3 results
Search Results
Now showing 1 - 3 of 3
Item Adin txikikoak eta Internet: familien kezka eta erantzukizunaGamito Gomez, Rakel; Arroyo Sagasta, Amaia; Corres Medrano, Irune; León Hernández, IratiInternet erabat integratuta dago gure jendartean eta aurrerapenek eragin zuzena izan dute adin txikikoen egunerokotasunean. Zentzu horretan, familia eragile erabakigarria da haur eta nerabeen alfabetatze eta ongizate digitalean. Horregatik, ikerlanak Lehen Hezkuntzako ikasleen familien bitartekaritza-lana aztertzen du, 18 kide heldu protagonista izan duten bi eztabaida-taldeen bitartez. Emaitzek agerian uzten dute gaur egungo agertoki digitalari buruzko kezka. Familiek defendatzen dute funtsezkoa dela etxean erantzukizun-kultura lantzea eta garatzea. Hala ere, adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta bizipenei buruzko ikuspegia edota ezagutza oso partziala da.Item Genero-arauak eta identitatearen garapena haurtzaroan: marjinazio-oroitzapen disidenteen analisiaLeón Hernández, Irati; Gamito Gomez, Rakel; Bizkarra Morales, Maria TeresaLanaren helburua haurtzaroko genero-ikuspegira hurbiltzea da, genero-arauekiko paradigma kritiko batetik eta epistemologia (trans)feministetatik. Horretarako, Euskal Herriko sexu/genero disidentziaren kolektiboaren oroitzapenak aztertzen dituen kasu azterketa bat burutu da. Informazioa 4 talde eztabaidetatik jaso da eta 21 ahotsen marjinazio-oroitzapenak gurutzatu dira. Emaitzek erakusten dute identitatearen garapenean genero-kolonialitatea oso presente dagoela, paradigma intersekzionalak eta testuinguruak beharrezkoak direla eta sozializazio prozesuan eskola, etxea eta berdinen arteko harremanak garrantzi handiko espazioak direla. Beraz, premiazkoa da genero-binarismoari eta horrek sortzen duen indarkeriari aurre egitea eta haurtzarotik aniztasuna modu integralean lantzea.Item Transfeminismotik ekarriak haur hezkuntzara: eskola eta identitateari buruzko kasu azterketak neoliberalismo garaian(UPV/EHU) León Hernández, Irati