2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Harrapakinen partiketa ehizamolde ezberdineko saguzarretan: Plecotus austriacus (Fisher, 1829) eta Hypsugo savii (Bonaparte, 1837) espezieen kasuaVallejo Lopez, Nerea; Ibañez Ilargui, Carlos; Nogueras Montiel, Jesus; Arrizabalaga Escudero, Aitor; Garin Atorrasagasti, InazioBaliabideak mugatzaile direnean, haien partiketa ezinbestekoa da espezie sinpatrikoen koexistentzia bermatzeko. Ehizamolde ezberdineko bi saguzar-espezieen dieta aztertu dut, teknika molekularrak erabiliz: Plecotus austriacus, eremu itxietan ehizatzera moldatua dagoena; eta Hypsugo savii, eremu irekiak nahiago dituena. P. austriacus-en dietan 33 taxon identifikatu nituen eta H. savii-ren kasuan 46, gehienak lepidopteroak zirelarik. Lau harrapakin taxon baino ez ziren detektatu bi espezieen dietan, nitxoen gainezarpen balio txikia iradokitzen duena. Harrapakinen ezaugarriek oro har, bi saguzar hauen kasuan ezaugarri ekomorfologiko eta jokabidezkoek harrapakinen partiketa errazten dutela iradokitzen dute, haien koexistentzia erraztuz.Item Handitzen handitzen: Ferra-saguzarren garapena eta dietaren aldaketaAldasoro Lezea, Miren; Aihartza Azurtza, Joxerra; Olasagasti Hosteins, Lander; Vallejo Lopez, NereaUgaztunek jaiotzetik aldaketa fisiologikoak pairatzen dituztenez, bizi-faseetan zehar dieta aldatzen doa. Lan honetan Euskal Herriko hiru ferra-saguzarren garapenak dietan duen eragina aztertu da, hiru helbururi erantzunez: (1) Espezie bakoitzaren garapen ereduak aztertzea; (2) espezie bakoitzaren dieta adinarekin nola aldatzen den aztertzea; eta (3) hiru espezieen gazteen dietak alderatzea. Espezie bakoitzaren garapen prozesua ezberdina dela, eta gazte eta helduen dietek patroi ezberdinak erakusten dituztela ikusi dugu. Espezializazio handia duten arren, gazteen arteko dietak helduenak baino antzekoagoak dira. Beraz, espezie batzuetan ikasketak dieta baldintzatzen duen bitartean, besteetan berezko ezaugarri fisikoak nahikoak dira espezializaziorako.