4 results
Search Results
Now showing 1 - 4 of 4
Item Baloi pneumatiko baten zurruntasun estatiko bertikal zein horizontalean eragina duten parametroen azterketaMendia Garcia, Irati; Gil-Negrete Laborda, Nere; Pradera Mallabiabarrena, Ainara; Nieto Fernandez, Francisco JavierBaloi pneumatiko komertzial baten zurruntasun estatiko bertikal zein horizontala aztertzea helburu duen ikerketa proiektua da. Batetik, Festo EB-145-60 baloi komertziala eskura izanik, Instron makina hidraulikoaren bitartez, entsegu estatiko eta 0-400Hz bitarteko entsegu dinamikoak egin dira. Bestetik, eta era paraleloan, Abaqus erreminta erabiliz, baloi beraren FEM (Finite Element Model) eredua egin da, datu esperimentalekin balidaturiko elementu finituetan oinarritutako modeloa hain zuzen ere. Azkenik, simulazio ezberdinak eginez, baloi pneumatikoa definitzen duten eraikitze parametroek (zuntzen inklinazio angeluak batez ere) zurruntasun estatikoan duten eragina aztertu da.Item Bidaiari trenek konforta bermatzeko darabiltzaten baloi pneumatikoen azterketaMendia Garcia, Irati; Gil-Negrete Laborda, Nere; Viles Díez, Elisabeth; Pradera Mallabiabarrena, AinaraIkerketa lan honek trenetan erabili ohi diren baloi pneumatikoen eraikitze parametroek esekiduraren portaeran du-ten eragina ebaluatzea eta diseinua errazteko jarraibide batzuk proposatzea du helburu. Horretarako, ordenagailuzbideratutako esperimentazio diseinuan (CADE) oinarrituz esekidura sistemaren eraikitze parametroek zurruntasunestatiko bertikal zein horizontalean izan dezaketen eragin zuzen, koadratiko zein elkarrekintza aztertu da. Esperi-mentazio diseinua kuboaren aurpegietan zentraturiko metodoan funtsatu da eta datuak elementu finituetan (FEM)oinarrituriko software batean gauzatutako simulazioetatik lortu dira.Ikerketak, baloi pneumatikoen ezagutzaareagotzeaz gain diseinu gida interesgarri baten eratorriera bultzatu du, etorkizuneko trenen esekiduren diseinuaneta optimizazioan lagungarri izan daitekeelakoan.Item Modelizazioa aurrera-pausu, tren-ibilgailuen esekidura ereduMendia Garcia, IratiModelizazioak jakintza zabaltzea dakar.Aztergai den objektu baten eredu balioztatu bat izateak ezagutzaareagotzeaz gain, saiakuntza bidez bakarrik ezagutu ezin daitezkeen berezitasunak aurreikus ditzake.Trenibilgailuen homologazio birtuala gauzatzeko, adibidez, ibilgailu osoaren eredu zehatz bat izatea beharrezkoa da.Ibilgailu osoarena, hau da, haren elementu guztiena. Ikerketa lan honetan trenen esekidura pneumatiko osoarenmodelizazioan oinarritzen da, haren osagai bakoitzaren ezagutzan eta ereduen garapenean. Horretarako, osagaibakoitzaren eredua garatzeko erabilitako metodologiaren urrats nagusiak azaltzen dira.Item Kautxuen portaera estatiko zein dinamikoaren karakterizazio esperimentala eta elementu finituetan oinarritutako modelizazioa(MZT) Mendia Garcia, Irati; Gil-Negrete Laborda, Nere; Pradera Mallabiabarrena, Ainara