Search Results

Now showing 1 - 2 of 2
  • Item
    Geoffroy saguzarraren dieta Euskal Herrian
    Olasagasti Hosteins, Lander; Aldasoro Lezea, Miren; Goiti Ugarte, Urtzi; Garin Atorrasagasti, Inazio
    Geoffroy saguzarrak eguneko euliak eta armiarmak ditu gustuko, baina harrapakin talde bakoitzaren garrantzia eremu geografikoarekin aldatzen da. Lan honetan, Euskal Herriko eta inguruetako hamaika kolonia aukeratu ditugu, eta “DNA Metabarcoding” teknikaren bidez haien dieta aztertu dugu bi garai ezberdinetan, dietan aldakortasun tenporal eta espaziala aztertzeko. Oro har, armiarma eta euli ugariko dieta aurkezten dute ikertutako koloniek. Koloniaren inguruko paisaiaren ezaugarriek eragin handiago dute dietan uztailean, eta abeltzaintza aktibitatea altuagoa den eremuetan dipteroen, zehazki Stomoxys calcitrans euliaren, kontsumo handiagoa topatu dugu. Beraz, Euskal Herrian Geoffroy saguzarraren kontserbaziorako ezinbestekoa da bi harrapakin mota hauen eskuragarritasuna bermatzea.
  • Item
    Izorratu gabe ikertzea: PIT Tagen erabilera Euskal Herriko saguzar kabernikoletan
    Olasagasti Hosteins, Lander; Aldasoro Lezea, Miren; Vallejo Lopez, Nerea; Goiti Ugarte, Urtzi; Aihartza Azurtza, Joxerra; Garin Atorrasagasti, Inazio
    Saguzarrez hitz egiten dugunean, ugaztunen artean dibertsoenetarikoa den Chiroptera ordenaz ari gara. Dela ikerketan, dela kudeaketan banakoak identifikatzeko markak jarri behar izaten dira maiz. Hori horrela, saguzarrak markatzeko marka eta metodo ugari daude eskuragarri, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituelarik. Horien artean, PIT Tagek animaliak pasiboki detektatzea ahalbidetzen dute, baina hauen erabilera espezie fisurikoletara egon da mugatua. Aurrerapen teknologikoei esker, lan honek PIT tagak baliatuz 3 saguzar espezie kabernikolaren populazio-ekologia eta ekologia espaziala ikertu ditu, lehenengoz Europan. Antenen detektagarritasuna hain izan da handia Jolly-Seber modeloek % 99 baino detektagarritasun balio altuagoak eman dituztela bai Myotis myotis-en eta bai Rhinolophus euryale-n. Bi espezie horien kasuan lehen urteko animalien biziraupena aldakorra izan da urtetik urtera. Gainera, emaitzek adierazten dute lehen urtea dela kritikoena hilkortasunari dagokionez espezie horientzat. R. euryale gazteak sexuarekiko independentea den filopatria eredua erakutsi dute; M. myotis gazteen artean, aldiz, soilik emeak izan dira filopatrikoak. Bukatzeko, M. schreibersii gazteek lehen urtean bertan distantzia luzeko mugimenduak egiten dituztela behatu da. Hori horrela, lan hau aurrekaria da metodologia hau saguzar kabernikoletan aplikatzean eta datozen urteetako erronkak finkatzen ditu.