1 results
Search Results
Now showing 1 - 1 of 1
Item Beta-endorfinaren eragina giza espermatozoideen erreakzio akrosomikoanUrizar Arenaza, ItziarEjakulatu berri diren giza espermatozoideak ez dira obozito bat in vivo nahiz in vitro ernaltzeko gai. Hori dela eta, emakumearen ugaltze traktuan daudenean, modu sekuentzialean, mugitzeko ahalmena, kapazitazioa eta hiperaktibazioa eta erreakzio akrosomikoa garatu behar dituzte. Espermatozoidearen eta ingurumenaren artean gertatzen diren elkarrekintzen bitartekariak diren zenbait seinalizazio-bide deskribatu dira, eta horietako bat, sistema opioidea da. Beta-endorfina, gizonezkoen zein emakumezkoen ugaltzetraktuan dagoen peptido opioidea da eta dirudienez gizonezkoetan funtzio espermatikoa erregulatzen dihardu. Dena den, gaur egun arte, guztiz ezezaguna da sistema opioideak erreakzio akrosomikoan betetzen duen funtzioa eta horregatik lan honen helburua hori aztertzea izan da. Ikerketa hau, gizonezkoen antisorgailuen garapenean zein lagunduriko ugalketan tresna erabilgarria izan daiteke.