Search Results

Now showing 1 - 10 of 568
  • Item
    “Gu”ak Trantsizioan: Euskal Herriko lau kultura politiko nagusien memoria eta nortasuna (1975-1980)
    Landaberea Abad, Eider
    Gizarte osoak partekatuko duen iraganaren ikuspegi eta interpretazio bakarra aurkitzeko ezintasunak agerian uzten du iraganari begiratzeko hainbat modu daudela; iraganari begiratzeko ikuspegi anitz eta desberdin horiek nortasun nazionalen, hots, partaidetza-sentimendu desberdinen konfigurazioan dautza. Horretan oinarrituta eta hortik abiatuta planteatzen dugu Trantsizioko euskal gertalekuko lau kultura politiko adierazgarrienen –hala nola, abertzaletasun historikoaren (EAJ-PNV), estatuko ezkerraren (PSE-PSOE), Espainiako zentro-eskuinaren (UCD) eta ezker abertzalearen (EE eta HB)– memorien azterketa oinarri izan duen doktorego-tesia. Honen laburpena da hurrengo lerroetan irakurgai izango duzuena.
  • Item
    EAEko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak 1980-2012
    Goirigolzarri Garaizar, Jone
    Euskara eta gaztelaniaren arteko bizikidetza linguistikoaren auzia bizi-bizirik dago Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eztabaida politikoan. Ezbai-gune zentralak bi dira: batetik, hizkuntzok gizarte mailan bete beharreko funtzioak eta, bestetik, berau egikaritzeko moduak. Eztabaidaren oinarriak ezagutu ahal izateko alderdi politikoen leku-hartze linguistikoen azterketa burutu da. Horretarako, hizkuntzen gaineko alderdien proposamen politikoak eta ikusmolde ideologikoen ikerketa bateratua bideratu da. Artikulu honetan EAEko bost familia politikoen 1980-2012 arteko EAEko Legebiltzarrerako hauteskunde programen eduki azterketaren diseinua eta zenbait emaitza laburtzen dira.
  • Item
    Komunitatea eta Periferia: euskal arte politikoa XXI. mendean
    Pascual Cuesta, Garazi
    Artea eta politikaren arteko harremana zaila izan da eta euskal kasua ez da ezberdina izan: euskal abangoardiak borroka politikorako balio zuten sinbolo ugari utzi zituen, gaur egun, oraindik ere euskal gizartean bizirauten dutenak. Euskal artea sare artistiko globalean kokatu daiten diskurtso identitarioa alde batera utzi eta abangoardiaren rekodifikazioa egin behar du, periferiaren artearen aldarrikapenaz eta komunitatearen teoriaz baliatuta.
  • Item
    “Urkixote eta euskararen aurkako gurutzada”: buru bakarreko etsaia?
    Garaio Mendizabal, Beñat
    2017rarte Espainiako EAE-rako ordezkaria izan den Carlos Urkijok “etsai” asko irabazi zituen bere legegintzaldian zehar, batik bat euskalgintzan. Hori dela eta, izenburukoa bezalako hainbat ezizen jaso ditu eta bera izan da PP-ren hizkuntza politikan aurpegi garbiena. Hala ere, artikulu honen bitartez euskalgintzaren okerreko estrategia edota PP-ren polarizazio kanpaina bikaina izan direla ondorioztatu dugu, batik bat soziolinguistikan erabilitako hainbat kontzeptu ezezagunen argitan. Artikulu honen helburuak, horrenbestez, euskalgintzaren jardunean bidelagun izatea eta hizkuntza politika ebaluatzea dira.
  • Item
    Hego Euskal Herriko prozesu konstituziogile baterako ideiak. Begirada bat Latinoamerikari (eta baita Kataluniari ere)
    Compains Silva, Eneko
    Lan honen zioa zuzenbide konparatuan Hego Euskal Herriko prozesu konstituziogile baterako ideiak bilatu eta azaltzea izango da. Horretarako Latinoamerikara begiratuko da, Venezuela, Bolivia eta Ekuadorrera zehazki, hauexek baitira Latinoamerikar Konstituzionalismo Berria bezala ezagutu den konstitutuzionalismo berriaren adierazle nagusi. Aipatu hiru herrialdeetan, pairatzen zuten egiturazko krisia gainditu nahian (politiko, ekonomiko eta soziala) herriek prozesu konstituziogileak abiatu eta konstituzio berriak onartu zituzten, bidean irakaspen mordoa utziz. Lan honetan irakaspen horiek Euskal Herriari egin diezaieketen ekarpena azaltzeko ahalegina egingo da. Zeharka bada ere, Kataluniari ere begiratuko zaio.
  • Item
    Euskara eta boto abertzalearen inguruko azterketa ekologikoa: 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
    Garmendia Iturria, Haritz; Urteaga Olano, Eguzki
    Ikerketa honen helburua, 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan euskara eta boto abertzalearen artean dagoen lotura aztertzea da. Horretarako, analisi ekologikoa hobesten da eta datu agregatuak erabiliz, udalerri bateko euskara ezagutza, transmisioa eta erabileraren eta hautagai abertzaleek jasotako botoen arteko erlazioa kuantifikatzen da. Ondorio moduan, 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan udalerri bateko euskara ezagutza, transmisioa eta erabileraren ehunekoa igo ahala alderdi abertzaleei bozkatzeko joera ere handitu egiten dela frogatu da.
  • Item
    Lurralde garapena eta gobernantza. Harreman eredu berriak aztertzen: Gipuzkoako eskualdeei begiratu bat
    Gorostidi Bidaurratzaga, Izaro; Ormazabal Gaston, Andere; Zubiaga Garate, Mario
    Lurralde antolamenduari buruzko hausnarketa garaikidea inguruabar globalean kokatu beharda. Eskualdeen garapena eta honekin lotutako gobernantza ezin uler daitezke kapitalaren,lurraldearen eta herritarren arteko mihiztaketa berrietan arreta jarri gabe. Artikulu honetanGipuzkoako eskualdeetako garapenean jarduteko moduen analisiari erreparatuko diogu.Zehazki RIS3 estrategiaren baitan jorratzen den gobernantzaren prozesua eta eragileen partehartzea aztertuko ditugu. Begirada orokor honek kokapena eman diezaioke, Euskal Herrian,Gipuzkoan eta bertako eskualdeetan garapen ereduei buruz egin beharreko eztabaidari.GAKO-HITZAK: Lurralde Garapena.Gobernantza.Espezializazio adimentsua
  • Item
    Nafarroako Ezker Iraultzailearen historia, 1970-1979
    Satrustegi Andres, Imanol
    Ezker iraultzaileko alderdiak Francoren diktaduraren aurkako lehen indar politikoa ziren.Diktaduraren bukaeran, nafar biztanleriaren zati garrantzitsu batek sistema jaio berriari -1978koKonstituzioan oinarritutakoari- ez zion babesik eman. Izan zuten garrantzia nabaria izan zen arren,Trantsizioaz geroztik ezker erradikaleko alderdiak desagertu ziren ia, eta XXI mendearen hasierangizartearen memorian deus gutxi geratu da.Ikerketa historiko honen helburuak mugimendu politiko honen historia jasotzea, sistema berriarenaurkako kritikan izan zuten garrantzia azpimarratzea eta garai hartako “Euskal gatazkaz” ausnartzeadira.
  • Item
    Iparra galdu gabe! Euskal alderdi-sistema ez da espainiar estatuko azpi-sistema elektoral bat
    Garmendia Iturria, Haritz; Urteaga Olano, Eguzki
    Lan hau euskararen eta boto abertzalearen arteko loturaren inguruan egiten ari garen doktore-tesiaren fruitua da. Ikerketa honetan, zehazki, euskal alderdi-sistemaren gaineko berrikusketa bat proposatzen da. Akademian hegemoniko den korronte modernistak euskal alderdi-sistema estatu beregaina duten espainiar eta frantziar nazionalismoen betaurrekoetatik irakurtzera behartzen gaitu. Ikuspegi horretatik, euskal alderdi-sistema estatu bateko azpi-sistema bereizi moduan aztertzera kondenatuta gaude. Errealitatean, ordea, bi estatutan ditugu euskal alderdi nazionalistak. Lan honetan, interpretazio-esparru bat proposatzen da alderdi-sistemak zedarritzeko irizpideak euskal nazioan ardaztu eta euskal alderdiak bere osotasunean aztertzen dituen euskal alderdi-sistema jasotzeko.