Search Results

Now showing 1 - 1 of 1
  • Item
    Morfinak eragindako aldaketa epigenetikoen azterketan "in vitro" eta "in vivo"
    Araolaza Lasa, Manu; Muñoa Hoyos, Iraia; Irazusta Astiazaran, Jon; Subiran Ciudad, Nerea
    Epigenetikaren inguruko ikerketa gehienak kanpo faktoreek edo barne estimuluek, prozesu zelular eta fisiologikoetan nola eragiten duten ulertzean zentratzen dira. Aldaketa epigenetikoak, nukleotidoen sekuentzian inongo aldaketarik sortu gabe DNA-ri itsasten zaizkion molekula kimiko batzuk dira eta hauek, geneen adierazpena arautzen dute. Kanpo faktoreek aldaketa ugari sortu ditzakete patroi epigenetikoan, hala ere, prozesu honetan parte hartzen duten azpi-mekanismoen inguruan oso gutxi ezagutzen da. Hori dela eta, lan honen helburu nagusia, kanpo estimulu moduan morfina erabiliz geneen adierazpena arautzen dituzten marka epigenetikoak aztertzea da, DNA-ren metilazioan zentratuz eta interes berezia ezarriz hau baimentzen duen makineria erregulatzailearen adierazpenean.