Search Results

Now showing 1 - 10 of 576
  • Item
    Basque media opportunities in social networks: LIKEly
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Mimenza Castillo, Libe
  • Item
    Euskaldunok eta telebista XXI. mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboa
    Landabidea Urresti, Xabier
    Telebista milioika pertsonaren eguneroko errealitateren parte zentrala eta XXI. mendearen hasierankomunikabideekin lotutako aisian eragilerik garrantzitsuenetarikoa dela esan daiteke.Egunerokotasunean telebistak duen zentraltasunaz jabeturik, lan honek lau adin-taldetan banatutako(Gazteak, Helduak 1, Helduak 2, Nagusiak) bederatzi eztabaida-talde eta sei sakoneko elkarrizketarentelebistarekiko harremanen esplorazioa eta aisia humanistaren perspektiban oinarritutako interpretazio-eredua eskaintzen ditu. Komunikabideen kontsumoaren eta ikus-entzulerien ikerketa batez ere tenikakuantitatiboen bidez bideratu da orain arte Euskal Herrian, baina komunikabideen ingurunearenaldaketa azkar eta hazkorrak eragindako erronkei erantzun aldera, hurbilketa kualitatiboa proposatzenda lan honetan.Hitz gakoak: telebista, aisiazko ikaskuntzak, ikus-entzuleriaren ikerketa, esperientzia,komunikabideen ekosistema.
  • Item
    Euskal audientzia eta ikus-entzuleriaren neurketak: hurbilketa euskaldun baterako oinarriak
    Diaz Bizkarguenaga, Koldo; Landabidea Urresti, Xabier; Salces Alcalde, Gorka
    Sekula ez da gaur beste euskarazko komunikabide martxan egon, hain esparru geografiko zabaleaneta hain euskarri, formatu eta eduki anitzekin. Alabaina, bateratze multimediaren garaian beraieneragin erreala neurtu ahal izateko datu eta neurketa audimetrikoetan oinarritutako adostasunprekarioak gainditu beharra dago. Hala, audientzien neurketan teknika kuantitatiboez gainkualitatiboak ere erabiltzeari ezinbesteko deritzogu, (ez) kontsumitzeko zergatiak eta moduak,hedabideek transmititzen dituzten balioak eta euskararen normalizazioan jokatzen duten rolaezagutzeko. Aipatu uztarketa metodologikoa burura eramateko oinarrizko proposamena aletzen duHekimen elkartearekin elkarlan estuan garatutako artikulu honek.
  • Item
    Nerabearen eta lagun-taldearen ikus-entzunezko kontsumoa 2011n: Gipuzkoako kasu azterketa
    Pavon Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia Espilla, Aitor; Juaristi Larrinaga, Patxi
    Ikerlan honen helburua da ezagutzea 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxo gipuzkoarren ikus-entzunezko kontsumo-ohiturak, betiere nerabezaroan funtsezkoa den lagun-taldearekin duen harremana kontuan hartuta (jakiteko ea harremanik dagoen ikus-entzunezko kontsumo indibidualaren eta talde-kontsumoaren artean). Landa lana 2011n burutu zen: 852 galdetegi, 26 sakoneko elkarrizketa eta 16 neraberen Tuentiko profilen eduki-azterketa baliatu ziren ikerketa osatzeko. Ikerlanak deskribatzen duen testuinguruan aro analogikoko ikus-entzunezko praktikak eta kontsumo-ohitura berriak uztartzen dira, digitalizazioaren ondorioz sortu direnak. Horrekin batera, lagun-taldearen eragina nerabezaroan nabaria da.
  • Item
    Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, interakzioa eta partekatzea: Mondragon Unibertsitateko ikasleen kasu-azterketa
    Astigarraga Agirre, Idoia; Pavon Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia Espilla, Aitor
    Ikerketa honen helburua da ezagutzea zelan – eta zein neurritan- baliatzen dituzten gazteek digitalizazioak ekarritako ikus-entzunezko kontsumo-modu berriak, arreta berezia jarrita ikus-entzunezko edukien partekatzean. Doktorego-tesi hau Mondragon Unibertsitateko kasu-azterketa da, eta galdetegia, egunerokoa eta sakoneko elkarrizketak baliatu dira. Galdetegiko emaitza kuantitatiboak dira artikulu honetan azalduko direnak. Emaitzek erakusten digutenez, ohiko telebistak jarraitzen du izaten telebistako edukiak kontsumitzeko biderik ohikoena. Bestalde, aipagarria da partekatzeak hartzen duen garrantzia, gazteen ia %68k partekatzen baititu ikus-entzunezko edukiak interneten.
  • Item
    Langileen pertzepzioak eta nahiak barne komunikazioari buruz kooperatibetan. Kasu azterketa
    Belategi Unzueta, Onintza; Egaña Osa, Txema; Gago García, Monica
    Ikerlan honen helburu nagusia da ezagutzea zelako pertzepzioak eta nahiak dituzten langileek barne komunikazioari buruz kooperatibetan. Horretarako, besteak beste, aztertu da zer pertzepzio duten langileek kooperatibak ematen dien informazioei buruz. Era berean, eta ezberdintasunik dagoen jakite aldera, pertzepzio horiek guztiak ikertu dira kontuan izanik ondorengo aldagaiak: organoetako partaide, esku lan mota, lan egoera eta egoitza.
  • Item
    Hurbilketa euskarazko lehen telebista saioen historiara
    Martinez Martinez, Josu
    1971an, Hego Euskal Herrian Telenorten lehen aldiz euskara entzun baino bost urte lehenago eta ETB sortu baino hamaika urte lehenago, historiako lehen euskarazko telebista-saioak hasi ziren Ipar Euskal Herrian. Maite Barnetchek France3 katean zuzendutako Eskual Herria orai eta gero magazine kulturala dugu, beraz, euskarazko telebistaren amatxi. Iparraldeko euskal kulturaren lekukotza bizia biltzen duten 300 saiotik gora emititu ziren arren, apenas ikertu da esperientzia aitzindari hura. Ondorengo lerroetan, lehen hurbilketa bat burutzen da, ikerketa sakonago baten lehen pauso legez.Euskal telebista; Iparraldea; Maite Barnetche; ikus-entzunezkoen historia.
  • Item
    Audio albistegietatik informazioa erauzten duen sistema eleaniztuna Komunikazio zubiak sortzen
    Barroso Moreno, Nora
    Gaur egun, ez dugu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiarik (IKT) gabeko, Internetik gabeko eta sare sozialik gabeko mundurik ulertzen. IKTen erabilera etengabe haziz eta zabalduz doa, eta aurrerapen asko eman badira ere, ugariak geratzen dira miatzeko. Horietako bat, baliabide horiek guztiak erabiltzaile errealentzat eskuragarri izan daitezen da. Joera berrien apustua ez da soilik informazioa gizatiartzea, baizik eta informazioa eskuratzeko erak, interfaze irisgarriagoak eta sozialagoak sortzea. Lan honetan plataforma eleaniztuna aurkezten da: irratsaioren euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko albistegien audioetatik informazio semantikoa erauzi eta erabiltzaileari aurkezten dion lanabesa.
  • Item
    Ebola Twiterren: Osasun izurriteei buruzko gizarte irudikapenak eraikiaz
    Idoiaga Mondragon, Nahia; Belasko Txertudi, Maitane
    Lan honen bidez Ebolak Twitterren izandako oihartzunak izurrite hau ulertzeko eta beronen gizarte irudikapenak eraikitzeko izan duen garrantzia aztertu nahi da. Horretarako, Ebolari buruz idatzitako 28.760 txio aztertu ziren. Emaitzak Twitterren osasun krisietan informatzeko era aldatzen duela frogatu dute, komunikabide tradizionaletako komunikazioa transformatuz. Eraldatze horretan komunikabide tradizionalen diskurtso bakarrari kritikak eta gaia lantzeko ikuspuntu emozionalak garrantzi berezia hartu zuten. Bukatzeko emaitzen inplikazio sozialei buruz eta sare sozialen bidezko komunikazioak etorkizuneko osasun izurriteei aurre egiteko izango duen garrantziari buruz hausnartzen da.
  • Item
    Gazteen jarrera ikus-entzunezko edukiekin, nola telebistan hala Interneten
    Pavon Arrizabalaga, Amaia; Zuberogoitia Espilla, Aitor; Astigarraga Agirre, Idoia
    Ikerketa honek gazteek ikus-entzunezko edukiekin daukaten harremana du aztergai, nola ohiko telebistan hala Interneten. Ikerlanaren helburua da jakitea ea audientziaren jarrera aldatzen den hedabidearen arabera. Artikuluak Mondragon Unibertsitateko 475 gazteren artean egindako inkesta baten emaitza esanguratsuenak azaltzen ditu. Faktore-analisi bat eta bi erregresio anizkoitz orokortu egin ondoren, ateratako ondorio nagusia da estatistikoki ezin dela lotu telebistaren kontsumoa audientziaren jarrera pasiboekin, ezta Internet bidez ikus-entzunezkoak kontsumitzea jarrera aktiboekin ere.