Search Results

Now showing 1 - 4 of 4
  • Item
    Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ereduaren inguruan eztabaidatzen
    Zubillaga Herran, Nerea
    Egun, Gizarte Zerbitzuetan erabiltzen den esku hartze ereduak gero eta zalantza gehiago sortzen ditu, errealitateari eta gizarte arazoei erantzun egoki bat emateari dagokionean. Artikulu honetan, Gizarte Zerbitzuetan, esku hartze komunitarioa garatu dadin, eman beharreko hausnarketa egin ahal izateko, kontuan eduki behar diren eztabaiden gakoak azaleratu gura dira. Horretarako, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema arautzen duen 12/2008 LEGEA eta horren inguruan egin diren lan ezberdinak aztertu dira, perspektiba komunitario batetik, Gizarte Zerbitzuek behar duten berrantolaketa eta eredu aldaketan, kontuan izanak beharko luketen eztabaidei bide emateko.
  • Item
    Komunitarioa: gizarte zerbitzuetarako aukera
    Zubillaga Herran, Nerea
    Gizarte Zerbitzuek gizartearen ongizatea bermatzea helburu dutela ulertu daiteke, aldiz, helburu horri heltzea oztopatzen dien erronka estruktural batzuk dituzte. Lan honetan, erronkak ezagutu, hauek aztertu eta gizarte langintzaren dimentsio komunitarioaren bidez, gainditzeko planteamenduak proposatzen dira. Gizarte langintza komunitariotik eratorritako planteamenduak parte hartzean eta harreman sareetan oinarritzen dira, egoera sozialak modu kolektiboan ulertuz eta ondorioz, eraldaketara bideratuz. Azkenik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren baitan, dimentsio komunitarioaren garapena ezagutu nahi izan da, hausnarketa errealitatera hurbiltzeko asmoz. Guztia, iturri ez zuzenez azterketaren bidez burutu da.
  • Item
    Gizarte-zerbitzuak eta gizarte-langintza: zein da zein?
    (ZERBITZUAN) Zubillaga Herran, Nerea; Berasaluze Correa, Ainhoa