9 results
Search Results
Now showing 1 - 9 of 9
Item Basque cultural movement in Alava during the storm (1939-1975)(Udako Euskal Unibertsitatea) Martinez Larrea, JonItem Variability of linguistic variables: First approach(Udako Euskal Unibertsitatea) Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon; Abasolo Isasa, Juan; Clua Julve, Esteve; Usobiaga, Iker; Salicrú Pagués, MiquelItem Pre-Primary and Primary School teachers’ beliefs towards multilingualism in Hegoalde(Udako Euskal Unibertsitatea) Gartziarena San Policarpo, Mikel; Altuna, JonItem Euskararako HPSG gramatikaren lehen proposamenaAlkorta Agirrezabala, JonSintaxi konputazionala Hizkuntzalaritza Konputazionala ikerlerroko adarretako bat da. Bere helburuasintaxiko ezagutza formalizatzea da. Sintaxi konputazionalean, sintaxia formalizatzeko hainbat formalis-mo daude, ezaugarri eta helburu ezberdinekin. Artikulu honetan, euskararako HPSG gramatikaren lehenurratsak azalduko ditugu eta bidean izandako arazoak eta bilatutako konponbideak kontatuko ditugu.Item Generoa mingain puntan: Lezo eta Pasai-Donibaneko nerabeen hizkuntz-pratiketara egindako hurbiltze etnografikoaAltuna Ramirez, JaimeIkerketa lan honetan generoa eta hizkuntza lotzeko ahalegina egin dut, sozializazio sexistak euskararen praktika sozialean duen eragina aztertuz. Pasai Donibane eta Lezoko 12 eta 16 urte bitarteko nerabeekin egindako ikerketa etnografikoa izan da, euren perspektiba erdigunean jarriz. Ondorioztatu dut, batetik, Pasai Donibane eta Lezoko nerabeen artean euskararen erabileran genero ezberdintasuna ematen dela, nesken euskara gehiago erabiltzeko joera berretsiz. Bestetik, hizkuntza erabiltzeko moduetan ezberdintasun argiak ematen direla jaso ahal izan dut. Hizkuntza-praktiken inguruan genero perspektibarekin egindako ibilbide etnografiko honetan, emakume eta gizonen arteko desberdinkeria azalarazi dela esan daiteke.Item Ergatiboaren erabileran argibide eskariek duten eraginaGaldos Urbizu, NereaEuskaran bada zerbait hiztuni bereziki zaila egiten zaiena: ergatiboaren –k atzizkiaren erabilera. Euskararen irakaskuntza eremuan kezka handia sortzen duen gaia da ergatiboarena; hori horrela, lan honetan eskola praktika bat diseinatu eta aurkeztu da ergatibo markaren erabilera sendotzeko. Horretarako beste zenbait hizkuntzaren irakaskuntzan erabilia izan den teknika jarriko da martxan: feedback negatiboaren parte diren argibide eskariak. Era honetan, irakaskuntza praktika honek haurren ergatiboaren erabileran zer nolako eragina duen aztertu eta planteatu diren hainbat aurreikuspen eta hipotesi ikertuko dira. Lortutako emaitzak ondorioztatuz, etorkizuneko gai honi buruzko ikerketen norabidea proposatuko da.Item Neurona-sareetan oinarritutako euskararako korreferentzia-ebazpenaUrbizu Garmendia, Gorka; Soraluze Irureta, Ander; Arregi Uriarte, OlatzLan honek euskararako korreferentzia-ebazpenean egindako lanari jarraipena ematea du helburu, korreferentzia-ebazpenerako neurona-sareetan oinarritutako sistema bat eraikiz. Horretarako polonierarako eraikitako sistemabat hartu da abiapuntutzat, eta euskarara egokitu.EPEC-KORREF corpusetik abiatuta, aipamen-bikoteaketa hauen ezaugarriak erauzi dira eta neurona-sarea entrenatu da aipamen-bikoteak korreferenteak ote direnerabakitzeko. Jarraian, neurona-sarearen iragarpenetatik korreferentzia-klusterrak sortu eta ebaluatu egin dira.CoNLL metrikan % 41,20 puntuko F1 balioa lortu da eta lortutako emaitza baxuak corpusaren tamaina txikiagatikdirela ondorioztatu da.Item Itzulpen Automatikoko Sistemen Analisia: Genero Alborapenaren KasuaSalaberria Saizar, Ander; Campos Tejedor, Jon Ander; García Ferrero, Iker; Fernandez de Landa Aguirre, JosebaLan honen helburua euskal komunitatean oso erabiliak diren hiru itzultzaile automatikoek generoa nola tratatzenduten aztertzea da. Tresna komertzial hauek geroz eta erabiliagoak direnez, ezinbestekoa da ikustea zein dengizartean dauden estereotipoen birsorkuntzan duten rola. Analisi honetan ogibide ezberdinetan aurki daitezkeengenero alborapenak aztertu dira, genero marka modu ezberdinetan erabiltzen duten bi hizkuntza erabiliz: euskara(genero marka neutroa duena) eta gaztelera (generoa ezberdintzen dituen markak erabiltzen dituena). Itzulpennorabideak eta jatorrizko esaldiaren testuinguruak itzulpenetan zein eragin duten aztertu da.Esperimentuhauei esker, nabarian gelditu da nola generoa esplizitua egitea ez den nahikoa alborapenak ebazteko. Albora-pen hauen nabarmentzea kalitate handiagoko eta bidezkoagoa den agertoki baterako lehen pauso bezala ikusten da.Item Twitterreko Euskal Komunitatearen Eduki Azterketa Pandemia GaraianFernandez de Landa Aguirre, Joseba; García Ferrero, Iker; Salaberria Saizar, Ander; Campos Tejedor, Jon AnderHizkuntzaren Prozesamenduak eskaintzen dituen teknika ez-gainbegiratuak erabiliz Twittereko euskal komu-nitatean COVID-19aren pandemiak izan duen eragina aztertzea da lan honen asmoa.Azterketa hau aurreraeramateko sare sozial horretako erabiltzaileen euskarazko txioak masiboki bildu eta denboraren arabera ordenatudira. Pandemiaren eragina neurtzeko, denboraren arabera edukia nola aldatu den aztertu da, horretarako testuetanazaltzen diren hitz zein emojien aldaketa kuantitatibo zein kualitatiboak baliatu dira. Azterketa kuantitatiboan,terminoek garai desberdinetan izan duten maiztasunaren aldaketari erreparatu zaio, maiztasunen erregresio linealaerabiliz. Azterketa kualitatiboan, hitzen bektore trinkoak baliatu dira, pandemiaren garai desberdinetan hitz etaemoji adierazgarrienek esanahian izan duten bilakaera aztertzeko.