Search Results

Now showing 1 - 10 of 63
  • Item
    Landareria Xabier Leteren kantagintzan
    Martin Etxebeste, Jon
    Ez Dok Amairu kolektiboko poeta handienetakoa izan zen Xabier Lete. Kantari oiartzuarrak maizaipatzen zuen natura bere lanetan. Ikerlan honek kantariaren diskografia arakatzen du loreei buruzkoaipamenen bila. Loreez gain bestelako landareria ere aztertzen da eta elementu hauei ematen dizkionesanahiak aztertzen ditu. Bizitzaren, edertasunaren, itxaropenaren eta leialtasunaren sinbolo diraloreak. Letek bere kantatan behin eta berriz aipatzen dituen gaiak bilduko ditu nire tesiak eta haietakobaten deskribapena da ikerlan hau.
  • Item
    Euskal kostako estuarioetan bertakoa ez den zooplanktonaren eraginaren analisia
    Barroeta Legarreta, Ziortza; Uriarte Kapetillo, Ibon; Villate Guinea, Fernando; Iriarte Gabikagogeaskoa, Arantza
    Ekosistemen biodibertsitate eta funtzionamenduaren gaineko mehatxu nagusietako bat bertakoak ez diren espezieen (BEDE) sartzea da, eta haien balizko inbaditzaile-bilakaera. Sistema sentikorragoak diren estuarioetan agerikoagoa delarik. Azken hamarkadetan, BEDE diren hiru kopepodo (Acartia tonsa, Oithona davisae eta Pseudodiaptomus marinus) Bilboko eta Urdaibaiko estuarioetan agertu dira. A. tonsa espeziearen kasuan, Bilboko barne-estuarioan kopepodo nagusia bilakatu delarik. Hala ere, ez da ezaguna hiru espezie horien bertako zooplankton-komunitateen egitura, dinamika eta funtzionamenduaren gaineko eragina, ezta euskal kostaldeko gainontzeko estuarioetara balizko hedapena ere. Ikerketa honetako emaitzek aspektu horiek guztiak argitzeko xedea dute.
  • Item
    Kakatokien eraginkortasuna ur-satorra (Galemys pyrenaicus, Talpidae) detektatzeko eta haren banaketaren patroiak deskribatzeko
    Levy Otheguy, Jon; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, Joxerra
    Duela urte gutxi batzuk proposatu da ur-satorra detektatzeko kakatoki artifizialak eraikitzea, alegia, kanpin-denda antzeko batzuk errekan eraikitzea alfonbra batzuekin. Metodo hau eraginkorra da, baina ez da bere efizientzia zehaztu, ez eta deskribatu nola aldatzen den urtaroaren arabera. Hemen kakatoki artifizialen efizientzia neurtzeaz gain, metodoa optimizatu dugu. Emaitzek erakutsi dute kakatokiak urte osoan berdintsu erabiltzen direla erreka-sare osoan. Kakatokietan beste ur-sator baten gorotzak jartzeak ez du ur-satorren detekzioa hobetu. Azkenik, kakatokiak finkatu eta bertako emaitzak ikuskatzearen arteko denbora-tarte egokiena 7-11 egun dela ondorioztatu da. Metodologia honek, berez detektatzen oso zaila den espezie mehatxatu honen kudeatzaileentzako logistika errazten du.
  • Item
    Onddo mikorriziko arbuskularrak: nekazaritza ereduaren eta Arabako babarrun barietateen eragina
    Ijurco Gonzalez, Irati; Sarrionandia Areitio, Esti; del Canto Romero, Arantza; Lacuesta Calvo, Maite
    Jendartearen elikadura beharrizanak asetze aldera, eta egungo aldaketa globalaren aurrean, agroekosistemen kalitatea eta emankortasuna bermatu nahi badira, lurzoruko mikroorganismoen biodibertsitatea indartzea funtsezkoa da; tartean, landareekin sinbiosi mutualistak eratzen dituzten onddo mikorriziko arbuskularrena. Nekazaritza ereduak baduenez aurreko guztian eragina, eta agrobiodibertsitatearen kontra, oro har, geroz eta labore-barietate gutxiago erabiltzen denez, nekazaritza konbentzionalak eta ekologikoak Arabako lautadan ekoizten diren lau barietateren mikorrizazio mailan duten eragina aztertu da. Nekazaritza ekologikoak dibertsitatea sustatzen duela ikusi da, eta, ondorioz, mikorrizazioa areagotzeaz gain, barietate batzuen mikorrizek egoera funtzional hobea erakutsi dute.
  • Item
    Zeta? Bai, zera!
    (ELHUYAR) Irazabalbeitia Fernandez, Inaki
  • Item
    Euskal Herriko landareen irakaskuntza
    (EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK) Aizpuru Oiarbide, Iñaki; Mendiola Gomez, Iñigo
  • Item
    Landare transgenikorik Europako Merkatuan?
    (ELHUYAR) Escajedo San Epifanio, Leire
  • Item
    Zuhaitzen eraztunak historiaren salatari
    (ELHUYAR) Mendiburu Garaiar, Joana