2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Korreferentzia-ebazpena euskaraz idatzitako testuetanSoraluze Irureta, Ander; Arregi Uriarte, Olatz; Arregi Iparragirre, Xabier; Diaz de Ilarraza Sanchez, ArantzaArtikulu honetan euskarazko korreferentziak ebazteko sistema baten garapena azaltzen da.Leheniketa behin, azterketa linguistiko batean oinarritutako aipamen-detektatzaile automatikoa aurkezten dugu.Sistema hori erregelatan oinarritutakoa da, eta egoera finituko teknologia erabiliz inplementatu da.Behin testuko aipamenak detektatuta, beraien artean gertatzen diren korreferentzia-erlazioak ebaztendituen sistema ere garatu dugu. Horretarako, ingeleserako diseinatu den sistema eraginkor bat oinarritzathartu, eta euskararen ezaugarrietara egokitu da. Egokitze-lan hori deskribatzen da artikuluaren bigarren partean.Item Neurona-sareetan oinarritutako euskararako korreferentzia-ebazpenaUrbizu Garmendia, Gorka; Soraluze Irureta, Ander; Arregi Uriarte, OlatzLan honek euskararako korreferentzia-ebazpenean egindako lanari jarraipena ematea du helburu, korreferentzia-ebazpenerako neurona-sareetan oinarritutako sistema bat eraikiz. Horretarako polonierarako eraikitako sistemabat hartu da abiapuntutzat, eta euskarara egokitu.EPEC-KORREF corpusetik abiatuta, aipamen-bikoteaketa hauen ezaugarriak erauzi dira eta neurona-sarea entrenatu da aipamen-bikoteak korreferenteak ote direnerabakitzeko. Jarraian, neurona-sarearen iragarpenetatik korreferentzia-klusterrak sortu eta ebaluatu egin dira.CoNLL metrikan % 41,20 puntuko F1 balioa lortu da eta lortutako emaitza baxuak corpusaren tamaina txikiagatikdirela ondorioztatu da.