5 results
Search Results
Now showing 1 - 5 of 5
Item Termoekonomia eraikinen sistema termikoetanPicallo Perez, Ana; Lasa Lizarraga, JonGizarte jasangarri batean bizitzeko eraikinen energia-kontsumo handia ezinbestean murriztu behar da. Beraz, lan honetan exergia-analisia eta termoekonomia metodoak eraikinetan aplikatzen dira. Exergia-metodoa oso erabilgarria da instalazioak, sistemak edota eraikin osoa diseinatzeko nahiz analizatzeko; exergiak ez duelako soilik energiaren kantitatea neurtzen, kalitatea ere neurtzen baitu. Exergia ekonomiarekin elkartzen bada termoekonomia tresna lortzen da zein sistemen azterketa sistematikoa eta optimizazioa egiten duen ekonomiaren ikuspegitik. Aplikazio horiek eraikuntzen arloan ia ezezagunak dira; oso konplexua izateaz gain kontzeptu asko moldatu behar direlako. Lan honen jomuga, hain zuzen, eragozpen horiek gainditzea da.Item Termoekonomia eta Adimen Artifiziala batzeko metodoa, eraikinen instalazio termikoetan klima-aldaketaren ondorioak kalkulatzekoProl Godoy, Irati; Picallo Perez, Ana; Sala Lizarraga, José Maria Pedro; Rey Martinez, JavierEraikinen energia-kontsumo handiak, berotegi efektuko gasen isuriak, eta klima-aldaketaren tenperatura-igoera kontuan hartuta, beharrezkoa da eraikinen sistema termikoen funtzionamendua aztertzea eta hobetzea. Horregatik metodologia bat garatu da, Termoekonomia eta Adimen Artifizialeko metodoak nahastuz, klima-aldaketak eragindako eraikinen sistema termikoen kostu aldaketak iragartzeko.Item Vitoria-Gasteizko egoitza publikoen estalkien ebaluazioa, plaka fotovoltaikoak instalatzekoGarro Aguilar, Mikel; Picallo Perez, AnaAzterlan honetan, kalkulatzen da Vitoria-Gasteizko etxebizitza-parkeko egoitza publikoetan plaka fotovoltaikoak instalatzeko azalera optimoa eta horien potentziala. 2019. urtean zehar metatutako eguzki-erradiazioa kalkulatzen da, eta plaka fotovoltaikoen irizpide espezifiko batzuen arabera, estalkiak edota eremuak zehazten dira, baita estalki horiek jasoko luketen erradiazio kantitatea eta potentziala ere. Era berean, estalkien egoera ulertzeko hainbat adierazle zehazten dira.Item Exergia: eraikinetan energia-efizientzia sustatzeko tresna(ELHUYAR) Picallo Perez, Ana; Sala Lizarraga, José Maria Pedro; Iribar Solaberrieta, EiderItem Termoekonomia. Eraikinen sistema termikoetan energia eta ekonomia ebaluatzeko tresna(UPV/EHU) Picallo Perez, Ana