22 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 22
Item Markatzaile diskurtsiboak ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako testuetanMoiua , Ainhoa; Garcia Azkoaga, Ines M.; Ozaeta Elortza, ArantzazuIkerketa honek espainiar zeinu-hizkuntzako interpretazioko ikasle entzuleek testuetan erabiltzen dituzten markatzaileak aztertzea du helburu nagusi. Ikasleek erabiltzen dituzten markatzaileak espainiar zeinu-hizkuntzako erreferentziazko praktika sozialekin alderatzen dira, hau da, gorrek ekoiztutako testuekin. Ikusi dugu ikasle entzuleek erabilitako markatzaileak gorrek erabilitakoetatik desberdintzen direla: eskuzko markatzaileek presentzia handiagoa dute entzuleen testuetan eta horrekin batera, markatzaile espazialak urriagoak dira eta eskuzko markatzaileez lagunduta agertzen dira. Ondorioei dagokienez, espainiar zeinu-hizkuntzaren modalitate espazialak eragin zuzena duela konexioan ikusi da eta hizkuntzaren ikaste-prozesuan kontuan izan beharreko ezaugarria litzateke.Item Interpretegaien eta gorren testuak: nola eragiten du hizkuntza modalitateak testuen azpiegituran eta edukien ekoizpeneanMoiua , Ainhoa; Garcia Azkoaga, Ines M.; Ozaeta Elortza, ArantzazuLan honen helburu nagusia da hizkuntza modalitate ezberdinek, ahozkoak eta zeinatuak (zehazkiago esanda, espainiar zeinu-hizkuntzak -LSE-, testu ekoizpenean duten eragina ezagutzea. Lehenik eta behin, zeinu hizkuntzako interpretegaiek ahoz eta gorrek zeinuz ekoiztutako testuak alderatuko ditugu Bronckartek (1996) testu-generoen azterketarako proposatutako marko teoriko-metodologikoan oinarrituta eta hizkuntza modalitate bakoitzaren ezaugarriak ezagutuko ditugu. Bigarrenik, intepretegaiek zeinuz ekoiztutako testuak aztertu eta ekoizpenean dituzten zailtasunak eta oztopoak identifikatuko ditugu. Emaitzek balio digute bi ondorio nagusi ateratzeko: batetik, hizkuntzaren modalitateak ez du testuen azpiegituran eragiten; bestetik, ordea, hizkuntza modalitateak eragina du edukiak ekoizteko erabiltzen diren ikuspegietan, eta oinarrian talde bakoitzaren errealitate sozio-diskurtsiboari lotuta daude.Item Elementu anaforikoak eskolako testuetan(FONTES LINGUAE VASCONUM) Garcia Azkoaga, Ines M.Item Euskal testuen azterketa eta euskararen irakaskuntza. Ikerketak eta gogoetak(IKASTARIA) Garcia Azkoaga, Ines M.; Idiazabal Gorrotxategi, ItziarItem Kohesioa ikasleek idatzitako iritzi gutunetan. Zenbait testu aztergai(IKASTARIA) Garcia Azkoaga, Ines M.Item "Dena dela", "dena den", "edonola ere", balio askotariko diskurtso-markatzaileak(EUSKERA) Garcia Azkoaga, Ines M.Item Hizkuntza garatzeko baliabideak Curriculuma Norbanakoari Egokitzeko (CNE) programetan: Sekuentzia Didaktikoaren zenbait gogoeta(IKASTARIA) Diaz de Gereñu Lasaga, Leire; Garcia Azkoaga, Ines M.Item Sekuentzia Didaktikoak eta hizkuntzen curriculuma: teoria eta praktika: hitzaurrea(IKASTARIA) Garcia Azkoaga, Ines M.Item Ahozkotasunaren irakaskuntza bigarren hezkuntzako testuliburuetan(TANTAK) Diaz de Gereñu Lasaga, Leire; Garcia Azkoaga, Ines M.; Alegria Susperregi, Alaitz; Imaz Gaztelurrutia, AinhoaItem Ahozko euskara, ikerketarako unibertsoa(BAT) Garcia Azkoaga, Ines M.
- «
- 1 (current)
- 2
- 3
- »