2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Bidaiari trenek konforta bermatzeko darabiltzaten baloi pneumatikoen azterketaMendia Garcia, Irati; Gil-Negrete Laborda, Nere; Viles Díez, Elisabeth; Pradera Mallabiabarrena, AinaraIkerketa lan honek trenetan erabili ohi diren baloi pneumatikoen eraikitze parametroek esekiduraren portaeran du-ten eragina ebaluatzea eta diseinua errazteko jarraibide batzuk proposatzea du helburu. Horretarako, ordenagailuzbideratutako esperimentazio diseinuan (CADE) oinarrituz esekidura sistemaren eraikitze parametroek zurruntasunestatiko bertikal zein horizontalean izan dezaketen eragin zuzen, koadratiko zein elkarrekintza aztertu da. Esperi-mentazio diseinua kuboaren aurpegietan zentraturiko metodoan funtsatu da eta datuak elementu finituetan (FEM)oinarrituriko software batean gauzatutako simulazioetatik lortu dira.Ikerketak, baloi pneumatikoen ezagutzaareagotzeaz gain diseinu gida interesgarri baten eratorriera bultzatu du, etorkizuneko trenen esekiduren diseinuaneta optimizazioan lagungarri izan daitekeelakoan.Item Modelizazioa aurrera-pausu, tren-ibilgailuen esekidura ereduMendia Garcia, IratiModelizazioak jakintza zabaltzea dakar.Aztergai den objektu baten eredu balioztatu bat izateak ezagutzaareagotzeaz gain, saiakuntza bidez bakarrik ezagutu ezin daitezkeen berezitasunak aurreikus ditzake.Trenibilgailuen homologazio birtuala gauzatzeko, adibidez, ibilgailu osoaren eredu zehatz bat izatea beharrezkoa da.Ibilgailu osoarena, hau da, haren elementu guztiena. Ikerketa lan honetan trenen esekidura pneumatiko osoarenmodelizazioan oinarritzen da, haren osagai bakoitzaren ezagutzan eta ereduen garapenean. Horretarako, osagaibakoitzaren eredua garatzeko erabilitako metodologiaren urrats nagusiak azaltzen dira.