4 results
Search Results
Now showing 1 - 4 of 4
Item Ikaskuntza pertzeptiboa: aldibereko aurre-esposizioaren efektua(Udako Euskal Unibertsitatea, 2010-09-30) Arriola Garikano, Naiara; Perez Tejada, Joana; Alonso, GumersindaItem Hantura periferikoa depresio eta antsietate sintomekin batera bularreko minbizia gainditutako emakumeetanLabaka Etxeberria, Ainitze; Arregi Agirre, Amaia; Vegas Moreno, Oscar; Garmendia Rezola, Larraitz; Camba , Joana; Perez Tejada, JoanaBularreko minbizia gainditutako emakumeen antsietate eta depresio prebalentzia biztanleria orokorrarena baino handiagoa da. Nahasmendu horietan eta minbiziaren fisiopatologian zenbait faktore komun aurki daitezke; hantura zitokinak eta kortisola. Ikerketa honen helburua bularreko minbizia gainditutako emakumeetan depresio eta antsietate sintomen eta hantura aldagaien arteko erlazioa aztertzea da. Kortisol maila handiagoak aurkitu ditugu antsietate eta depresio sintomak dituzten emakumeetan. Gainera, TNF-α maila altuak aurkitu ditugu depresioa duten emakumeetan.Item “Elkar Laguntza”: berdinen arteko gizarte-laguntza esku-hartze baten eragina bularreko minbizia duten pazienteen aurre-egite estrategietanAizpurua Perez, Ibane; Arregi Agirre, Amaia; Gonzalez Familiar, David; Aguinaga Aizcorreta, Maite; Labaka Etxeberria, Ainitze; Perez Tejada, JoanaLuzetarako saiakuntza kliniko batean kokatzen den ikerketa-proiektu honek, Gipuzkoako Onkologikoa Fundazioan bularreko minbiziaz diagnostikatutako emakumeen artean, berdinen arteko gizarte-laguntza esku-hartze batek estresari aurre-egiteko estrategia ezberdinetan duen eragina aztertu nahi izan du, bularreko minbizia gainditutako boluntarioek trukatutako laguntza oinarri hartuz. Esku-hartzea 6 edo 8 gizarte-laguntza saioz osatu zen, bakoitzean paziente eta boluntario batek parte hartu zutelarik. Programak umorea bezalako aurre-egite egokitzailea sustatzeko eta ezeztapena bezalako aurre-egite ez-egokitzailea murrizteko eraginkortasuna erakutsi du.Item Emakumeekiko sexismo maila osasun arloko profesional eta ikasleengan: lehen hurbilketaGoñi Balentziaga, Olatz; Aliri Lazcano, Jone; Prego Jimenez, Sara; Pereda Pereda, Eva; Perez Tejada, Joana; Labaka Etxeberria, AinitzeOsasun profesionalen emakumeekiko sexismo mailak osasun arretan eragina du, genero alborapenak eraginez. Emakumeekiko sexismo maila ezagutzeko ASI galdetegiaren bertsio laburtua aproposa da. Hori dela eta, 89 osasun arloko profesionali eta ikasleri galdetegi hau aplikatu zaie, beraien emakumeekiko sexismo mailaren inguruko informazioa eskuratu eta populazio orokorreko datuekin konparatzeko. Galdetegia sexismo anbibalentearen bi dimentsioak, etsaitasunezko eta onginahiko sexismoa, neurtzeko egokia dela adierazi dute analisi psikometrikoek. Osasun arloko lagin honetako partaideek emakumeekiko sexismo maila populazio orokorraren sexismo maila baino baxuagoa azaldu duten arren, lagin kopurua handiagoarekin joera hau aztertu beharko litzateke.