3 results
Search Results
Now showing 1 - 3 of 3
Item Ingurumen zaratak eraginik al du 11 urteko umeen loaren kalitatean?Arregi Otxotorena, Ane; Lertxundi Iribar, Nerea; García-Baquero Moneo, Gonzalo; Vegas Moreno, Oscar; Lertxundi Manterola, AitanaIngurumen zaratak helduen osasunean, eta batez ere, loaren kalitatean modu kaltegarrian eragin dezake. Hala ere, umeen osasunean duen eragina ez da hain ikertua izan. Umeek, haien garapen fasean zehar jasotzen dute esposizio hau eta garai horretan funtsezko funtzioa betetzen du loak. Hori dela eta, ikerketa honetan, Gipuzkoako INMA kohorteko 11 urteko umeek jasaten duten ingurumen zaratarekiko esposizioa deskribatzea, eta hark loaren kalitatean duen eragina aztertzea izan da helburu nagusia. Ikerketa honetan ikusi da umeek ingurumeneko zaratarekiko esposizio altua jasaten badute ere, ez duela eraginik aktigrafo bidez zein galdetegien bitartez neurturiko loaren kalitatean.Item Bilbo Handiko haur eta nerabeen perfil obesogenikoa, elikadura-ohiturak eta dieta mediterraneoa- rekiko atxikiduraCaballero Sánchez, Silvia; Hoyos Cillero, ItziarAzken hamarkada honetan gainpisua edo obesitatea duten haur eta nerabeen prebalentzia-datuek nabarmen egin dute gora mundu mailan, baita Espainian ere. Elikadura-ohitura osasungarriek zein eredu dietetiko mediterraneoak funtsezko papera betetzen dute osasuna mantentzeko edo sustatzeko orduan. Hala ere, dieta mediterraneoarekiko atxikidura gero eta okerragoa da, gainpisua edo obesitatea izateko arriskua areagotu eta etorkizun hurbilean arazoak izateko probabilitatea handitzen da. Beraz, lan honetako helburua haur eta nerabeen profil obesogenikoari, elikadura ohiturei eta dieta mediterraneoarekiko atxikidurari buruzko ezagutza areagotzea da.Item Konposatu per- eta polifluoratuen esposizioa haurtzaroan. Osasun publikoko estrategia esposomiko bat ikertzenSan Román Martinez, Anne; Abilleira Cillero, Eunate; Irizar Loibide, Amaia; González Gaya, Belén; Etxebarria Loizate, NestorKonposatu per- eta polifluoroalkilikoak (PFAS) karbono erabat fluoratua eta buru hidrofilo bat duten konposatu sintetikoak dira, 40ko hamarkadatik oso erabiliak izan dira kontsumo-ondasun anitzetan. Beren ezaugarri anfipatikoengatik, ia populazio guztiaren odol edo gernuan aurkitu ohi dira, dieta eta edateko ura izanik esposizio-iturri nagusiak. Milaka PFAS existitu arren, gutxi batzuk monitorizatu ohi dira, haiekiko esposizioa gutxietsi daitekeela iradokiz. Bestalde, maila subhilgarriekiko esposizio kronikoak umeetan osasun-arazoak eragin ditzake, hala nola, disrupzio endokrinoa edo ikasteko desgaitasuna. Hortaz, lan honen helburua PFAS espektro zabala kuantifikatzea da, Gipuzkoako 4 eta 8 urteko haurren plasman. Lortutako behin-behineko emaitzetan (n=450) denetariko PFASak topatu dira, kontzentrazio ezberdinetan, eta sexu eta adinaren arabera aldakorrak.