152 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 152
Item Arrasaten komunitatea(k) ehunduzSantamaria Barinagarrementeria, Ainara; Arana Arrieta, Edorta; Del Amo Castro, Ion AndoniAniztasuna errealitatea eta erronka den gurea bezalako gizarte batean, ematen ari diren aldaketak ulertzeko herri-mugimenduetan jarri dugu fokua. 2018ko otsailetik azarora bitarte Gipuzkoa mailan garatu zen Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik (Hainbaten artean, 2018) ikerketaren baitan aztertutako Arrasateren kasua landuko dugu artikulu honetan. Hain justu, Arrasateko herri-mugimenduen artean sortzen ari diren elkarguneen eta bultzatzen ari diren prozesu komunen bidez, herritartasun modu berriez hausnartuko dugu.Item 30 urte mihigintzan: 30 urte euskararen biziberritzeari ekarpena egitenRodriguez Gomez, Txerra80ko eta 90eko hamarkadetan sortu ziren euskara elkarteak. Orain arte gutxi ikertu izan dira, are gutxiago, mugimendu sozialen emaitzen karietara. Lan honek aztertu nahi izan ditu euskara elkarteek euskararen biziberritzeari dagokionez lortu dituzten emaitzak, emaitza kultural zein politikoak, sustantiboak eta ukiezinak. Horrez gain, aurrera begirako proposamen praktikoak ere ekarri nahi izan ditu. Hori guztia egiteko, hainbat ahotsi eskatu zaio iritzia, euskara elkarteen biran ibilitako jendearen polifonia dakar lanak, ikerketa aktibistaren galbahetik pasatu ostean.Item Komunitarioa: gizarte zerbitzuetarako aukeraZubillaga Herran, NereaGizarte Zerbitzuek gizartearen ongizatea bermatzea helburu dutela ulertu daiteke, aldiz, helburu horri heltzea oztopatzen dien erronka estruktural batzuk dituzte. Lan honetan, erronkak ezagutu, hauek aztertu eta gizarte langintzaren dimentsio komunitarioaren bidez, gainditzeko planteamenduak proposatzen dira. Gizarte langintza komunitariotik eratorritako planteamenduak parte hartzean eta harreman sareetan oinarritzen dira, egoera sozialak modu kolektiboan ulertuz eta ondorioz, eraldaketara bideratuz. Azkenik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren baitan, dimentsio komunitarioaren garapena ezagutu nahi izan da, hausnarketa errealitatera hurbiltzeko asmoz. Guztia, iturri ez zuzenez azterketaren bidez burutu da.Item Autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea Euskal Herrian. Kontzeptuen eboluzioa mugimendu sozialen ikuspegitikVizan Amoros, AnderLurralde gatazkei soluziobide emateko modurik ohikoena biolentzia izan da historian zehar. XX. mendetik aurrera, ordea, gatazka horiei modu baketsuan aurre egiteko mekanismoak sortzen dira, autodeterminazio eskubidea saiakerarik arrakastatsuena izanik. Honen erabilera, ordea, egoera kolonialetara mugatu eta nazio gutxituentzat oztopo ere bilakatu zen. Testuinguru horretan, erreminta berri baten jaiotza bizi izan dugu: erabakitzeko eskubidearena. Hasieran lurralde gatazkak konpontzeko gailu modura eta, ostean, aldarrikapen eta arazo ugari modu demokratikoan irtenbidea aurkitzeko mugimendu sozialen partetik.Item Euskararen biziberritze prozesua eta Zalduondoko kasua: gako batzukBeitia Zabala, IñigoEmakumeen parte-hartzea trikitixan esponentzialki hazi da azken hamarkadetan, lehen gizonentzako jarduera esklusibo bat zen heinean, euskal kulturan errotutako beste hainbat fenomeno bezala. 1980ra arte oztopatutako eremu bat izanik, egun trikitilarien zenbatekoaren guztizkoaren zati nabarmen bat osatzen dute. Datu-banku ezberdinetako eduki analisia erabilita, artikuluak azken hamarkadetako hazkunde hori erakusten du, ezaugarri kuantitatiboen arabera. Gainera, trikitixa fenomenoa biko bezala hartzen da, eta, horregatik, soinu txikiaren eta panderoaren azterketa era banatuan ere burutzen da, aipatutako hazkundean perkusiozko elementura mugatzea emakumeen galarazpenerako bide ere izan delako.Item Arkeologia eta auzolana. Hamar urteko esperientzia bat NafarroanMendizabal Sandonís, Oihane; Aiestaran De la Sotilla, Mattin; Ruiz González, Dani; Narbarte Hernández, Josu; Arrastoa Mendizabal, Manex; Edeso Egia, Mikel; Agirre Mauleon, JuantxoAranzadi Zientzia Elkarteak hainbat urteko esperientzia du Nafarroan arkeologia-egitasmoak aitzina eramaten, auzolanaren filosofian oinarritutako eredu batekin. Dinamika horiek arkeologia ‘soziala’ edo ‘publikoa’ deritzan joera teoriko-metodologikoarekin lotu daitezke. Lan honetan, azken urteetako proiekturik garrantzitsuenak aurkeztu eta esku-hartze prozeduraren nondik norakoak aztertzen dira, ereduaren ahulguneak eta indarguneak identifikatzeko eta etorkizunera begirako oinarri batzuk zehazteko xedez.Item Egunen gurpilean: gizartea (1994-1)(JAKIN) Garmendia Lasa, ElixabeteItem Egunen gurpilean: ekonomia (1993-3)(JAKIN) Garate Goihartzun, JenaroItem Sindikatuak Hego Euskal Herrian(JAKIN) Kaiero Uria, Andoni