6 results
Search Results
Now showing 1 - 6 of 6
Item Ebolaren gizarte irudikapena Euskal Herrian: nola ulertu, hauteman eta sentitu dugu?Idoiaga Mondragon, Nahia; Gil de Montes Etxaide, Lorena; Valencia Garate, JoseGizartea mehatxatzen duten fenomeno berriak ulertzeko, adibidez egungo ebola izurritea, beraiei buruzko esanahi partekatuak eraikitzen ditugu, hots, gizarte irudikapenak. Gizarte irudikapenen bidez, ebolari esanahia emateaz gain, arriskuaren hautemate maila eta emozioak ere bideratzen dira. Lan honek 294 pertsonak ebola nola ulertu, hauteman eta sentitu duten neurtu du. Emaitzek adierazi dute, ebola Afrikarekin lotutako gaixotasun arriskutsu gisa irudikatu dela. Halere, izurritearekiko norberaren arrisku hautemate eta beldur mailak ez dira oso altuak izan. Honen arrazoia, izurriteak behin eta berriz agertzeak, sortutako nekeak edota izurriteekiko bete ez diren aurreikuspen izugarriak izan daitezke. Honenbestez, egungo ebola izurritea ulertzeak etorkizuneko osasun krisiei aurre egiteko lanabesak eskainiko dizkigu.Item Ebola Twiterren: Osasun izurriteei buruzko gizarte irudikapenak eraikiazIdoiaga Mondragon, Nahia; Belasko Txertudi, MaitaneLan honen bidez Ebolak Twitterren izandako oihartzunak izurrite hau ulertzeko eta beronen gizarte irudikapenak eraikitzeko izan duen garrantzia aztertu nahi da. Horretarako, Ebolari buruz idatzitako 28.760 txio aztertu ziren. Emaitzak Twitterren osasun krisietan informatzeko era aldatzen duela frogatu dute, komunikabide tradizionaletako komunikazioa transformatuz. Eraldatze horretan komunikabide tradizionalen diskurtso bakarrari kritikak eta gaia lantzeko ikuspuntu emozionalak garrantzi berezia hartu zuten. Bukatzeko emaitzen inplikazio sozialei buruz eta sare sozialen bidezko komunikazioak etorkizuneko osasun izurriteei aurre egiteko izango duen garrantziari buruz hausnartzen da.Item “La Manada” auzia Twitterren: Sare sozialetatik gizartea eraldatuzIdoiaga Mondragon, Nahia; Sainz de la Maza San José, Martin; Belasko Txertudi, MaitaneIkerlan honetan “La Manada” auziaren epaiak Twitterren izandako jarraipena aztertu da.Horretarako epaia plazaratu zen dataren inguruko lau astetan #lamanada traola erabilitako txio guztiakbatu ziren eta haien edukia analisi lexikal bidez aztertu zen. Emaitzetan diskurtso feministak garrantzianabarmena izan zuen, haserrea plazaratuaz, mobilizazio soziala deituaz, biktima babestuaz edotabortxaketaren kulturaren kontrako diskurtsoa zabalduaz. Halere, diskurtso sexista eta anti-feministaere presente izan zen espazio honetan. Twitterreko diskurtsoa sexu erasoei buruzko pentsaeraren islaizan daitekeela ondorioztatzen da, baina aldi berean baita agente aktibo ere jakintza eraldatu horreneraikuntzan.Item Haur Hezkuntzako profesioaren feminizazioa: Egungo egoeraren azterketa eta maisu maistren identitate profesionalerako inplikazioak(TANTAK) Idoiaga Mondragon, Nahia; Enbeita Gerrikaetxebarria, GorkaItem Familia aniztasunaren trataera Haur Hezkuntzako ikasgeletan: irakasleen aurreiritziak eta eskoletako materiala(IKASTORRATZA) Olazar Intxausti, Alize; Idoiaga Mondragon, NahiaItem Haur eta gazteen kontrako sexu abusuen sekretua hausten. Profesionalentzako oinarrizko edukiak(UPV/EHU arg) Urizar Elorza, Maitane; Idoiaga Mondragon, Nahia