Search Results

Now showing 1 - 3 of 3
  • Item
    Nanopartikulen lipido konposizioak rHDLen kolesterol kanpora-fluxuaren efizientzian eragina du
    Jebari Benslaiman, Shifa; B. Uribe, Kepa; Benito Vicente, Asier; Galicia Garcia, Unai; Larrea Sebal, Asier; Alloza Moral, Iraide; Vandenbroeck , Koen; Ostolaza Etxabe, Elena; Martin Plagaro, Cesar
    Aterosklerosia arteria nagusien intiman gertatzen den kolesterol metaketaren ondorioz garatzen da. Horren garrantzi klinikoa nabaria da, izan ere, aterosklerosiaren konplikazioek gaixotasun kardiobaskularrak eragin ditzakete. Aterosklerosiaren tratamendu zuzenerako, HDL naturalak imitatzen duten hainbat nanopartikulen diseinua burutu izan da (rHDL), ateroma plakako soberazko kolesterola iraizteko helburuarekin, hainbat entsegu kliniko aurrera eraman direlarik. Ikerketa honen helburua, lipido konposizio desberdina duten rHDLek kolesterola zeluletatik jasotzeko duten efizientzia aztertzea izan da. Erabilitako lipido konposizioak DPPC, DPPC:Chol:LysoPC, DPPC:CE:LysoPC eta soja jatorridun fosfatidilkolinak izan dira.
  • Item
    Kolesterol-kanporaketaren estimulazioa ateroma ereduan, rHDLen administrazio sekuentzialarekin
    Jebari Benslaiman, Shifa; B. Uribe, Kepa; Benito Vicente, Asier; Galicia Garcia, Unai; Larrea Sebal, Asier; San José Urteaga, Ane; Alloza Moral, Iraide; Vandenbroeck , Koen; Martin Plagaro, Cesar
    Aterosklerosia arterien gune azpi-endotelialean gertatzen den kolesterol metaketaren ondorioz garatzen da, gaixotasun kardiobaskular larriak eragin ditzakeelarik. Aterosklerosiaren tratamendurako, HDL naturalak (dentsitate handiko lipoproteinak) imitatzen duten hainbat nanopartikulen diseinua burutu izan da (rHDL), ateroma plakako soberazko kolesterola iraizteko helburuarekin. rHDLek kolesterola jasotzeaz gain mikroRNAk edo antagomiRNAk (mikroRNA inhibitzaileak) bezalako molekulak garraiatu ditzakete. Ikerketa honetan, rHDL administrazio sekuentziala ateroma eredu batean ezarri zen. Lehen administrazioan, ABCA1 kolesterol garraiatzailearen adierazpena emendatzeko antagomiRNA bat garraiatu zen rHDL bidez eta bigarrenean, rHDLak soberazko kolesterola jasotzeko gehitu ziren.
  • Item
    Dislipidemiaren aurkako tratamentu berriak nanopartikulak erabiliz
    San José Urteaga, Ane; Larrea Sebal, Asier; Jebari Benslaiman, Shifa; Benito Vicente, Asier; B. Uribe, Kepa; Galicia Garcia, Unai; Martin Plagaro, Cesar
    Hiperkolesterolemia dislipidemia ohikoena da, eta odoleko LDL-C (ingelesetik, low-densitylipoprotein cholesterol) maila altua izateagatik bereizgarria da. LDL-C maila altuak zuzenean lotu izandira gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arriskuarekin; horregatik, garrantzitsua da gaixotasunhorri aurre egiteko terapia berriak garatzea. Ikerketa honen helburua izan da ApoE (ingelesetik,Apolipoprotein E) proteinan oinarritutako nanopartikulak garatzea azido bempedoikoaren, estatineneta siRNA (ingelesetik, small interfering RNA)-ren bidezko tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko.Izan ere, LDL barneraketa eta LDLr (ingelesetik, low-density lipoprotein receptor) adierazpenakuantifikatu dira tratamenduak probatu ostean, eta emaitza esangarriak lortu dira.