Search Results

Now showing 1 - 5 of 5
  • Item
    Faktore genetikoak eta iskiotibialetako lesio muskularrak goi-mailako futbolarietan: asoziazio eta balioztatze ikerketa
    Larruskain Zabala, Jon; Celorrio , David; Barrio Beraza, Irantzu; Odriozola Martinez, Adrian; Gil Orozko, Susana; Fernández López, Juan Ramón; Nozal , Raul; Ortuzar Perez, Isusko; Lekue Gallano, Josean; Aznar , Jose M.
    Helburua 25 nukleotido bakarreko polimorfismoren (SNP), adinaren eta aurretiko lesioen, eta futbolean ohikoenak diren iskiotibialetako lesioen arteko asoziazioa ikertzea izan zen 5 denboralditan goi-mailako futbolarietan; lesio arriskua zenbatesteko eredu bat sortzeko eta lesio berriak aurresateko gaitasuna denboraldi independente batean aztertzeko. 24 urte edo gehiago, eta MMP3 rs679620 AA, TNC rs2104772 AA, IL6 rs1800795 GG, NOS3 rs1799983 GG, eta HIF1A rs11549465 CC genotipoak lesionatzeko arrisku handiagoarekin erlazionatu ziren. Ereduak ez zuen lesio berriak aurresateko gaitasuna eduki (C indizea=0.52). Etorkizunean beharrezkoa da genoma osoa aztertzeko teknikak erabiltzea, eta aldagai genetikoak beste faktore batzuekin batera aztertzea eredu multifaktorialetan.
  • Item
    MCT1 genearen T1470A polimorfismoaren eragina metabolismo anaerobikoan oinarritutako kirol jardueran
    Diaz Ramirez, Julen; Larruskain Zabala, Jon; Castañeda Babarro, Arkaitz; Muñoz Perez, Iker; Odriozola Martinez, Adrian
    Genomak kirolaren errendimenduan izan dezakeen garrantzia asko ikertu da azken urteotan. Nekearekin erlazionatuta dagoen jarduera fisikoaren mugatzaileetako bat odolaren laktato kontzentrazioaren igoera da. Monocarboxylate transporter 1 (MCT1) genearen T1470A polimorfismoak (rs1049434) laktatoaren garraioa eta oxidazioa emendatzen ditu. Horregatik, Wingate Anaerobic Test (WAnT) esfortzu proban polimorfismo honek izan dezakeen eragina 55 triatleta euskaldunetan aztertu da. AA eta AT genotipoak, TT genotipoarekin alderatuz, WAnT proban lortutako Potentzia maximo (PM) eta Batezbesteko potentzia (BP) handiagoarekin erlazionatu ziren. Ondorioz, AA eta AT genotipoak metabolismo anaerobikoan oinarritutako kirolekin erlazionatu daitezke.
  • Item
    Heltze egoeraren araberako hazkunde-lesio motak goi-mailako futbolari gazteetan
    Monasterio Cuenca, Xabier; Gil Orozko, Susana; Bidaurrazaga Lopez de Letona, Iraia; Lekue Gallano, Josean; Santisteban Martinez, Juan; Díaz-Beitia Merino, Gontzal; Dae-Jin , Lee; Zumeta Olaskoaga, Lore; Martin Garetxana, Imanol; Bikandi Latxaga, Eder; Larruskain Zabala, Jon
    Hazkunde-lesioek baja egun asko eragiten dituzte goi-mailako futbolari gazteetan. Altueraren puntako abiadura edo peak height velocity-a (PHV), lesio hauen agerpenarekin erlazionatu den arren, ez dakigu PHV-ak hazkunde-lesio espezifiko bakoitzarekin duen harremana. Ikerketa honetan hazkunde-kurba bidez 110 jokalariren PHVaren adina kalkulatu eta lesio espezifikoen lesio-zama (baja egunak/jokalari-denboraldi kopurua) aztertu dugu heltze egoeraren arabera (pre-, circa- eta post-PHV faseak). Fase bakoitzean eragin handiena duten lesioak ezagutzeak jokalari bakoitzaren heltze-ezaugarrien araberako prebentzio-programak diseinatzea ahalbidetuko du.
  • Item
    Hazkundea, heltzea eta lesioak gizonezkoen goi-mailako futbolari gazteetan
    (EKAIA) Monasterio Cuenca, Xabier; Gil Orozko, Susana; Larruskain Zabala, Jon; Lekue Gallano, Josean; Bidaurrazaga Lopez de Letona, Iraia