178 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 178
Item Tortura: Espainiar trantsizio demokratikoaren muga Euskal HerrianGuelle , PaulineEspainiar estatuak trantsizio demokratiko bat ezagutu du. Franco diktadorea hil zenetik (1975) diktadura amaitu zen. Trantsizio demokratiko bat izan zen (1975-1982), baina Euskal Herrian oinarrizko eskubideen urraketek segitu zuten; horien artean : torturaren erabilpena. Euskal autonomia erkidegoan, 4113 tortura kasu zenbatu ziren 1960tik 2014 arte. Ikerketa honetan, torturaren segitzeak sistema demokratikoaren ahuleziak erakusten ditu. Alde batetik, Espainiar estatuak trantsizio demokratiko mugatu bat ezagutu zuen ; beste alde batetik demokrazia sendorako gabeziak erakusten ditu.Item Zamorako zeramiken beiratua egiteko zeramikariek erabilitako galenaren jatorrizko meatzearen identifikazioa, berun isotopoen analisiaren bidezSanchez Garmendia, Uxue; Billström , Kjell; Kielman , Melanie; Bellucci , Jeremy; Kooijman , Ellen; Arana Momoitio, Gorka; Garcia Iñañez, JavierLan honetan Zamorako XV-XX. mendeetako zeramika beiraztatuak aztertu dira, garai haietako merkataritzari, zeramiken eta lehengaien banaketa-fluxuari eta eskualde barneko zein eskualdeen arteko merkataritza-sareei buruz sakon ikertzeko. Honetarako, beiratuak egiteko erabilitako berunaren jatorri geologikoa aztertu da beiratuaren berunaren konposizio kimikoa neurtuz eta berunaren arrazoi- isotopikoak kalkulatuz. Horrela ondorioztatzen da Zamora probintziako beiratu zeharrargiak egiteko beruna Linares-La Carolina edota Alcudia inguruetan ustiatu zela.Item Sentsorialtasuna eta eszenografia tenplu barrokoan. Madrilgo San Isidroren kaperaren kasuaPrieto de Garay, AnderLan honetan, tenplu katoliko barrokoa fededunaren zentzumenen estimulaziorako espazio gisa aztertzen da, eta, San Isidro kaperaren kasu-azterketetan oinarrituta, XVII. mendeko zeremonia, arte eta arkitektura erlijiosoaren balio sentsoriala eta eszenografikoa nabarmentzen dira. Kontuan hartzen dira, halaber, hirian ospatzen ziren jaialdietako elementu multisentsorialak; kasu honetan, San Isidroren kanonizazio-festetan presente zeudenak. Proposamen honen metodologia azken urteetara arte espainiar historiografian gutxi landutako ikuspuntu batean datza: arteak, arkitekturak eta jaiak hartzailearengan eragiten zuten inpaktu emozionalari erreparatzen zaio, artearen materialtasun hutsaren irakurketa gaindituz.Item Oroimen historikoa Zinema garaikidean: Gerra Zibilaren irudikapena konplexutasunetik abiatuzGoikoetxea Perez, AnderIkerketa lan honek bi zutabe ditu: oroimen historikoa eta zinema. Garrantzitsua da Guda Zibila jorratu duten XXI. mendeko filmen edukiak aztertzea, gizartearen eta zinemaren arteko harremana ulertzeko. Gure ikerketa-lanaren objektuak artefaktu-filmikoak dira, eta haien azterketari esker, helburu dugun garaiaren errepresentazioaren irakurketa egin daiteke. Ikerlana ekoizpen fikzionaletan ipintzen du arreta eta, unibertso beraren konplexutasuna sinplifikatzeko, lagina murriztu behar izan da azterketa sakonago baten alde; horregatik, egileak aurkeztutako estrategia-sorta batzuei jarraituz, XXI. mendean ekoiztutako fikzio guztietatik lauk behin betiko lagina osatu dute. Oro har, gerraren konplexutasuna aintzat hartzen dute eta, gerran bi taldeetan beti biktimak eta borreroak daudela onartzen dute.Item Sevillan finkatutako euskal merkatarien sare sozioekonomikoen ikerketaren garrantzia lehen globalizazioanRojo Sierra, Amaia: Aurkezpen honetan, Sevillako testuinguruan modu jarraituan merkataritzan ibili ziren euskal merkatarien saretze mailak aztertuko dira, eta hori egiteko, Sare Sozialen Analisia (SSA) metodologiaren erabileraren onura eta eskaintzen dituen baliabideak aurkeztuko dira. Aitzitik, metodologia honen ahulguneak identifikatu eta hauek gainditzeko, etorkizuneko erronkei buruz hausnartuko da, merkatarien arteko harremanen jatorri eta intentsitatea antzemateko eta beraz, analisi zuzenagoak egiteko. Merkatariak sare kohesionatu eta kooperatiboez baliatu ziren, eta horien bitartez, arrakastaz hazi ziren Sevillako merkataritza-gunearen baitan. Horregatik, elkarketa horiek nola osatzen ziren ikertuko dugu bertatik estrategia sozial komunak aztertzeko.Item Interneteko egunkarien mugak eta aurrerapausoak Estatu espainiarrean(JAKIN) Armentia Vizuete, Jose Inazio; Elexgaray Arias, JonItem Egunen gurpilean: soziolinguistika (1994-1)(JAKIN) Amonarriz Gorria, KikeItem Granada 1492: garbiketa etniko baten bezperan(JAKIN) Intxausti Rekondo, JosebaItem Iraultza burgesa Espainian(JAKIN) Zaldua Gonzalez, IbanItem Telebistako lehiaketen azterketa-saioa(JAKIN) Iñurrieta Labaien, Iñaki