2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Futbol ekitaldiaren eta nazio nortasunen arteko lotura Euskal HerrianRojo Labaien, EkainEuskal nazio nortasuna eta futbol ekitaldia elkar hartuta joan dira 1920ko hamarkadaz geroztik, industria iraultza berantiarraren garai berberean gizarteratu ziren euskal nazionalismoak eta haren hurbileko prentsa idatziak berena egin zutenetik. Frankismoaren lau hamarkadatako lozorroan euskal sinboloen azken gotorleku izatetik XXI.mendeko aro eraberrituan euskal nazioaren ispilu konplexua izatera igaro da futbol ekitaldia. Estatu gabeziaren auziak, euskal abertzaletasunaren baitako zatiketek eta euskal nazioaren partaide sentitzeko askotariko hautemate moduek modu bateratuan euskal nazioa haragitzeko abagunea zaildu dute. Futbol ekitaldia, bide batez, euskal taldeen bereizitasunak eta euskal selekzioaren ezintasunek nabarmenduta, euskal nazio nortasun irmoaren konplexutasunaren isla da.Item Heltze egoeraren araberako hazkunde-lesio motak goi-mailako futbolari gazteetanMonasterio Cuenca, Xabier; Gil Orozko, Susana; Bidaurrazaga Lopez de Letona, Iraia; Lekue Gallano, Josean; Santisteban Martinez, Juan; Díaz-Beitia Merino, Gontzal; Dae-Jin , Lee; Zumeta Olaskoaga, Lore; Martin Garetxana, Imanol; Bikandi Latxaga, Eder; Larruskain Zabala, JonHazkunde-lesioek baja egun asko eragiten dituzte goi-mailako futbolari gazteetan. Altueraren puntako abiadura edo peak height velocity-a (PHV), lesio hauen agerpenarekin erlazionatu den arren, ez dakigu PHV-ak hazkunde-lesio espezifiko bakoitzarekin duen harremana. Ikerketa honetan hazkunde-kurba bidez 110 jokalariren PHVaren adina kalkulatu eta lesio espezifikoen lesio-zama (baja egunak/jokalari-denboraldi kopurua) aztertu dugu heltze egoeraren arabera (pre-, circa- eta post-PHV faseak). Fase bakoitzean eragin handiena duten lesioak ezagutzeak jokalari bakoitzaren heltze-ezaugarrien araberako prebentzio-programak diseinatzea ahalbidetuko du.