Search Results

Now showing 1 - 10 of 306
  • Item
    Generoa, diskriminazioa eta erresistentzia: espetxeratutako emakumeen agentzian sakonduz, kasu baten azterketa abiapuntu
    Ruiz Torrado, Maria
    Espetxeratutako emakumeentzat kartzela instituzio sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea da, ondorioz, genero-desberdinkeria eta harreman desorekatuak (bir)sortzen dituena. Hala eta guztiz ere, emakumeek itxialdiaren eta askatasun-gabetzearen zailtasunei eta mugei –nola edo hala– aurre egiteko erresistentzia-praktikak gauzatzen dituzte. Artikulu honetan, batzuk eta besteak landuko ditugu, hots, genero-bereizkeriak zein emakume presoen eraldaketa-estrategiak. Horretarako oinarri izango ditugu Kartzela genero-erakundea: emakume presoen bizipenak, erresistentziak eta estrategiak doktore-tesia, eta, bereziki, preso baten testigantza, Marcela izena emango dioguna.
  • Item
    Lehen Hezkuntzako Ikasle Eleaniztunen Euskarari Buruzko Pertzepzioak Translanguaging Testuinguruan. Ikerketa Etnografiko bat
    Cenoz Iragui, Jasone; Gorter , Durk
    Ikerketa etnografiko hau translanguaging pedagogian eginiko esku-hartze batean oinarritzen da, azpimarra euskararen erabileran eta euskarari buruzko jarrera zein iritzietan eginaz. Ikerketa gauzatzeko erabilitako planteamendu teorikoa “Focus on Multilingualism” izan da, Cenoz eta Gorter (2011, 2014) ikerlariek garatutakoa, zeinak ikerketan eta irakaskuntzan hizkuntzen ikuspegi holistikoa hartzeko beharra azpimarratzen duen. Metodologia berriz, gela etnografian oinarritu da, datuak behaketa, talde eztabaida eta galdetegien bidez jasoaz. Informazioa EAEko ikastetxe publiko bateko L.Hko 5. eta 6. mailako ikasleen artean bildu da eta Atlas.ti bidez aztertu. Eskola kokatzen den herrian euskararen erabilera apurka gora doa eta ikerketako lehen zantzuen arabera ikasleak euskararen egoeraz jabe dira, hala ere desoreka nabari da ikasleen euskararen erabileraren eta honen inguruko jarreren artean.
  • Item
    Emakumearen mututasun soziala: feminitatearen eta maskulinitatearen estereotipoak Antzinako Grezian
    Quintano Martinez, Paula
    Gaur egun oraindik bizirik dauden rol sozialak eta genero estereotipo nagusiak orduko Antzinako Grezian aurki zitezkeen. Komunikazio honetan Greziar pentsamendu sinbolikoa genero ikuspuntutik analizatuko dugu. Bai emakumezkoen bai gizonezkoen erantzukizun sozialak eta genero ezaugarri idealak argitu nahi ditugu, garai horretan greziar gizartean sexu-diferentzia nola eraiki zen hobeto ulertzeko helburuarekin.
  • Item
    Sare sozialen erabilera moduak eta maiztasunak Gasteizko nerabeen kolektiboaren baitan
    Fernandez de Landa Aguirre, Joseba
    Ikerketa honen helburua Gasteizko nerabeek zer sare sozial eta nola erabiltzen dituzten argitzea da.Horretarako, Gasteiz hiriko 12 eta 18 urte arteko 700 gazte inguru inkestatu dira, inkesta egituratubaten bitartez. Besteak beste, sare sozial bakoitza zer maiztasunez erabiltzen duten ezagutzekoasmoarekin eta adin edota sexuaren arabera ezberdintasunik badagoen erabilera horretan. Horrekinbatera, sare sozial hauek zertarako erabiltzen dituzten plazaratu nahi da eta hauek noiz eta ze tresnenbitartez erabiltzen dituzten ezagutu. Modu hartara, nerabeak eta sare sozialak barnebiltzen dituenargazki bat lortuko dugu, toki eta momentu konkretu batean oinarritua, teknologia berriengarapenaren ezagutzan mugarri zehatz bat ezarriz.
  • Item
    Kartzela(n) idazten: emakume presoak, espetxeko izkribuak eta agentzia. Kasu baten azterketa
    Ruiz Torrado, Maria
    Emakume presoentzat espetxea instituzio sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea da, genero-desberdinkeriak eta genero-erlazio desorekatuak (bir)sortzen dituenez gero. Alabaina, kartzelaratutako emakumeek itxialdiak eta askatasun-gabetzeak eragindako zailtasunei eta mugei –nola edo hala– aurre egiteko praktikak gauzatzen dituzte. Artikulu honetan, zehazki, idazketa aztertzen da espetxearekiko erresistentzia-jardunbide moduan. Horretarako, oinarri hartzen da Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean doktore-tesia, eta, bereziki, preso baten kasua, Simone izena eman zaiona.
  • Item
    Hilekoaren antropologiara hurbilketa: gorputzaren eta odolaren arau eta politikak
    Guillo Arakistain, Miren
    Artikulu honetan idazten ari naizen doktore-tesian garatu ditudan zenbait ideia azalduko ditut. Ikerketa emakume gazteen gorputz-politiken analisian zentratzen da, hilekoaren bizipenak, kudeaketa eta politikak abiaburu. Orrialdeotan hilekoaren ulerkeran sakonduko dut: batetik, mendebaldeko biomedikuntzak ekoizten duen esanguran, eta, bestetik, hilekoaren politika alternatiboetan parte hartzen duten subjektuek egiten dituzten ulerkeretan. Antropologia feministak, osasunaren antropologiak eta gorputzaren teoria sozialak osatzen dute jardun analitiko honen testuinguru zientifikoa.
  • Item
    Generoa mingain puntan: Lezo eta Pasai-Donibaneko nerabeen hizkuntz-pratiketara egindako hurbiltze etnografikoa
    Altuna Ramirez, Jaime
    Ikerketa lan honetan generoa eta hizkuntza lotzeko ahalegina egin dut, sozializazio sexistak euskararen praktika sozialean duen eragina aztertuz. Pasai Donibane eta Lezoko 12 eta 16 urte bitarteko nerabeekin egindako ikerketa etnografikoa izan da, euren perspektiba erdigunean jarriz. Ondorioztatu dut, batetik, Pasai Donibane eta Lezoko nerabeen artean euskararen erabileran genero ezberdintasuna ematen dela, nesken euskara gehiago erabiltzeko joera berretsiz. Bestetik, hizkuntza erabiltzeko moduetan ezberdintasun argiak ematen direla jaso ahal izan dut. Hizkuntza-praktiken inguruan genero perspektibarekin egindako ibilbide etnografiko honetan, emakume eta gizonen arteko desberdinkeria azalarazi dela esan daiteke.
  • Item
    Aitatasunerako trantzisioa igarotze erritu bezala: Lehen pertsonan egindako ikerketa kasu bat
    Lafragua Salazar, Irati
    Artikulu honek aita bilakatzean gertatzen diren aldaketa sakonak aztertzea du helburu, aitatasuna estatus aldaketa nabarienetakoa izanda pertsona heldu baten bizitzan. Baina nola heltzen da estatus horretara? Zeintzuk dira prozesuan ematen diren faseak? Ikerketa hau aita bilakatu berri den gizon bati grabatutako ikus-entzunezko materialean dago oinarritua. Umea jaio eta hilabete bat lehenagotik eta jaio ostean lau hilabetez jarraian dago grabatuta, berak jasandako aldaketa fisiko –eta psikologikoak—azaleratuz. Aitatasunaren analisi bat da, non aita bihurtzea bera igarotze erritu batekin alderatzen den, estatus aldaketa hori zein punturaino gorpuzturatutako ezagutzaren mendekoa den aztertuz. Aldaketa hori gertatzearren, aitek beti ez daukaten denbora eta jaioberriarekiko inplikazioa ezinbestekoak direla erakusten digun bitartean.
  • Item
    Abestiak eta sinbolismoa: hegan egitearen garrantzia euskal musika popularrean
    Landa González, Marina
    Hegan egitearen eta hegaztien inguruko sinbolismoa oso barneratuta dago euskal kulturan. Horren adibide nagusia “Txoria txori” abestia da, baina Euskal Herriko musika popularrean badira beste abesti asko letretan hegoak edo txoriak baliatzen dituztenak mezua helarazteko. Gaztea irratiko zerrendak oinarri hartuta, artikulu honek denboran salto egiten du 2015-2020raino, garai horretan izenburuan sinbolo hauek dituzten abestiak aztertzeko (N=15). Euskal Kantagintza Berritik datorren tradizioak egungo musika popularrean eragina izaten jarraitzen duela dirudi, eta, horrezkero, sinbologia hau bertako musikan errotuta dagoela. Laginaren analisiak adierazten du sinboloen egungo erabilerak balio indibidualei erantzuten diela, kolektiboei baino.
  • Item
    Bertsolarien izeberg-a. Zaintzaren begiradatik bertsolarien bizitzen azterketa
    Akizu Bidegain, Maialen
    Kongresuan aurkeztuko dudan ikerketak bertsolarien bizitzak zaintzaren ekonomiatik aztertzen ditu. Bertsolaritzak euskal tradizioan ibilbide luzea izan du eta azken urteetan generoaren perspektiban pauso esanguratsuak ematen ari den kultur esparrua da. Halaber, zaintzaren begiradak bizitzen antolaketen hausnarketa zabaldu eskaintzen du eta gizartearen beharrizan baten aldarri bihurtu da. Bizitza errelatoen teknikaren bidez egindako elkarrizketetan ondorioztatzen da bertsolariek gatazkak izan dituztela euren bizitza pertsonala eta bertsolariarena uztartzeko eta horretan bereziki eragin diela bakoitzaren kapital sinbolikoak eta familia eraketak. Horregatik, zaintza lanak egiteko garatutako estrategiak azaleratuko ditugu eta kultur-sortzaileen bizitzak bizigarri egiteko gakoak plazaratu.