Search Results

Now showing 1 - 10 of 183
  • Item
    Academic production and experimentation about Mikel Laboa, in basque language
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Santamaria Barinagarrementeria, Ainara
  • Item
    Aisialdiko esperientzien diseinua musika jaialdietan: Europako profesionalen profil berria
    Calvo Soraluze, June
    Ikerketa honen helburu nagusia gaur egungo musika jaialdiko kudeatzaileak, aisialdiko esperientzien diseinatzaile bezala, behar dituzten ezagutzak, gaitasunak eta balioak ezagutzea da. Ekitaldiak aldatzen ari dira eskaeraren aldaketekin batera. Pertsonak geroz eta interes gehiago dute esperientzian eta kreatibitatean eta ondorioz, jaialdiak eskaintzen duten produktua zerbitzu soiletatik esperientzietara garatzen ari dira. Sektorean dagoen egoera berri honi aurre egiteko eta aro berri honetan balio gehigarri bat eskaintzeko profesional profil berri bat garatzeko beharra dago.
  • Item
    Tipi-tapa euskararen erritmoan: Korrikako abestien bilakaera, 1980-2019
    Agirre Zapirain, Ugaitz
    Euskal Herriko azken hamarkadetako testuinguruan garrantzia handia izan du musikak ideiaezberdinak plazaratzeko. Eragin horretaz jabetuta, bestelako ekimenek musikaren bidez luzatu nahiizan dute euren mezua. Korrika ekimen kulturala horren adibidea da, eta bere ibilia aztertzen baduguedizio bakoitzean sortu den abestiaren bidez, euskaltasuna ulertzeko modu ezberdinak daudela ikusdaiteke. Hori horrela izanda, 1980tik gaur egun arteko Korrikako kantak, kontrakultura fenomenoarenparte, identitate aldaketa horien izandako eraginak aztertuko dira artikulu honetan.
  • Item
    Bach-en obretan oinarritutako bertso doinuen sorkuntza automatikoa
    Goienetxea Urkizu, Izaro; Mendialdua Beitia, Iñigo; Sierra Araujo, Basilio
    Lan honetan Bach konpositorearen obretan oinarritutako bertso melodiak sortu dira. Horretarako Txoriak etatxoriburuak bertso doinuaren koherentzia egitura lortu da, Bachen corpus batetik sortutako eredu estatistiko baterabiliz bertan nota berriak sartzeko. Sailkapen prozesu bat ere gehitu da, sortutako melodia berriek Bach-enezaugarri melodikoak dituztela egiaztatzeko. Horretarako 20 doinu berri sortu dira, eta guztiak Bach-en klaseansailkatuak izan dira, aurkeztutako metodoa baliozkotuz.
  • Item
    Maitasuna Xabier Leteren abestietan
    Martin Etxebeste, Jon
    Maitasunak Xabier Leteren kantagintzan duen lekua errepasatzen du lan honek. Kontzeptu horrekinlotuta gehien errepikatu zituen hitzak kuantifikatzen ditu, batetik; eta bestetik, maitasunaren dimentsioezberdinak sailkatzen ditu: adiskidetasuna, leialtasuna, harremanen zailtasunak eta galeraren beldurra.Abestien letrak fideltasunez interpretatzeko, artistaren biografia eta adierazpenak erkatu dira. Letek,maitasunezko abestiak idazten zituen arren, bere ahotsean halako gutxi argitaratu zituen. Kantatuzituenetan bestelako gai nagusiekin (heriotzarekin edo aberriarekin) uztartuta egin zuen.
  • Item
    Abestiak eta sinbolismoa: hegan egitearen garrantzia euskal musika popularrean
    Landa González, Marina
    Hegan egitearen eta hegaztien inguruko sinbolismoa oso barneratuta dago euskal kulturan. Horren adibide nagusia “Txoria txori” abestia da, baina Euskal Herriko musika popularrean badira beste abesti asko letretan hegoak edo txoriak baliatzen dituztenak mezua helarazteko. Gaztea irratiko zerrendak oinarri hartuta, artikulu honek denboran salto egiten du 2015-2020raino, garai horretan izenburuan sinbolo hauek dituzten abestiak aztertzeko (N=15). Euskal Kantagintza Berritik datorren tradizioak egungo musika popularrean eragina izaten jarraitzen duela dirudi, eta, horrezkero, sinbologia hau bertako musikan errotuta dagoela. Laginaren analisiak adierazten du sinboloen egungo erabilerak balio indibidualei erantzuten diela, kolektiboei baino.
  • Item
    Arabako Lautadako herrietan arien zirkulazioa, erabilera eta autoretza XVIII. mendean. Alegria-Dulantziko kasua
    Martinitz-Xil Beldarrain, Irantzu
    Ikerlan honek XVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren hasieran Alegria-Dulantziko ariek eduki zuten zirkulazioa, erabilera eta autoretza aztertzen ditu, Udal Artxiboan agertutako zazpi ariak ardatz harturik. Arien zirkulazioa eta produkzioa Estatuko eta Euskal Herriko hiriburu edota hiri handiei esleitu izan zaie, herriak alboratuz. Ondorengo ikerketa lanak, Alegria-Dulantzi hizpide hartuta, frogatzen du ezen Euskal Herrian, eta konkretuki Arabako Lautadan, herriek partitura zirkulazio bideak zituztela eta obra propioak produzitu zituztela.
  • Item
    Emakume trikitilarien parte-hartzea XX eta XXI mende bitartean: analisi kuantitatiboa
    Carrasco Cobo, Gontzal
    Emakumeen parte-hartzea trikitixan esponentzialki hazi da azken hamarkadetan, lehen gizonentzako jarduera esklusibo bat zen heinean, euskal kulturan errotutako beste hainbat fenomeno bezala. 1980ra arte oztopatutako eremu bat izanik, egun trikitilarien zenbatekoaren guztizkoaren zati nabarmen bat osatzen dute. Datu-banku ezberdinetako eduki analisia erabilita, artikuluak azken hamarkadetako hazkunde hori erakusten du, ezaugarri kuantitatiboen arabera. Gainera, trikitixa fenomenoa biko bezala hartzen da, eta, horregatik, soinu txikiaren eta panderoaren azterketa era banatuan ere burutzen da, aipatutako hazkundean perkusiozko elementura mugatzea emakumeen galarazpenerako bide ere izan delako.
  • Item
    Euskal musikagintza feministaz zenbait nota
    Akizu Bidegain, Maialen
    Kulturgintza bera, munduaren joeren leku eta ispilu den neurrian, azken urteetako ekarpenik interesgarrienetako batzuk egiten ari den feminismotik elikatzen ari da. Artikulu honetan musikologiaren eta musikologia feministaren ekarpenetako batzuk bilduko dira eta euskal musikagitzan egiten ari diren proposamenekin konparatu. Batez ere, ekarpen teoriko bat egitea da helburu, musikagintzaren praktikan gogoeta, tentsio eta eztabaida ugari izaten ari direla uste delako eta etorkizuneko ildoak ezartzeko oinarri izan daitekeelakoan.