Jose Angel; Plazaola Muguruza, Fernando
    Positroi-deuseztapen bizidenboren espektroskopiaren bidez eta positroi-bizidenboren kalkulu teorikoen bitartez,Ni50Mn50−xSnx (x = 25, 20, 15, 13, 10) eta Ni50Mn50−xInx (x = 25, 20, 16, 13) aleazioen hutsune erako akatsakaztertu dira. Ni2MnGa aleazioan aurretiaz burutu diren ikerketez baliatuz, akats-motaren zehaztapena Ni2MnGalaginera hedatu da ere. Elektroi-positroi kalkuluen emaitzak eta esperimentalki neurtutako emaitzak alderatuz,aztertutako aleazioetan agertzen den hutsune erako akatsa VNi dela frogatzen da.Bestalde, elektroi-positroikalkulu zehatzak burutzeko erabili behar den hobekuntza-faktorearen bost parametrizazio ezberdin aztertu dira lanhonetan. Guzti horien artean emaitza esperimentalak hobekin aurresaten duena zehaztu da.
  • Item
    Mikrofonien monitorizazio eta kontrola RF kabitateetan
    Elejaga Estiballes, Ander; Jugo Garcia, Josu; Badillo Fernandez, Inari
    IZPILAB, partikula azeleragailuen ikerketa eta garapena egiten duen EHU-ko laborategia da. Bertan dagoenMaila Baxuko Irrati Maiztasun (ingelesez Low Level Radio Frequency, LLRF) sistema batean oinarrituta, irratimaiztasun (ingelesez radio frequency, RF) kabitateetan ematen den mikrofonien ondoriozko desintonizazioarenmonitorizazio eta kontrola egiteko prototipo funtzional bat garatu da.Prozesu horretan, sistemaren kabitateerresonantearen identifikazio mekanikoa egin ondoren, bi erresonantzia-modu nabarmen aurkitu dira, 305 eta 458Hz-etan, nagusiena lehenengo hori izanda. Halaber, 305 Hz-eko modu mekanikoa kitzikatzen duen mikrofoniakontrolatzeko Adaptive Feedforward (AFF) kontrolagailu bat inplementatu da sortutako prototipoan.Moduhorretan, maiztasun horretako perturbazio mekanikoak %95a txikitzea lortu da.
  • Item
    Potentzia prozesamendu partzialean oinarritutako bihurgailuak
    Anzola Garcia, Jon; Aizpuru Larrañaga, Iosu; Arruti Romero, Asier
    Azken urteotan, ikerketa-ildo askok potentzia-bihurgailuen errendimendua hobetzeko ahaleginak egin dituzte. Testuinguru horretan, literatura zientifikoan ageri den proposamenetako bat potentziaren prozesamendu partziala da. Estrategia hauen helburua potentziako bihurgailuak prozesatu beharreko potentzia murriztea da. Horrela, bihurgailuak sortutako galerak gutxitzen dira, bere tamaina bezalaxe. Hori kontuan hartuta, ikerketa-lan honen helburu nagusiak potentzia prozesamendu partzialaren egungo egoera deskribatzea, haren funtzionamendua ulertzea eta haren abantailak eta desabantailak zehatz-mehatz aztertzea dira.