394 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 394
Item Ugalketako disrupzio endokrinoa Gernika eta Galindoko araztegien inguruko korrokoietan (Chelon labrosus)Valencia Lopez, Ainara; Rojo Bartolome, Iratxe; Bizarro Villan, Cristina; Cancio Uriarte, Ibon; Ortiz Zarragoitia, MarenDisruptore endokrinoak (EDC), ingurugiro-kutsatzaile kezkagarrienetarikoak dira animalien garapen eta ugalketarengan eragin kaltegarria dutelako. EDCetako batzuk eragin xenoestrogenikoa dute, ugal-hormona femenino garrantzitsuena den eta garapen zein ugalketaren arduradun den estrogeno naturala imitatzeko gai direlako. Ur araztegiek xenoestrogenoak isurtzen dituzte ibaietara, arrain arren feminizazioa sortuz. Azken urteetan Gernikako araztegiak isuritako konposatu kimikoen ondorioak ikertu ditugu bertako Chelon labrosus korrokoien populazioan; non barrabiletan obozitoak dituzten arrak (intersex) aurkitu ditugu. Gure azken ikerketetan Gernikako korrokoi populazioaren efektu xenoestrogenikoen balioztatzearekin jarraitzeko asmoz eta, aldi berean Galindoko araztegiaren, Bilbo hiritik ur-behera, eragin posiblea ikertzeko asmoz, C. Labrosus indibiduoak hartu ziren 2013ko ekainean eta 2014ko otsailean. Gonaden ikerketa histologikoak eta xenoestrogenoen aurrean erantzuten duten bitelogenina (vtg) eta cyp19a1a aromatasa geneen transkripzio-mailen analisiak burutu ziren. Beste markatzaile molekular berri batzuk, 5S rRNA eta tfiiia, obozitoen presentziaren adierazgarri direnak ere aztertuak izan ziren. Testikuluetan obozitoak zituzten intersex arrak behatu ziren, bai Gernikan eta bai Galindon. Intersex korrokoiek arrek baino 5S/18S rRNA indizea eta tfiiia transkripzio maila altuak azaldu zituzten, emeen antzekoak. Bi markatzaile molekular hauek korrelazio positiboa adierazi zuten intersex larritasun indizearekin. Ar eta intersexen vtg-ren transkripzio mailak ez zuten desberdintasunik azaldu. Laburbilduz, emaitzek Galindo eta Gernikako korrokoiak kimikari xenoestrogenikoei esposatuta daudela iradokitzen dute.Item Pirinioetako altuera handiko lakuetako sedimentuak, inguruko kutsadura metalikoaren adierazleRodriguez Iruretagoiena, Azibar; Gredilla Altonaga, Ainara; Fernandez Ortiz de Vallejuelo, Silvia; Arana Momoitio, Gorka; Madariaga Mota, Juan Manuel; Auguet , Jean-Christophe; Gonzalez Gonzalez, Aridane; Camarero Galindo, Lluis; De Diego Rodriguez, AlbertoPirinioetako altuerako aintzirak oso ekosistema aproposak dira kutsadura kimikoaren ondorioz gerta daitezkeen aldaketak aztertzeko eta kuantifikatzen saiatzeko. Helburu horrekin sedimentuzko zutabeak bildu genituen 2013ko udan Pirinioetako altuerako 18 aintziretan eta 24 metalen kontzentrazioak neurtu ziren zutabe guztietan, geruzetan banatu ondoren. Lortutako emaitzen tratamendu estatistikoa (korrelazio-analisia) eta kimiometrikoa (Osagai Nagusien Analisia) egin genuen. Gainazaleko sedimentuetan aintzirak 5 talde desberdinetan banatzen ziren metal kontzentrazioen antzekotasunak kontutan izanda. Zn-Cd, Pb-Sb eta Ni-Co elementuen arteko korrelazio esanguratsuak (%95eko konfiantza-mailan) adierazi ziren. Estelat eta Romero de Dalt aintziretan lortutako sedimentuzko zutabe sakonak erabili ziren inguru horietako kutsadura historikoa eta ekarpen antropogenikoa aztertzeko.Item Mendi hegaletako ezegonkortasunak aztertzeko metodologiak. Gipuzkoarako aukerakBornaetxea Estela, TxominMendi hegaletako ezegonkortasun prozesuak ez dira lurraldean zehar zoriz banatzen, lurraldearen nahiz ingurunearen ezaugarri zehatz batzuei lotuta daude. Gainera, prozesu hauen gertaerak Gipuzkoan hainbat kalte gauzatzen du urtero, azpiegitura publiko zein pribatuetan galera ekonomikoak sortuz. Artikulu honetan mendi hegaletako ezegonkortasunak izaten laguntzen duten ezaugarri hauek identifikatzeko, eta haien gain oinarritutako kartografia fidagarri bat eraikitzeko metodologia desberdinen azterketa sakona egingo da. Metodo guzti horien artean, eskualdeko eskala batean Gipuzkoako kasu konkreturako egokiena izan daitekeena ondorioztatuz.Item Kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren arteko elkarreragina erreken funtzionamenduanPereda Iriondo, Olatz; von Schiller Calle, Daniel; Acuña , Vicenç; Mor Roy, Jordi René; Muñoz Gracia, Isabel; Sabater Cortes, Sergi; Elosegi Irurtia, ArturoHiri-guneetako kutsadura oso estres faktore garrantzitsua da ibaientzat. Ur-eskasiak sistema hauek kalte ditzake ere, diluzio-gaitasunean eta hortaz, kutsatzaileen kontzentrazioan eragina baitu. Gure helburua kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren elkarreraginaren efektua aztertzea izan zen ibai ekosistemen funtzionamenduan. Prozesu desberdinen erantzuna neurtu genuen lehorte gradiente batean kokatuta zeuden 13 erreketan Ebroko arroan zehar; bertan, isurketetatik behera (inpaktuak) eta gora zeuden tramoak aztertuz (kontrolak). Prozesuek, ordea, modu desberdinean erantzun zuten, isurketen ezaugarrien eta erreken diluzio-gaitasunaren arabera.Item Permakultura garapen iraunkorraren begiradatik: bizi-esperientzia praktikoak Yogyakarta eta Bali-n (Indonesia)Agirreazkuenaga Onaindia, LeirePermakultura 1978an Australian, Bill Mollison eta David Holmgren eskutik sortutako nekazal produkzio sistema da, komunitate-lanean eta naturarenganako zainketa eta errespetuan oinarritzen dena. Pertsonen elikadura beharrizanei era iraunkorrean erantzutea du helburu. Lan honetan, permakulturaren diseinua azaldu eta garapen jasangarriarekin duen lotura baloratzen da, Indonesian permakulturaren printzipioekin batera bizi eta lan egiten duten aktore desberdinen ikusmira gida izanik. Azterketa Bali eta Yogyakartako probintzietan gauzatu da hain zuzen ere, permakultura ekintzetan inplikaturiko protagonisten komunitateetan biziz eta sakoneko elkarrizketak burutuz.Item Euskal kostako estuarioetan bertakoa ez den zooplanktonaren eraginaren analisiaBarroeta Legarreta, Ziortza; Uriarte Kapetillo, Ibon; Villate Guinea, Fernando; Iriarte Gabikagogeaskoa, ArantzaEkosistemen biodibertsitate eta funtzionamenduaren gaineko mehatxu nagusietako bat bertakoak ez diren espezieen (BEDE) sartzea da, eta haien balizko inbaditzaile-bilakaera. Sistema sentikorragoak diren estuarioetan agerikoagoa delarik. Azken hamarkadetan, BEDE diren hiru kopepodo (Acartia tonsa, Oithona davisae eta Pseudodiaptomus marinus) Bilboko eta Urdaibaiko estuarioetan agertu dira. A. tonsa espeziearen kasuan, Bilboko barne-estuarioan kopepodo nagusia bilakatu delarik. Hala ere, ez da ezaguna hiru espezie horien bertako zooplankton-komunitateen egitura, dinamika eta funtzionamenduaren gaineko eragina, ezta euskal kostaldeko gainontzeko estuarioetara balizko hedapena ere. Ikerketa honetako emaitzek aspektu horiek guztiak argitzeko xedea dute.Item Bizkaiko Golkoko antxoaren energia-baliabideak: populazioaren dinamikan eragiten duten prozesu nagusietan dituzten ondorioakTxurruka Alberdi, Estibaliz; Cotano Basabe, Unai; Villate Guinea, FernandoAntxoa gure ekonomian garrantzia handia duen espeziea da. Bere populazioaren dinamikan eragin zuzena duten faktoreak kontutan ez hartzeagatik eta gehiegizko arrantzaren ondorioz, bere arrantza debekatu behar izan zen 2005-2010 urte bitartean. Populazioaren gainbehera hori berriz gertatu ez dadin, garrantzitsua da urtean zehar populazioak jasaten dituen aldaketak behatzea. Hipotesia aldaketa horietan antxoek erreserba moduan dituzten baliabide energetikoek eragina izango dutela da, batik bat, ugalketa garaian eta neguan. Erreserba horietan eragiten duten faktoreak, hala nola adina, sexua, urteko sasoia, latitudea eta kostaldearekiko distantzia, aztertu dira. Lortutako emaitzak, arrantzatu daitekeen antxoaren stocka estimatzeko baliagarriak izan daitezke.Item Euskal Herriko ferra-saguzarren dieten gainezarpenaAldasoro Lezea, Miren; Aihartza Azurtza, Joxerra; Arrizabalaga Escudero, Aitor; Goiti Ugarte, Urtzi; Baroja Ibañez de Maeztu, Unai; Vallejo Lopez, Nerea; Garin Atorrasagasti, InazioEuskal Herrian hiru ferra-saguzar ditugu: Rhinolophus euryale, Rhinolophus hipposideros etaRhinolophus ferrumequinum. Animalien ekologia eta jokaera ulertu ahal izateko harrapari eta harrapakinenarteko elkarrekintza ezagutzea ezinbestekoa da. Izan ere, antzekoak diren espezieen koexistentziaahalbidetzen duen faktoreetako bat nitxo trofikoaren partiketa da. Hori dela eta, ikerketa honen helburuaespezie hauen dieta molekularki karakterizatzea eta beraien nitxoen gainezarpena aztertzea izan da. R.hipposideros-en dietan agerpen gehienak dipteroei dagozkie, R. euryale-renean lepidopteroei eta R.ferrumequinum-enean diptero, koleoptero eta lepidopteroei. Harrapakinetako hamabi espezie soilik behatudira hiru saguzarren dietan. Nitxo trofikoen partiketa, beraz, nahiko handia da, espezieak binaka hartutagainezartzerik handiena (%50) R. hipposideros eta R. ferrumequinum espezieen artekoa izanik.HITZ-GAKOAK: Dieta, nitxo-partiketa,, Rhinolophus euryale, Rhinolophus hipposideros, Rhinolophus ferrumequinum Joxerra Aihartza, Aitor Arrizabalaga Escudero, Urtzi Goiti, Unai Baroja, Nerea Vallejo and Inazio GarinItem Harrapakinen partiketa ehizamolde ezberdineko saguzarretan: Plecotus austriacus (Fisher, 1829) eta Hypsugo savii (Bonaparte, 1837) espezieen kasuaVallejo Lopez, Nerea; Ibañez Ilargui, Carlos; Nogueras Montiel, Jesus; Arrizabalaga Escudero, Aitor; Garin Atorrasagasti, InazioBaliabideak mugatzaile direnean, haien partiketa ezinbestekoa da espezie sinpatrikoen koexistentzia bermatzeko. Ehizamolde ezberdineko bi saguzar-espezieen dieta aztertu dut, teknika molekularrak erabiliz: Plecotus austriacus, eremu itxietan ehizatzera moldatua dagoena; eta Hypsugo savii, eremu irekiak nahiago dituena. P. austriacus-en dietan 33 taxon identifikatu nituen eta H. savii-ren kasuan 46, gehienak lepidopteroak zirelarik. Lau harrapakin taxon baino ez ziren detektatu bi espezieen dietan, nitxoen gainezarpen balio txikia iradokitzen duena. Harrapakinen ezaugarriek oro har, bi saguzar hauen kasuan ezaugarri ekomorfologiko eta jokabidezkoek harrapakinen partiketa errazten dutela iradokitzen dute, haien koexistentzia erraztuz.Item Konpostajearen ahalmena crocosmia X crocosmiflora (Lemoine)ren propaguluak desbitalizatzekoEtxeberria Pastor, Iñaki; Izurzu Zabalza, Gorka; Sanchez Arizmendiarrieta, Joseba; Irigoien Iriarte, Natxo. Azkeneko urte hauetan, Crocosmia x Crocosmiiflora L. izeneko landare inbasorea Euskal Herriko kostaldea erasaten ari da. Tokiko agintarientzako landare inbasore honen hondakin organikoak kudeatzea erronka bilakatu da. Lan honetan, irtenbide gisa, konpostaren ekoizpena planteatzen da. Hori dela eta, landare honen ugaltze organoak (kormo edo erraboilak) desbitalizatzeko konpostaren ahalmena ebaluatu da. Ikerketan ondorioztatzen denaren arabera, konpostak 60ºCko tenperatura modu homogeneoan lortzean erraboila guztiak deuseztatzen dira. Zenbait kasutan baldintza horiek lortzea zaila denez, zenbait estrategia eta aholku gomendatzen dira segurtasunez jokatzeko.