63 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 63
Item Landareria Xabier Leteren kantagintzanMartin Etxebeste, JonEz Dok Amairu kolektiboko poeta handienetakoa izan zen Xabier Lete. Kantari oiartzuarrak maizaipatzen zuen natura bere lanetan. Ikerlan honek kantariaren diskografia arakatzen du loreei buruzkoaipamenen bila. Loreez gain bestelako landareria ere aztertzen da eta elementu hauei ematen dizkionesanahiak aztertzen ditu. Bizitzaren, edertasunaren, itxaropenaren eta leialtasunaren sinbolo diraloreak. Letek bere kantatan behin eta berriz aipatzen dituen gaiak bilduko ditu nire tesiak eta haietakobaten deskribapena da ikerlan hau.Item Euskal kostako estuarioetan bertakoa ez den zooplanktonaren eraginaren analisiaBarroeta Legarreta, Ziortza; Uriarte Kapetillo, Ibon; Villate Guinea, Fernando; Iriarte Gabikagogeaskoa, ArantzaEkosistemen biodibertsitate eta funtzionamenduaren gaineko mehatxu nagusietako bat bertakoak ez diren espezieen (BEDE) sartzea da, eta haien balizko inbaditzaile-bilakaera. Sistema sentikorragoak diren estuarioetan agerikoagoa delarik. Azken hamarkadetan, BEDE diren hiru kopepodo (Acartia tonsa, Oithona davisae eta Pseudodiaptomus marinus) Bilboko eta Urdaibaiko estuarioetan agertu dira. A. tonsa espeziearen kasuan, Bilboko barne-estuarioan kopepodo nagusia bilakatu delarik. Hala ere, ez da ezaguna hiru espezie horien bertako zooplankton-komunitateen egitura, dinamika eta funtzionamenduaren gaineko eragina, ezta euskal kostaldeko gainontzeko estuarioetara balizko hedapena ere. Ikerketa honetako emaitzek aspektu horiek guztiak argitzeko xedea dute.Item Kakatokien eraginkortasuna ur-satorra (Galemys pyrenaicus, Talpidae) detektatzeko eta haren banaketaren patroiak deskribatzekoLevy Otheguy, Jon; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, JoxerraDuela urte gutxi batzuk proposatu da ur-satorra detektatzeko kakatoki artifizialak eraikitzea, alegia, kanpin-denda antzeko batzuk errekan eraikitzea alfonbra batzuekin. Metodo hau eraginkorra da, baina ez da bere efizientzia zehaztu, ez eta deskribatu nola aldatzen den urtaroaren arabera. Hemen kakatoki artifizialen efizientzia neurtzeaz gain, metodoa optimizatu dugu. Emaitzek erakutsi dute kakatokiak urte osoan berdintsu erabiltzen direla erreka-sare osoan. Kakatokietan beste ur-sator baten gorotzak jartzeak ez du ur-satorren detekzioa hobetu. Azkenik, kakatokiak finkatu eta bertako emaitzak ikuskatzearen arteko denbora-tarte egokiena 7-11 egun dela ondorioztatu da. Metodologia honek, berez detektatzen oso zaila den espezie mehatxatu honen kudeatzaileentzako logistika errazten du.Item Onddo mikorriziko arbuskularrak: nekazaritza ereduaren eta Arabako babarrun barietateen eraginaIjurco Gonzalez, Irati; Sarrionandia Areitio, Esti; del Canto Romero, Arantza; Lacuesta Calvo, MaiteJendartearen elikadura beharrizanak asetze aldera, eta egungo aldaketa globalaren aurrean, agroekosistemen kalitatea eta emankortasuna bermatu nahi badira, lurzoruko mikroorganismoen biodibertsitatea indartzea funtsezkoa da; tartean, landareekin sinbiosi mutualistak eratzen dituzten onddo mikorriziko arbuskularrena. Nekazaritza ereduak baduenez aurreko guztian eragina, eta agrobiodibertsitatearen kontra, oro har, geroz eta labore-barietate gutxiago erabiltzen denez, nekazaritza konbentzionalak eta ekologikoak Arabako lautadan ekoizten diren lau barietateren mikorrizazio mailan duten eragina aztertu da. Nekazaritza ekologikoak dibertsitatea sustatzen duela ikusi da, eta, ondorioz, mikorrizazioa areagotzeaz gain, barietate batzuen mikorrizek egoera funtzional hobea erakutsi dute.Item Zeta? Bai, zera!(ELHUYAR) Irazabalbeitia Fernandez, InakiItem Botanika lexikoa Eibarren eta Toribio Etxebarriaren Lexicon lanari gehigarriak(EUSKERA) San Martin Ortiz de Zarate, JuanItem Euskal Herriko landareen irakaskuntza(EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK) Aizpuru Oiarbide, Iñaki; Mendiola Gomez, IñigoItem Landare transgenikorik Europako Merkatuan?(ELHUYAR) Escajedo San Epifanio, LeireItem Zuhaitzen eraztunak historiaren salatari(ELHUYAR) Mendiburu Garaiar, JoanaItem Mertxe de Renobales: "Bioteknologiaren punturik beltzena jabetza intelektualaren arazoa da"(ELHUYAR) Mendiburu Garaiar, Joana