9 results
Search Results
Now showing 1 - 9 of 9
Item Forma-memoria materialak ezagutzenVeloso Fernandez, Antonio; Laza Terroba, Jose Manuel; Vilas Vilela, Jose LuisElastomeroak malgutasun handiko materialak bezala deskribatzen dira, honek esan nahi du karga edo indar baten ondorioz deformatzen direla, eta indar hori desagertzerakoan ia guztiz errekuperatzen direla. Izan ere, hauen egituran beirazko trantsizio-tenperatura baxuko kate molekular malguak eta uretano segmentu zurrunak txandakatuta aurkitzen dira. Poliuretanoen (PU) artean, forma-memoria PUak (SMPU) interes handikoak dira, propietate oso bereziak dituztelako, errekuperazio tenperatura tarte zabala, esate baterako. Gainera, prozesatze ona, malgutasun, elastikotasun eta urradurarekiko erresistentzia ezin hobea daukate eta biobateragarriak dira. Lan honetan polimero hauen artearen egoera erakutsiko da, hau da, erabiltzen diren osagaiak (poliola, diisozianatoa eta kate hedatzailea) eta sintesia. Azkenik, nola karakterizatzen edo ebaluatzen den forma-memoria kapazitatea edo gaitasuna azalduko da analisi termomekanikoa (TMA) erabiliz.Item Molekulen elkarrekintzen eragina materia makroskopikoaren antolaketan: Teobromina molekularen nukleazioaren bidezUsabiaga Gutierrez, Imanol; Parra Santamaria, Maider; Camiruaga Leza, Ander; Lamas Frejo, Iker; Veloso Fernandez, AntonioElkarrekintza intra- zein inter-molekularren ondoriozko molekulen antolaketa ikertzea ezinbestekoa da molekulen propietateak ulertu ahal izateko. Erronka hau gainditzeko beharrezkoa den zehaztasuna egoera-isolatutako ikasketekin lor daiteke. Kasu honetan, azido desoxirribonukleiko eta azido erribonukleikorekin elkarrekintzak eratzeko ahalmena duen teobrominaren nukleazioa aztertu da. Horretarako, Ioi-Despopulazioko Infragorri Espektroskopia Erresonante (Resonant Ion Dip Infrared Spectroscopy) motako laser-espektroskopia eta espantsio supersonikoaren arteko konbinazioa erabili da. Lortutako infragorri-espektroak, kalkulu konputazionalen emaitzak eta datu kristalografikoak konparatuz, teobromina-molekulek bikote edo hirukoteetan duten antolatzeko modua sandwich egiturari dagokiola zehaztu da.Item Zelulosa biopolimeroaren propietate molekularrak argiratzen(EKAIA) Usabiaga Gutierrez, Imanol; Parra Santamaria, Maider; Insausti Beiro, Aran; Camiruaga Leza, Ander; Veloso Fernandez, Antonio; Fernandez Gonzalez, Jose AndresItem Forma-memoria poliuretano biobateragarriak(EKAIA) Sierra , Saioa; Veloso Fernandez, AntonioItem Isolamendu molekularrean oinarritutako gas faseko espektroskopiaren abantailak antrazenoan oinarritutako polimeroaren karakterizazioan(EKAIA) Parra Santamaria, Maider; Usabiaga Gutierrez, Imanol; Insausti Beiro, Aran; Camiruaga Leza, Ander; Veloso Fernandez, Antonio; Basterretxea Elgezabal, FranciscoItem Forma-memoria ehun biobateragarrien ekoizpena(EKAIA) Martín , Ane; Veloso Fernandez, AntonioItem Jatorri naturaleko biofilmen garapena ekonomia zirkularra bultzatzeko(EKAIA) Martín , Ane; Veloso Fernandez, AntonioItem Argi polarizatu zirkularra igortzen duten molekula kiral adimendunak(EKAIA) Pérez , Claudia; Veloso Fernandez, Antonio; Perez Alvarez, LeyreItem Matrize polimerikodun konposite magnetikoen sorrera(EKAIA) Aketxe Bilbao, Eneko Ander; Ruiz Rubio, Leire; Veloso Fernandez, Antonio