3 results
Search Results
Now showing 1 - 3 of 3
Item Neurona-sareetan oinarritutako euskararako korreferentzia-ebazpenaUrbizu Garmendia, Gorka; Soraluze Irureta, Ander; Arregi Uriarte, OlatzLan honek euskararako korreferentzia-ebazpenean egindako lanari jarraipena ematea du helburu, korreferentzia-ebazpenerako neurona-sareetan oinarritutako sistema bat eraikiz. Horretarako polonierarako eraikitako sistemabat hartu da abiapuntutzat, eta euskarara egokitu.EPEC-KORREF corpusetik abiatuta, aipamen-bikoteaketa hauen ezaugarriak erauzi dira eta neurona-sarea entrenatu da aipamen-bikoteak korreferenteak ote direnerabakitzeko. Jarraian, neurona-sarearen iragarpenetatik korreferentzia-klusterrak sortu eta ebaluatu egin dira.CoNLL metrikan % 41,20 puntuko F1 balioa lortu da eta lortutako emaitza baxuak corpusaren tamaina txikiagatikdirela ondorioztatu da.Item Euskaraz hitz egiten ikasten duten makina autodidaktakLópez Zorrilla, Asier; de Velasco Vázquez, Mikel; Justo Blanco, RaquelLan honetan sare neuronalen bidez euskaraz hitz egiten ikasten duen elkarrizketa sistema automatikoa aurkeztendugu. Horretarako, Turingen testaren ideia era konputazionalean inplementatzen duten sare neuronal sortzaileaurkariak erabili ditugu. Normalean erabiltzen diren ingelesezko corpusak baino bi magnitude ordena txikiagoaden euskarazko corpus batekin halako sareak entrenatzea badagoela frogatzen dugu.Amaitzeko, euskararenmorfologia kontuan hartzen duen aurreprozesamendua erabiltzea komenigarria dela erakusten dugu. Dakigunarenarabera, sare neuronaletan oinarrituta dagoen euskarazko lehen elkarrizketa sistema aurkezten dugu.Item Ideiagintza suizidaren identifikazioa sare sozialetanGracia Urzelai, Sara; Oronoz Antxordoki, Maite; Perez Ramirez, AliciaSuizidioa gizartearen kezka nagusietako bat bilakatu da azken urteetan. Gainera, sare sozialak gure eguneroko-tasunaren parte bilakatu dira, eta emozioak adierazteko erabiltzen dira askotan. Lan honetan sailkapen bitarraburutu da Reddit sare sozialeko mezu baten edukia suizidioarekin erlazionatua dagoen ala ez erabakitzeko.Alde batetik, artearen egoerako sistema gainbegiratuei dagokienean, ELECTRA transformerrarekin lortu daasmatze-tasarik altuena, %97,9koa. Bestalde, ondorioztatu da LDA topiko-ereduak sortutako errepresentazioakbaliagarriak izan daitezkeela ataza honetan, eta hau frogatzeko oinarri-lerroa den sailkatzailea proposatu da,%83,3ko asmatze-portzentaia izan duena 5 topiko erabiliz.