639 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 639
Item Markatzaile diskurtsiboak ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako testuetanMoiua , Ainhoa; Garcia Azkoaga, Ines M.; Ozaeta Elortza, ArantzazuIkerketa honek espainiar zeinu-hizkuntzako interpretazioko ikasle entzuleek testuetan erabiltzen dituzten markatzaileak aztertzea du helburu nagusi. Ikasleek erabiltzen dituzten markatzaileak espainiar zeinu-hizkuntzako erreferentziazko praktika sozialekin alderatzen dira, hau da, gorrek ekoiztutako testuekin. Ikusi dugu ikasle entzuleek erabilitako markatzaileak gorrek erabilitakoetatik desberdintzen direla: eskuzko markatzaileek presentzia handiagoa dute entzuleen testuetan eta horrekin batera, markatzaile espazialak urriagoak dira eta eskuzko markatzaileez lagunduta agertzen dira. Ondorioei dagokienez, espainiar zeinu-hizkuntzaren modalitate espazialak eragin zuzena duela konexioan ikusi da eta hizkuntzaren ikaste-prozesuan kontuan izan beharreko ezaugarria litzateke.Item Ama-hizkuntza gaztelania duten euskara-ikastun helduen euskal txistukarien oharmena eta ekoizpenaSegura , MaitaneLan honetan L1 gaztelania duten eta euskara ikasten ari diren pertsona helduen euskal txistukarien oharmen eta ekoizpen prozesuak aztertu dira. Euskarak sei txistukari ditu, gaztelania estandarrak bi txistukari dituen bitartean. Horregatik, lehenik eta behin, ikastun hauek euskal txistukariak nola hautematen dituzten aztertu da: txistukari hauetako bi ̶ /s̺ / y /tʃ/ ̶ beren L1aren sistema fonologikoaren parte ere badira, baina beste lauak ̶ /s̻ /, /ʃ/, /ts̻ / y /ts̺ / ̶ ez dira beren L1ean existitzen. Bestalde, txistukari hauen ekoizpena ere aztertu da ikastun berdinen kasuan eta emaitzak akustikoki aztertu dira. Azkenik, oharmen-analisian eta analisi-akustikoan lortutako emaitzen arteko konparaketa egin da bi prozesuen artean paralelotasunik dagoen, edo aitzitik, prozesu batek bestearen garapenean eraginik ez duen egiaztatzeko.Item Hizkuntzaren prozesamendua garun-eremu motorreanUrteaga Aldalur, MirenHizkuntzaren Teoria Motorraren arabera, hizkuntzaren prozesamenduak prozesamendu motorreandu bere jatorria. Teoria hau frogatu nahian, mugimenduen prozesamenduari lotutako hainbat ezaugarrihizkuntzaren prozesamenduan ere ari dira aurkitzen. Esaterako, orain arte mu uhinen (8-13 Hz)portaera mugimenduen prozesamenduari lotuta soilik ikertu da. Hemen aurkezten den EEGesperimentu honek sintaxiak eta semantikak mu uhinengan duen eragina aztertzen du. 2x2diseinua du eta bere emaitzen arabera, sintaktikoki konplexuagoak diren esaldiek (ezezkoek)sinpleagoek baino (adierazpenekoek) mu uhinen desinkronizazio handiagoa sortzen dute garun-eremu motorrean (garun-area aurre-zentrala). Emaitza hauek Hizkuntzaren Teoria Motorrababesten dute, hizkuntzak mu uhinengan prozesamendu motorrak bezalako eragina duela erakustenbaitute.Item “Gu”ak Trantsizioan: Euskal Herriko lau kultura politiko nagusien memoria eta nortasuna (1975-1980)Landaberea Abad, EiderGizarte osoak partekatuko duen iraganaren ikuspegi eta interpretazio bakarra aurkitzeko ezintasunak agerian uzten du iraganari begiratzeko hainbat modu daudela; iraganari begiratzeko ikuspegi anitz eta desberdin horiek nortasun nazionalen, hots, partaidetza-sentimendu desberdinen konfigurazioan dautza. Horretan oinarrituta eta hortik abiatuta planteatzen dugu Trantsizioko euskal gertalekuko lau kultura politiko adierazgarrienen –hala nola, abertzaletasun historikoaren (EAJ-PNV), estatuko ezkerraren (PSE-PSOE), Espainiako zentro-eskuinaren (UCD) eta ezker abertzalearen (EE eta HB)– memorien azterketa oinarri izan duen doktorego-tesia. Honen laburpena da hurrengo lerroetan irakurgai izango duzuena.Item [õ] sudurkarituaren igoera ekialdeko euskalkietanEgurtzegi , AnderLan honetan euskarazko /o/ erdiko atzeko bokalaren igoera aztertzen da. Bilakabide hau fonetikokisudurkarituriko [õ]-ren igoera bezala deskriba daitekeela proposatuko da. Hots-eredu hau batez erezubereran eta erronkarieren garatu zen, nahiz eta ekialdeko beste euskalkietan ere aurki daitekeen.Hots aldaketa hau sudurkaritasunaren berezko anbiguotasun fonetikoaren bitartez azaltzeaproposatuko da, ambigutasun hau F1-en eremuan “formante sudurkariak” gehitzeak eragiten duela.Laburbilduz, lan honek deskribapen fonologikoak erraz azaltzen ez duen baina fonetikoki arazorikgabe azal daitekeen hots-eredu bat aurkezten du, fonetikaren garrantzia ikerketa historiko etafonologikoan azpimarratzen delarik.Item Euskarazko denbora-egituren tratamendu automatikorako azterketaAltuna Diaz, BegoñaHizkuntzaren prozesamenduan (HP) balio handikoa da denbora-informazioa, horrek kokatzen baititutestuko gertaerak kronologian edo horien iraupena adierazten baitu.Erauzitako informazio horigertaerak noiz jazo diren jakiteko baliatu ahal izango da, baita gertaerak denboran zehar ordenatuedo etorkizunean zer gertatuko den aurrikusteko. Horiek lortzeko, ordea, denbora-egiturak eta eurenezaugarriak identifikatu eta tresna informatikoentzat atzigarri egin behar dira eta zeregin horietarakohizkuntza-baliabideak eta konputazio-baliabideak sortu behar dira.Item Konbitzul: euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioen datu-baseaIñurrieta Urmeneta, UxoaKonbitzul datu-basea azterketa linguistiko baten emaitza da, eta euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditzkonbinazioak biltzen ditu, euren ordainekin eta beste hainbat datu linguistikorekin batera. Lan honek,batetik, azterketa linguistikoaren berri ematen du, eta, bestetik, datu-basean bilaketak egiteko sortudugun interfaze publikoaren ezaugarriak azaltzen ditu.Item Euskararako HPSG gramatikaren lehen proposamenaAlkorta Agirrezabala, JonSintaxi konputazionala Hizkuntzalaritza Konputazionala ikerlerroko adarretako bat da. Bere helburuasintaxiko ezagutza formalizatzea da. Sintaxi konputazionalean, sintaxia formalizatzeko hainbat formalis-mo daude, ezaugarri eta helburu ezberdinekin. Artikulu honetan, euskararako HPSG gramatikaren lehenurratsak azalduko ditugu eta bidean izandako arazoak eta bilatutako konponbideak kontatuko ditugu.Item EAEko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak 1980-2012Goirigolzarri Garaizar, JoneEuskara eta gaztelaniaren arteko bizikidetza linguistikoaren auzia bizi-bizirik dago Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eztabaida politikoan. Ezbai-gune zentralak bi dira: batetik, hizkuntzok gizarte mailan bete beharreko funtzioak eta, bestetik, berau egikaritzeko moduak. Eztabaidaren oinarriak ezagutu ahal izateko alderdi politikoen leku-hartze linguistikoen azterketa burutu da. Horretarako, hizkuntzen gaineko alderdien proposamen politikoak eta ikusmolde ideologikoen ikerketa bateratua bideratu da. Artikulu honetan EAEko bost familia politikoen 1980-2012 arteko EAEko Legebiltzarrerako hauteskunde programen eduki azterketaren diseinua eta zenbait emaitza laburtzen dira.Item Iraupen luzeko irakasleriaren garapenaren eraginkortasuna: irakasleriaren kontzepzioetan, hurbilketan eta kultura instituzionalean. UPV/EHUko ERAGIN kasuaren azterketaMadinabeitia Ezkurra, AlbaArtikulu honek unibertsitateko irakasleriaren garapenaren (IG) kontzeptu konprensiboan du abiapuntua1, eta ERAGIN garapen estrategiaren inpaktua du aztergai. Horretarako bi inpaktu-eremu hartzen dira kontutan, batetik irakasleriaren maila indibiduala eta bestetik antolakuntza zein erakunde arloan. Azterketa hau burutzeko metodologia aktiboen (arazoetan, proiektuetan eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza) garapenerako ERAGIN programaren lehendabiziko promozioa hartuko da kasu gisa. Iraupen luzeko estrategiaren (350 ordu) bidez eta ko-mentoria taldeen funtzionamenduan oinarrituz, ikerlan enpirikoak IG-ak irakasleriaren ikas-irakaskuntza kontzepzioetan eta hurbilketan izandako inpaktuaz ageriko ebidentziak ematen ditu, baina baita ikas-irakaskuntzaren inguruan ikertzeko (scholarship of teaching and learning) eta irakaskuntza eremuetan liderra izateko gaitasunaz ere. Honako alderdiok erakundearen antolakuntza mailako aldaketan murgiltzen gaituzte eta curriculum hibridoaren pausokako gauzapenaren alde lan egiten dute. Beraz, artikuluan zehar honakoak aztertuko ditugu: gure asmoak eta hauek sostengatzen dituzten oinarri teorikoak, ikerketa honek duen kokapen enpirikoa, aplikatutako metodologia, erdietsitako emaitzak eta amaitzeko jaso ditugun ondorio orokorrak eta etorkizunera planteatutakoak.