1 results
Search Results
Now showing 1 - 1 of 1
Item Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreakEsnaola Illarreta, Amaiur; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, JoxerraPiriniotako muturluzea edo ur-satorra Euskal Herriko animaliarik berezienetakoa da. Satorren familiako intsektiboro urtarra da eta azken hamarkadetan gainbehera nabarmenean dago bere banapen-eremu osoan. Gainbehera horren balizko arrazoiak metapopulazioen zatiketa, habitataren andeaketa eta bazka-eskasia dira. Ingurumen ezaugarriek espeziearen kontserbazioan luketeen garrantzia argitzeko, Artikutza eta Leitzarango ur-satorren populazioa aztertzen ari gara, batez ere ehiza-habitataren eta dietaren hautespenari begira. Irrati-igorlez markatutako animaliek hautespen gogorra erakutsi dute ur-lasterren alde ehiza-habitata gisa. Gorotzen genomikaren bitartez dieta ere aztertzen ari gara, eta errekotako ornogabeen eskuragarritasunarekin alderatzen. Emaitzek espezie honen kudeaketarako garrantzi handia izan dezakete.