2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Venlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabideanLabaka Etxeberria, Ainitze; Gomez Lazaro, Eneritz; Goñi Balentziaga, Olatz; Garmendia Rezola, LarraitzBi bider ohikoagoa da depresio diagnosia emakumeetan gizonezkoetan baino, eta ondorioz, baita farmako antidepresiboen erabilera ere. Hala ere, estresarekin lotutako nahasteen eta haien tratamenduaren inguruko ikerketa gehienak animalia arretan egiten dira, eta ikerketetako emaitzak gizon nahiz emakumeetara orokortu gero. Ildo horretatik, antsietate eta depresioaren aurkako tratamenduen eraginkortasuna sexuaren araberakoa da, berezitasun biologikoak izaki. Hori dela eta, lan honek ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa bizi duten sagu emeen jokabidean eta garuneko bide serotoninergikoan venlafaxinak serotonina eta noradrenalinaren birkaptazioaren inhibitzailea duen eragina du aztergai.Item Hantura periferikoa depresio eta antsietate sintomekin batera bularreko minbizia gainditutako emakumeetanLabaka Etxeberria, Ainitze; Arregi Agirre, Amaia; Vegas Moreno, Oscar; Garmendia Rezola, Larraitz; Camba , Joana; Perez Tejada, JoanaBularreko minbizia gainditutako emakumeen antsietate eta depresio prebalentzia biztanleria orokorrarena baino handiagoa da. Nahasmendu horietan eta minbiziaren fisiopatologian zenbait faktore komun aurki daitezke; hantura zitokinak eta kortisola. Ikerketa honen helburua bularreko minbizia gainditutako emakumeetan depresio eta antsietate sintomen eta hantura aldagaien arteko erlazioa aztertzea da. Kortisol maila handiagoak aurkitu ditugu antsietate eta depresio sintomak dituzten emakumeetan. Gainera, TNF-α maila altuak aurkitu ditugu depresioa duten emakumeetan.