1 results
Search Results
Now showing 1 - 1 of 1
Item Neurona-sareetan oinarritutako euskararako korreferentzia-ebazpenaUrbizu Garmendia, Gorka; Soraluze Irureta, Ander; Arregi Uriarte, OlatzLan honek euskararako korreferentzia-ebazpenean egindako lanari jarraipena ematea du helburu, korreferentzia-ebazpenerako neurona-sareetan oinarritutako sistema bat eraikiz. Horretarako polonierarako eraikitako sistemabat hartu da abiapuntutzat, eta euskarara egokitu.EPEC-KORREF corpusetik abiatuta, aipamen-bikoteaketa hauen ezaugarriak erauzi dira eta neurona-sarea entrenatu da aipamen-bikoteak korreferenteak ote direnerabakitzeko. Jarraian, neurona-sarearen iragarpenetatik korreferentzia-klusterrak sortu eta ebaluatu egin dira.CoNLL metrikan % 41,20 puntuko F1 balioa lortu da eta lortutako emaitza baxuak corpusaren tamaina txikiagatikdirela ondorioztatu da.