3 results
Search Results
Now showing 1 - 3 of 3
Item Ebolaren gizarte irudikapena Euskal Herrian: nola ulertu, hauteman eta sentitu dugu?Idoiaga Mondragon, Nahia; Gil de Montes Etxaide, Lorena; Valencia Garate, JoseGizartea mehatxatzen duten fenomeno berriak ulertzeko, adibidez egungo ebola izurritea, beraiei buruzko esanahi partekatuak eraikitzen ditugu, hots, gizarte irudikapenak. Gizarte irudikapenen bidez, ebolari esanahia emateaz gain, arriskuaren hautemate maila eta emozioak ere bideratzen dira. Lan honek 294 pertsonak ebola nola ulertu, hauteman eta sentitu duten neurtu du. Emaitzek adierazi dute, ebola Afrikarekin lotutako gaixotasun arriskutsu gisa irudikatu dela. Halere, izurritearekiko norberaren arrisku hautemate eta beldur mailak ez dira oso altuak izan. Honen arrazoia, izurriteak behin eta berriz agertzeak, sortutako nekeak edota izurriteekiko bete ez diren aurreikuspen izugarriak izan daitezke. Honenbestez, egungo ebola izurritea ulertzeak etorkizuneko osasun krisiei aurre egiteko lanabesak eskainiko dizkigu.Item Zahartzaroko mendekotasuna eta arreta ereduen trantsizioa: Irudikapen Sozialen teoriatik hurbilpenaCastelo Moñux, Uzuri; Gil de Montes Etxaide, Lorena; Larrañaga Egilegor, MaiderIkerketa honek zahartzaroko mendekotasunari buruzko eguneroko pentsamendua aztertzea du helburu, Irudikapen Sozialen teorian oinarrituz. Gipuzkoan bizi ziren 25 pertsona elkarrizketatuak izan ziren; horien artean zeuden adinekoaren zaintzaren esperientzia familiartean bizi izandako pertsonak, etxez-etxeko zaintza langileak eta zaharren egoitzan bizi ziren pertsonak. Emaitzek, mendekotasunari buruz maila kulturalean, erakundeetan eta zaintza-harremanen testuinguruan ematen diren esanahien arteko tentsio eta kontraesanak ezagutarazten dituzte, zazpi gairen bitartez adieraziak. Irudikapen sozialen eraldaketa prozesuei eta edukiei heltzen die ikerketa honek, zaintzaren antolaketa eta epe-luzeko arretei buruzko eztabaidak azaleratuz.Item Psikologia ikasteko estatistikako aurre-ezagutzak(UPV/EHU arg) Gil de Montes Etxaide, Lorena; Ibabe Erostarbe, Izaskun