651 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 651
Item Euskarazko denbora-egituren tratamendu automatikorako azterketaAltuna Diaz, BegoñaHizkuntzaren prozesamenduan (HP) balio handikoa da denbora-informazioa, horrek kokatzen baititutestuko gertaerak kronologian edo horien iraupena adierazten baitu.Erauzitako informazio horigertaerak noiz jazo diren jakiteko baliatu ahal izango da, baita gertaerak denboran zehar ordenatuedo etorkizunean zer gertatuko den aurrikusteko. Horiek lortzeko, ordea, denbora-egiturak eta eurenezaugarriak identifikatu eta tresna informatikoentzat atzigarri egin behar dira eta zeregin horietarakohizkuntza-baliabideak eta konputazio-baliabideak sortu behar dira.Item Konbitzul: euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioen datu-baseaIñurrieta Urmeneta, UxoaKonbitzul datu-basea azterketa linguistiko baten emaitza da, eta euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditzkonbinazioak biltzen ditu, euren ordainekin eta beste hainbat datu linguistikorekin batera. Lan honek,batetik, azterketa linguistikoaren berri ematen du, eta, bestetik, datu-basean bilaketak egiteko sortudugun interfaze publikoaren ezaugarriak azaltzen ditu.Item Euskararako HPSG gramatikaren lehen proposamenaAlkorta Agirrezabala, JonSintaxi konputazionala Hizkuntzalaritza Konputazionala ikerlerroko adarretako bat da. Bere helburuasintaxiko ezagutza formalizatzea da. Sintaxi konputazionalean, sintaxia formalizatzeko hainbat formalis-mo daude, ezaugarri eta helburu ezberdinekin. Artikulu honetan, euskararako HPSG gramatikaren lehenurratsak azalduko ditugu eta bidean izandako arazoak eta bilatutako konponbideak kontatuko ditugu.Item Errendimendu handiko konputazioa fotosintesia simulatzekoAlberdi Rodriguez, Joseba; Muguerza Rivero, Javier; Arruabarrena Frutos, Agustin; Rubio Secades, AngelArtikulu honek informatikako doktore-tesi bat laburbiltzen du, zeina informatikarien, fisikarien etakimikarien arteko lankidetzan garatu den.DFT eta TDDFT teoriak gauzatzen dituen Octopussoftware-paketea erabili da landareetan fotosintesia egiten duen molekularen simulazioak egiteko,Europako superkonputagailu bizkorrenetakoak erabiliz.Helburu hori lortzeko, ordea, konputaziokohainbat arazori aurre egin behar izan zaizkio, azelerazio-faktore egokiak eskuratzeko.Arazo horiekgainditzea lortu da, eta, ondorioz, inoizko TDDFT simulaziorik handienak egin ahal izan dira, milakaprozesadore eraginkorki erabiliz.Item Maiztasunarekiko independentea den I/Q desorekaren azterketa banda zabaleko mikrouhin loturetanRezola Garciandia, Ainhoa; Velez , Igone; Sevillano Berasategui, Juan FranciscoEtorkizuneko mugikor sareen eskakizunei aurre egiteko, puntuz puntuko mikrouhin loturen helburunagusia hainbat Gigabit-eko datu tasak lortzea da, horretarako beharrezkoak diren banda zabalaeta maila altuko modulazioak erabiliz.E-banda lan egiten duten eta zero-IF arkitektura dutensistemenek hautagai aproposenak dirudite helburu hau lortzeko.Hala ere, E-bandako igorgailu-hargailuen diseinuak erronka handiak aurkezten ditu, hala nola, I/Q desorekak nabarmen kaltetzendu sistemaren errendimendua.Artikulu honetan I/Q desorekak igorgailu-hargailuetan duen eraginaaztertzeaz gain, seinalearen prozesatze digitalaren bitartez akats hau zuzentzeko teknikak ere ikusiko dira.Item Inprimatze digitalak arte garaikidean. Kontzeptuen argibidea eta teknologien ikerketa zaharberritzearen ikuspuntutikAnthonisen Añabeitia, IraiaProzedura elektro-mekanikoen bidezko irudi sorketaren garapenak, ordenagailuak eta haiekin zerikusia dituzten sofwareak eta inpresorak (laserrak, tinta injekziozkoak, sublimatzaileak…), artisten lan egiteko modura egokitu diren tresnak bilakatu dira, batez ere XX. mendearen azken urteetatik aurrera. 1980. hamarkadako prezioen jaitsierak, inprimatze-sistemak artistentzat baliabide eskuragarriak bihur zitezela eragin zuen. Gaur egun, tinta injekziozko inprimagailuak tresnarik erabilienak bilakatu dira, irudiak neurri eta bukaera mota ugaritan lortzeko aukera eskaintzen dituztelako, aukeratutako tinta, euskarri eta bukaera mota ezberdinen arabera. Lan hauek erakunde eta museo askoren parte izatera heldu dira baina arazoak agertzen hasi dira eta nabarmena egin da material berri hauei buruz daukagun ezaguera murritza.Item Haririk Gabeko Komunikazio Sistemen Azterketa Ingurune Konplexuetan 3D Ray Launching Metodo Deterministaren bidezLopez Iturri, PeioLan honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan guztiz sortu eta garatu den 3 Dimentsioko Ray Launching (3D RL) softwarea aurkezten dugu. Metodo honek, haririk gabeko kanala sakonki aztertzea ahalbidetzen digu ingurune konplexuetan, haririk gabeko sentsore eta gailuen funtzionamendua aztertu ahal izateko. Gure algoritmoaren funtzionamendua azaltzeaz gain, haren laguntzaz lor daitezkeen emaitzak eta analisi motak aurkezten ditugu. Lortutako emaitzek erakusten dute honelako teknikak erabiltzeak haririk gabeko sareen optimizaziora hurbiltzen gaituela.Item CAN busa erabiltzen duten sistemetan gailu berriak integratzeko metodologia, ibilgailuen interfazeetan oinarrituaBilbao Eraña, AinaraJoera berriek eta gero eta ohikoagoak diren gailu eta funtzio berriek beharrezkoa egiten dute ibilgailuaren eta bere arkitekturaren egokitzapena. CAN (Controller Area Network) sarea izanik ibilgailuetan gehien azaltzen den komunikazio sarea, artikuluan azaldutako tesiaren muina bere analisia eta optimizazioa proposatzen duen metodologia dira. Bere funtzionamendua eta erabilgarritasuna erakusteko kasu praktikoak ere garatu dira.Item Euskarazko izena+aditza konbinazioak corpusetik automatikoki erauztea eta idiomatikotasunaren arabera karakterizatzeaGurrutxaga Hernaiz, Antton; Alegria Loinaz, Iñaki; Artola Zubillaga, XabierEuskarazko izena+aditza egiturako unitate fraseologikoak (UFak) corpusetik automatikoki erauzi etaidiomatikotasun-mailaren arabera karakterizatzeko lan esperimentala egin dugu. Corpusetik hautagaiakerauzteko sistema landu ondoren, idiomatikotasunaren lau ezaugarri edo propietateetako bakoitzaneurtzeko teknikak garatu eta ebaluatu ditugu, hiru adituk eskuz sailkatutako erreferentzia erabiliz.Hiru kategoria bereizi dira: esapide idiomatikoa, kolokazioa eta konbinazio librea. Azkenik, ezaugarribakunen neurketak ikasketa automatikoko sailkatze-ataza batean konbinatu dira.Ondorio nagusiada arlo honetan estandar diren agerkidetza-tekniken emaitzak modu esanguratsuan gainditu direla,batez ere teknika semantikoen bidez, baina baita malgutasun morfosintaktikoaren neurketaren bidez ere.Item Euskarazko corpus orokorrak osatzeko weba ustiatzenLeturia Azkarate, IgorTestu-corpusak behar-beharrezkoak dira egoera normalean bizi nahi duen hizkuntza batentzat, eta hala da euskararentzat ere. Baina euskarazko corpus orokorren tamaina oso txikia da beste hizkuntza handiagoenekin konparatzen badugu. Horregatik, logikoa da, beste hizkuntza horiek egin duten bezala, euskarak ere “Web-as-Corpus” planteamendua (hau da, weba eta metodo automatikoak) baliatzea. Artikulu honetan azaltzen dira egileak bere doktore-tesian euskarazko corpus orokor handi bat biltzeko eta weba euskarazko corpus gisa kontsultatzeko egindako ikerketak, garatutako tresnak eta lortutako emaitzak. Lan horretan lehenbiziko aldiz lortu da 100 milioi hitzetik gorako euskarazko corpus bat osatzea, eta online jarri dira gizartearen eskura corpus hori eta weba corpus bat bailitzan kontsultatzeko tresna.