Search Results

Now showing 1 - 4 of 4
  • Item
    Sare sozialen erabilera moduak eta maiztasunak Gasteizko nerabeen kolektiboaren baitan
    Fernandez de Landa Aguirre, Joseba
    Ikerketa honen helburua Gasteizko nerabeek zer sare sozial eta nola erabiltzen dituzten argitzea da.Horretarako, Gasteiz hiriko 12 eta 18 urte arteko 700 gazte inguru inkestatu dira, inkesta egituratubaten bitartez. Besteak beste, sare sozial bakoitza zer maiztasunez erabiltzen duten ezagutzekoasmoarekin eta adin edota sexuaren arabera ezberdintasunik badagoen erabilera horretan. Horrekinbatera, sare sozial hauek zertarako erabiltzen dituzten plazaratu nahi da eta hauek noiz eta ze tresnenbitartez erabiltzen dituzten ezagutu. Modu hartara, nerabeak eta sare sozialak barnebiltzen dituenargazki bat lortuko dugu, toki eta momentu konkretu batean oinarritua, teknologia berriengarapenaren ezagutzan mugarri zehatz bat ezarriz.
  • Item
    Euskaldun gazte eta helduen harremanak Twitterren
    Fernandez de Landa Aguirre, Joseba; Agerri Gascón, Rodrigo; Alegria Loinaz, Iñaki
    Sare sozialek mugarik gabeko komunikazioa ahalbidetzeaz gain, ikerketa sozial eta linguistikorako tresna erebadira, datu kopuru haundiak lortzeko iturri garrantzitsu bat direlako. Lan honen asmoa txiolari euskaldun gazteeta helduen harremanak aztertzea izango da, horretareako konputazio zientzietako teknikak ikerketa sozialeanaplikatuz.Horretarako, 8000 erabiltzaileren euskarazko 6 milioi txio baino gehiago lortu dira.Lehenengo,erabiltzaile bakoitza adinaren (gazte/heldu) arabera sailkatuko dugu, horretarako txio bakoitzaren idazkera estiloaformala edo informala den zehaztuz eta ikasketa automatikoa erabiliz.Bigarren pausoan, birtxioak erabiliz,erabiltzaileen arteko harremanak zeintzuk diren azaleratu eta azpi-komunitateak nola osatzen dituzten erakutsikoda.
  • Item
    Twitterreko Euskal Komunitatearen Eduki Azterketa Pandemia Garaian
    Fernandez de Landa Aguirre, Joseba; García Ferrero, Iker; Salaberria Saizar, Ander; Campos Tejedor, Jon Ander
    Hizkuntzaren Prozesamenduak eskaintzen dituen teknika ez-gainbegiratuak erabiliz Twittereko euskal komu-nitatean COVID-19aren pandemiak izan duen eragina aztertzea da lan honen asmoa.Azterketa hau aurreraeramateko sare sozial horretako erabiltzaileen euskarazko txioak masiboki bildu eta denboraren arabera ordenatudira. Pandemiaren eragina neurtzeko, denboraren arabera edukia nola aldatu den aztertu da, horretarako testuetanazaltzen diren hitz zein emojien aldaketa kuantitatibo zein kualitatiboak baliatu dira. Azterketa kuantitatiboan,terminoek garai desberdinetan izan duten maiztasunaren aldaketari erreparatu zaio, maiztasunen erregresio linealaerabiliz. Azterketa kualitatiboan, hitzen bektore trinkoak baliatu dira, pandemiaren garai desberdinetan hitz etaemoji adierazgarrienek esanahian izan duten bilakaera aztertzeko.