Search Results

Now showing 1 - 10 of 67
  • Item
    Egoera funtzionala eta dependentzia adineko pertsona instituzionalizatuetan: zeharkako ikerketa
    Elordi Guenaga, Udane
    Gaur egun zahartzaroaren zahartzea ematen ari da. Adineko pertsona instituzionalizatuetan biztanleriak beherakada funtzionala izaten du eta hau eguneroko bizitzan egingo dituen jardueratan izango duen dependentzia mailari lotuta dago. Zeharkako ikerketa honen helburua independentzia-dependentzia eta egoera funtzionalean izaten diren aldaketak aztertzea izan da ibileran oinarrituz. Lan honetan dependentzia maila, egoera funtzionalaren beherakadarekin lotuta dagoela ikusi da. Beraz, parametro objektiboen bitartez egoeraren berri izatea lagungarria izan daiteke adineko pertsonaren beharrak identifikatzeko eta lehen edo bigarren mailako prebentzio esku-hartzeak aurrera eramateko.
  • Item
    Adineko pertsonek COVID-19 pandemiari aurre egiteko erabiltzen dituzten irudikapen sozial eta emozionalak aztertzen
    Eiguren Munitis, Amaia; Idoiaga Mondragon, Nahia; Berasategi Sancho, Naiara; Pikaza Gorrotxategi, Maitane
    Espainia COVID-19ren Europako epizentroetako bat bihurtu da, eta pandemia horrek bereziki adinekoei eragin die; Hori dela eta, ikerketa honen helburua da adinekoek egoera bera nola ulertzen duten arakatzea. Metodologia kualitatiboa erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoko 115 parte-hartzaileri (adin tartea: 60-85 urte) "Coronavirus" hitzarekin elkartzeko ariketa librea egin zaie. Emaitzen arabera, hasiera batean, gobernua eta komunikabideak kritikatzen dira mezu argirik ez emateagatik. Hala ere, emozioak eta arriskua era nabarmenean agertzen dira adinari lotuta. Beraz, mahai gainean jartzen da gobernuek adinekoen ikuspuntua kontuan hartuta kudeatu behar dutela egungo egoera, pandemiaren eta itxialdiaren balizko ondorioak arintzen laguntzeko politika sozial eta inklusiboak nabarmenduz.
  • Item
    Zahartzaroko mendekotasuna eta arreta ereduen trantsizioa: Irudikapen Sozialen teoriatik hurbilpena
    Castelo Moñux, Uzuri; Gil de Montes Etxaide, Lorena; Larrañaga Egilegor, Maider
    Ikerketa honek zahartzaroko mendekotasunari buruzko eguneroko pentsamendua aztertzea du helburu, Irudikapen Sozialen teorian oinarrituz. Gipuzkoan bizi ziren 25 pertsona elkarrizketatuak izan ziren; horien artean zeuden adinekoaren zaintzaren esperientzia familiartean bizi izandako pertsonak, etxez-etxeko zaintza langileak eta zaharren egoitzan bizi ziren pertsonak. Emaitzek, mendekotasunari buruz maila kulturalean, erakundeetan eta zaintza-harremanen testuinguruan ematen diren esanahien arteko tentsio eta kontraesanak ezagutarazten dituzte, zazpi gairen bitartez adieraziak. Irudikapen sozialen eraldaketa prozesuei eta edukiei heltzen die ikerketa honek, zaintzaren antolaketa eta epe-luzeko arretei buruzko eztabaidak azaleratuz.
  • Item
    Narriadura kognitibo larria duten adinekoen egoeraren azterketa
    Artola Balda, Garazi; Larburu Rubio, Nekane
    Okertze edo narriadura kognitiboak gero eta osasun arazo handiagoak ekartzen dizkigun garai honetan, adinekoen artean egoera kognitiboa baldintzatu dezaketen faktoreei buruzko ikerketak gero eta garrantzi handiagoa hartu dute azken urteotan. Ikerketa hauek anitzak diren arren, bertan aurki daitezkeen emaitzak eta ondorioak asko aldatzen dira batetik bestera, ziurgabetasuna sortuz. Hortaz, ikerketen ondorioak erabili edo aplikatu nahi badira, ikerketa propioak egin beharko lirateke kasu espezifiko bakoitzerako. Azterlan honen helburua Espainiako adineko pertsonen egoitza sare bateko egoiliarren narriadura kognitiboan gehien eragin dezaketen adierazleak aurkitzea da; horretarako bizitegi-historia elektronikoaren analisi estatistikoa eginez.
  • Item
    Kognitiboki hauskorrak diren pertsonengan narriadura kognitiboa eta dementzia prebenitzeko esku-hartze kognitibo eta sozio-emozional baten proposamena: GOIZ ZAINDUtik CITA GO-ONera
    Ros Lopez, Naia; Balluerka Lasa, Nekane; Ecay Torres, Mirian; Gorostiaga Manterola, Arantxa; Tainta Cuezva, Mikel; Soroa Martinez, Goretti; Aritzeta Galan, Aitor; García Pena, Fátima
    Dementzia faktore anitzen arteko elkarrekintzaren emaitza da, eta horietako faktore batzuk aldatu eta esku har daitezkela kontsideratuz, dementzia kasuen herena prebenitu liteke. FINGER ikerketak (Ngandu et al., 2015), narriadura kognitiboa prebenitzeko, arrisku-faktoreen eta bizi-ohitura osasungarrien inguruko domeinu anitzeko esku-hartze baten eraginkortasuna frogatu zuen. CITA-Alzheimer eta UPV/EHUko QUALIKER taldeak elkarlanean burututako ikerketa pilotuak, GOIZ ZAINDU ikerketak alegia, erakutsi du FINGER metodologia euskal ingurune soziokulturalean aplikatu daitekeela, ezaugarri hauetako eskala handiagoko ikerketa bat egitea justifikatuz: CITA GO-ON ikerketa. Aurkezten den lan hau ikerketa honen barruan kokatzen da.
  • Item
    Zer egin gure zarrekin?
    (KARMEL) Olea Agirregomezkorta, Andoni
  • Item
    Nahi ez... eta zahartu egin behar!
    (ELHUYAR) Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber
  • Item
    Hirugarren adinekoen elikadura
    (ELHUYAR) Lorenzo Zubillaga, Arantza; Uranga Beraza, Ane Miren
  • Item
    Zahartu arren, burua gazte
    (ELHUYAR) Camio Montalvo, Silvia; Lizaso Elgarresta, Izarne
  • Item
    Zaharren egoitza batean lau urtez jasotako 1000 erorketen luzetarako eta zeha...
    (ELHUYAR Txikia) Calvo Agirre, Javier; Sanzo Ollakarizketa, Juan Manuel