Search Results

Now showing 1 - 10 of 142
  • Item
    Hole-drilling teknika zurezko egituren karakterizazioan
    Crespo de Antonio, Maite
    Egitura baten egungo egoera erreala zein den jakitea erronka bat da berez eta are gehiago arkitektura historikoan, heldu zaigun ondarea ahalik eta hoberen zaintzea xederik garrantzitsuena denean. Egitura baten ezaugarriak zehazteko hainbat teknika ez suntsitzaile edo erdi-ez suntsitzaileak garatzen joan izan dira azkeneko urteetan. Hole-drilling teknika erdi-ez suntsitzaileen artean kokatzen da. Teknika honek zulo txiki bat egin eta material kentze horrek zuloaren inguruan eragiten duen erlaxazioa hiru deformazio-sentsoreez osatutako erroseta baten bidez neurtzean datza. Aspalditik ezaguna da teknika hau baina bere erabilera material homogeneo eta isotropikoetara mugatzen zen. Hemen aurkezten den lanaren nobedadea teknika egurrean aplikatzen dela da. Ortotropia da egurraren bereizgarrietako bat. Honek, norabide elastiko nagusi bakoitzean (axial, erradial eta tangentzial) portaera eta ezaugarri desberdinak izaten dituela esan nahi du. Hau aurrera pauso garrantzitsua da, orain arte, material isotropikoetara soilik mugatu baita.
  • Item
    Hiri bazterreko paisaietara hurbilketa teorikoa
    Uriarte Idiazabal, Maider
    Artikulu honetan doktore tesirako egindako literatura berrikuspenaren laburpen sintetiko bat aurkezten da. Ikerketak hiri bazterreko paisaiak jorratzen ditu eta hauek ulertu ahal izateko hura osatzen duten hiru kontzeptuen inguruko hainbat teoria lantzen dira hemen: paisaia eta hiria, eta azken honen eratorria den hiri-ertza. Orokorrean, Paisaia eraikuntza gisa enfokatzen da, eta hiria aldiz, geruza anitzetan egituratua den eta lurralde zein mundu mailan hedatu den fenomeno gisa. Hiri ertza berriz, lerro izatetik eremu izatera pasa egin dela kontsideratzen da, eta hortaz berezko paisaia tipologia adierazten duela onartzen da.
  • Item
    Echezarreta paper-fabrika Gipuzkoako industria-ondarearen eredu
    Otamendi Irizar, Irati
    Lan honek, egun hain premiazkoa den ondare industrialaren inguruko ikerketa beharrari erantzuten dio eta aztergai duen kasua, Echezarreta paper-fabrikarena, ibai-ibilguen inguruan egituratuz hedatu zen gipuzkoar industriaren eredu da. Artikulu honen helburua, Legorretako Echezarreta paper-fabrikaren kasua adibide gisa hartuta, industriak izan duen lekua eta eragina ezagutzera eman eta industria-ondarea aintzatesteko bidean ekarpena egitea da.
  • Item
    Epai-prozesuetan peritatze arkitektonikoen kasuistika
    Leon Cascante, Iñigo
    Auzi prozesuarekin erlazionatutako peritatze arkitektonikoen kasu ezberdin eta ugarien azterketak balio digu, alde batetik, garatzeko adituen peritatzea eta prestatzeko ahozko bistaren defentsa; eta, bestetik, ulertzeko garrantzi handiko osagai batzuen ikasketarako interesa duten alderdiak. Gatazka baten ondoren, prozesu osoen azterketatik abiatzen gara; hau da, gutxienez, existituko da izendapen judizialeko peritatze bat eta prozedura amaitzen duen sententzia bat. Orduan, epaitza aztertzen da, eta peritu judizialaren irizpenarekin duen lerrokatzea edo ez, peritu arkitektoaren ardura albo batera utzi gabe, noski.
  • Item
    Joan-etorriko arkitekturak. Egungo arkitekturaren joan-etorriak
    Luzarraga Iturrioz, Arantzazu
    Ikerketa honen xedea da offshoring-ak gaur egungo espazioaren sorreran duen eragina aztertzea. Jendea ez ezik materialak, informazioa, energia, produktuak... mugimenduan ari dira etengabe. Hala, mugikortasunari buruzko kontuek gai mamitsua osatzen dute; erronka botatzen diete zientzia sozial eta arkitekturari, hau da, tradizionalki gizarte sedentario batean oinarritu diren diziplinoi. Doktoretza-ikerketa honen asmoa da bi zeregin espezifiko betetzea: batetik, nahi du offshoringak arkitekturaren honako lau alorretan eragindako aldaketa aztertzea: lekuetan, egituretan, programetan eta eraikuntzan. Bestetik, hirigintza-elementu hauen ahalmenak aztertzeak arkitekturak jarrai ditzakeen estrategiak atzemango ditu, gizartearen eskaera errealei erantzuna emango badiote.
  • Item
    Arrotz eta aldi berean lekukotz
    Esperesate Azpiazu, Imanol
    Esku-hartze, mugimendu, lekualdaketa orok lurzoruan bere arrastoa uzteaz gain, lurraldearekiko ikuspegia aldatzea dakar. Ikuspegi aldaketa horretan datza paisaiaren sorrerak. Hain zuzen ere, elementu distiratsu eta arrotzak egote hutsarekin inguratzen duen paisaia etengabea kokatzen eta eraikitzen du. Arrotza beste lurzoru batean erbesteratzen den elementua da, lurreratu berria den lurraren lekuko garbia. Arrotzak ezinbestean paisaiaren lekukotzan parte hartzen du, are gehiago, lekuko izaera bere baitan darama, paisaia eratzeko sugarra daraman bezalaxe. Arkitekturaren eta artearen ertzak bustitzen dituen muga lausoan, artea, bere arrotz izaeraz baliatuz, galeraz mintzo zaigu, hots, inguratzen gaituen paisaiaz jabearazten gaitu.
  • Item
    Hiri irudikapenak Saizarbitoriaren literatuan: euskal eleberrigintzaren lehen irudikapenak
    Majuelo Itoiz, Irati
    Hiriaren eta literaturaren arteko harremana ezinbestekoa da gaur egungo literatura garaikideaulertzeko. Ikerketa honek euskal eleberrigintzako hirien lehen irudikapenak eta horien testuinguruaaztertzea du helburu, horretarako Saizarbitoriaren lehen hiru eleberriak baliatuta. XX. mendean zehareuskal literaturak eta hiriak izan duten harremanari behatuko zaio, baita literatura kanoniko nagusienezaugarri urbanoak jarraitzen dituzten hiriari buruzko zenbait teoria literario berrikusi ere. Horrek bideemanen dio 60ko hamarkadako testuingurua aztertu eta Saizarbitoriaren lehen etapa literarioa sakonkiikertzeari, euskal literaturari urbanotasunaren aldetik egin dion ekarpena azaleratzeko.
  • Item
    Termoekonomia eraikinen sistema termikoetan
    Picallo Perez, Ana; Lasa Lizarraga, Jon
    Gizarte jasangarri batean bizitzeko eraikinen energia-kontsumo handia ezinbestean murriztu behar da. Beraz, lan honetan exergia-analisia eta termoekonomia metodoak eraikinetan aplikatzen dira. Exergia-metodoa oso erabilgarria da instalazioak, sistemak edota eraikin osoa diseinatzeko nahiz analizatzeko; exergiak ez duelako soilik energiaren kantitatea neurtzen, kalitatea ere neurtzen baitu. Exergia ekonomiarekin elkartzen bada termoekonomia tresna lortzen da zein sistemen azterketa sistematikoa eta optimizazioa egiten duen ekonomiaren ikuspegitik. Aplikazio horiek eraikuntzen arloan ia ezezagunak dira; oso konplexua izateaz gain kontzeptu asko moldatu behar direlako. Lan honen jomuga, hain zuzen, eragozpen horiek gainditzea da.
  • Item
    Nafarroako Erresumaren antolamentu militarra eta sistema defentsibo arkitektonikoa
    Yuguero Suso, Begoña
    Testuan zehar ikusiko dugu nola antolatzen zen militarki Nafarroako Erresuma, bere jatorritik XVI. mendera. Horretarako, bere konposizio soziala aztertuko dugu, eta ikusiko dugu estamentu sozial bakoitzak zer inplikazio militar duen erresumaren defentsan. Aldi berean, zentratuko dugu gure begirada, erresumaren defentsarako arkitektura militarra osatzen zuten tipo diferenteetan.
  • Item
    Hernaniko (Gipuzkoa) Portalondo dorretxearen analisi historiko-konstruktiboa
    Santolaria del Campo, Oihana
    Hernanin (Gipuzkoa) Portalondo dorretxea, bere jatorrian (XIV. mendea), Euskal Herrian eraikitako dorretxe multzoaren helburua, tipologia eta morfologiari dagokio. Gaur egun bizitegi-eraikina da, hiribilduaren jardueran erabat integratuta dagoena. Hiru lokal ditu, bi etxebizitza eta ganbara / estudio bat. Lan honetan, dorretxe honen eraikuntza-analisi historikoaren emaitzak modu eskematikoan aurkezten dira, eraikin baten etengabeko egokitzapenaren adibide gisa, gizarte-bilakaeratik sortutako eskaeretara, Behe Erdi Arotik gaur egunera arte.