8 results
Search Results
Now showing 1 - 8 of 8
Item Termoekonomia eraikinen sistema termikoetanPicallo Perez, Ana; Lasa Lizarraga, JonGizarte jasangarri batean bizitzeko eraikinen energia-kontsumo handia ezinbestean murriztu behar da. Beraz, lan honetan exergia-analisia eta termoekonomia metodoak eraikinetan aplikatzen dira. Exergia-metodoa oso erabilgarria da instalazioak, sistemak edota eraikin osoa diseinatzeko nahiz analizatzeko; exergiak ez duelako soilik energiaren kantitatea neurtzen, kalitatea ere neurtzen baitu. Exergia ekonomiarekin elkartzen bada termoekonomia tresna lortzen da zein sistemen azterketa sistematikoa eta optimizazioa egiten duen ekonomiaren ikuspegitik. Aplikazio horiek eraikuntzen arloan ia ezezagunak dira; oso konplexua izateaz gain kontzeptu asko moldatu behar direlako. Lan honen jomuga, hain zuzen, eragozpen horiek gainditzea da.Item Instalazio termiko baten modelatze energetikoaHernandez Arizaga, Arrate; Picallo Perez, Ana; Sala Lizarraga, José Maria PedroEraikinen bizitza erabilgarri luzea dela eta, operazio-unea da kontsumo energetiko gehien daukan aroa. Ondorioz, operazio-portaera analizatu eta optimizatzea da energia aurrezteko erronka nagusia. Lan honetan, funtzionamenduan dagoen instalazio termiko baten energia-modeloa aurkezten da. Instalazioak, Durangoko 26 etxebizitza ur bero sanitarioaz eta berokuntzaz hornitzen ditu. Energia-modeloa definitzeko kutxa grisa eta beltza modelatze teknikak erabili dira, TRNSYS eta Matlab softwareak konbinatuz. Horretarako, gauzatu beharreko modelatze urratsak deskribatzen dira eta modeloak instalazio errealarekin duen lotura zehazten da, ziurgabetasun- parametroak kalkulatuz. Modeloaren ziurgabetasun maila kalkulatzeko, MBE eta Cv(RMSE) indize estatistikoak erabiltzen dira.Item Instalazio termikoen Termoekonomia-diagnostikoaProl Godoy, Irati; Picallo Perez, Ana; Sala Lizarraga, José Maria PedroBaliabide fosilak agortzen daudelako edo klima-aldaketa dagoelako, energia aurrezteko hainbat teknika sustatu dira. Instalazio termikoen mantentze-lanak funtsezkoak dira ekipoen eta sistemen funtzionamendu egokia bermatzeko. Horretarako, diagnostiko bat egitea da gakoa, akatsak detektatu eta ebaluatu ahal izateko. Termoekonomia-diagnostikoak identifikatzen du sistemaren anomalia batek eragindako kostuen igoera. Horrela, lan honetan azaltzen dira Termoekonomia-diagnostikoa eraikinen instalazio-termikoetan aplikatzeko oinarri teorikoak. Termoekonomia-diagnostikoaren nondik-norakoak eta ikerketarako instalazio esperimentala azaltzen dira, alegia.Item Termoekonomia eta Adimen Artifiziala batzeko metodoa, eraikinen instalazio termikoetan klima-aldaketaren ondorioak kalkulatzekoProl Godoy, Irati; Picallo Perez, Ana; Sala Lizarraga, José Maria Pedro; Rey Martinez, JavierEraikinen energia-kontsumo handiak, berotegi efektuko gasen isuriak, eta klima-aldaketaren tenperatura-igoera kontuan hartuta, beharrezkoa da eraikinen sistema termikoen funtzionamendua aztertzea eta hobetzea. Horregatik metodologia bat garatu da, Termoekonomia eta Adimen Artifizialeko metodoak nahastuz, klima-aldaketak eragindako eraikinen sistema termikoen kostu aldaketak iragartzeko.Item Vitoria-Gasteizko egoitza publikoen estalkien ebaluazioa, plaka fotovoltaikoak instalatzekoGarro Aguilar, Mikel; Picallo Perez, AnaAzterlan honetan, kalkulatzen da Vitoria-Gasteizko etxebizitza-parkeko egoitza publikoetan plaka fotovoltaikoak instalatzeko azalera optimoa eta horien potentziala. 2019. urtean zehar metatutako eguzki-erradiazioa kalkulatzen da, eta plaka fotovoltaikoen irizpide espezifiko batzuen arabera, estalkiak edota eremuak zehazten dira, baita estalki horiek jasoko luketen erradiazio kantitatea eta potentziala ere. Era berean, estalkien egoera ulertzeko hainbat adierazle zehazten dira.Item Exergia: eraikinetan energia-efizientzia sustatzeko tresna(ELHUYAR) Picallo Perez, Ana; Sala Lizarraga, José Maria Pedro; Iribar Solaberrieta, EiderItem Instalazio termiko hibrido baten energia- eta exergia-analisi dinamikoa(EKAIA) Hernandez Arizaga, Arrate; Picallo Perez, Ana; Sala Lizarraga, José Maria PedroItem Termoekonomia. Eraikinen sistema termikoetan energia eta ekonomia ebaluatzeko tresna(UPV/EHU) Picallo Perez, Ana