2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Kukutxeztula: gaitz zaharrarentzako konponbide berrien bilaFernandez Martinez, Xabier; Amuategi Aulestiarte, Jone; Gonzalez Bullón, David; B. Uribe, Kepa; Ostolaza Etxabe, ElenaArnasbideetako infekzioek heriotza tasa altuak eragiten dituzte munduan. Infekziorik kutsakorrenen artean dagoBordetella pertussis bakterio patogenoak eragindako kukutxeztula. B. pertussisek jariatzen dituen birulentziafaktoreen artean arriskutsuenetako bat da Adenilato Ziklasa Toxina (ACT). Informazio asko bildu den arren,oraindik ez da zehazki deskribatu zelula ostalaria erasotzeko erabiltzen duen mekanismo molekularra. Ikerketahonetan, toxina eta mintzaren arteko elkarrekintzan lipido konposizioak daukan eragina aztertu da. Eskuratutakoemaitzetatik kolesterolak toxinaren aktibitatean eragin zuzena duela dela ondorioztatu da.Item ACT toxina eta mintzeko kolesterolaren arteko elkarrekintzaren azterketaAmuategi Aulestiarte, Jone; Benito Vicente, Asier; Gonzalez Bullón, David; Alonso Estrada, Rocio; Martin Plagaro, Cesar; Ostolaza Etxabe, ElenaGaixotasun kutsakorren artean munduan heriotza gehien eragiten dutenak arnasbideetako infekzioak dira eta horren adibide izan daiteke COVID-19 birusa. Hala ere, badira gizakiak kaltetzen dituzten beste patogeno batzuk ere: Bordetella pertussis bakterioak, esaterako, kukutxeztula eragiten du. Bakterio honek ostalaria inbaditzeko erabiltzen dituen mekanismoetako bat adenilato ziklasa toxina da (ACT). Toxina honen eta zelula ostalariaren arteko elkarrekintza sakon ikertu da. Hala ere, zelularen inbasiorako erabiltzen duen mekanismo molekularra oraindik ez da zehaztasunez deskribatu. Ikerketa honetan, mintzeko kolesterolak toxina eta mintzaren arteko elkarrekintzan izan dezakeen eragina aztertu da.