2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Egoera funtzionala eta dependentzia adineko pertsona instituzionalizatuetan: zeharkako ikerketaElordi Guenaga, UdaneGaur egun zahartzaroaren zahartzea ematen ari da. Adineko pertsona instituzionalizatuetan biztanleriak beherakada funtzionala izaten du eta hau eguneroko bizitzan egingo dituen jardueratan izango duen dependentzia mailari lotuta dago. Zeharkako ikerketa honen helburua independentzia-dependentzia eta egoera funtzionalean izaten diren aldaketak aztertzea izan da ibileran oinarrituz. Lan honetan dependentzia maila, egoera funtzionalaren beherakadarekin lotuta dagoela ikusi da. Beraz, parametro objektiboen bitartez egoeraren berri izatea lagungarria izan daiteke adineko pertsonaren beharrak identifikatzeko eta lehen edo bigarren mailako prebentzio esku-hartzeak aurrera eramateko.Item Lasterketarako motibazioak eta barrerak ikuspegi ezberdinetatik: Antxintxikako kasua aztergaiOlasagasti Ibargoien, Jurgi; Leon Guereño, Patxi; Uria Olaizola, NaroaIkerketa honen helburu nagusia, desgaitasuna duten pertsonek, jarduera fisikoarekiko dituzten motibazioak eta oztopo edo barrerak identifikatzea izango da. Horretarako, “Antxintxika” deituriko lasterketan parte hartzeko arrazoiak aztertu dira. Galdetegi elektroniko bat pasatu zitzaien parte hartzaile desberdinei; 7 kapitain, 9 laguntzaile eta 32 lasterkari. Emaitzek gogobetetasun positiboa erakutsi zuten, eta Antxintxika lasterketan berriro parte hartzeko nahia. Ikerketa honetan kolektibo honen motibazioak, urritasunik ez duten parte hartzaileen parekoak direla ondorioztatu da, eta garun paralisia duten pertsonek barrera haundiagoak dituztela. Etorkizunean, antolatzaileek, emaitza hauek kontutan izanda, lasterketa inklusiboagoak diseinatu ahalko dituzte.