3 results
Search Results
Now showing 1 - 3 of 3
Item Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia eta emari ekologikoen berrikuspenaEsnaola Illarreta, Amaiur; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, JoxerraAskorentzat ezezaguna izan arren, Euskal Herriko erreka garbietako harribitxietako bat dugu Piriniotako muturluzea edo ur-satorra. Satorren familiako intsektiboro erdi-urtar hau atzerakada nabarmena ari da pairatzen bere banaketa-eremu osoan eta kudeaketa eraginkor baten beharra du. Jakin bagenekien ur-lasterrak zituela gustuko, baina hautespen hori bazka-kopuruarekin azaldu ote zitekeen aztertu nahi genuen. Horretarako muturluzearen dieta eta harrapakin-hautespena zehaztu genituen, gorotzak genetikoki aztertuz. Orokorrean, muturluzearen beharrizan ekologikoak bermatzeko ur-lasterrak faboratzearen eta emari ekologikoak berrikustearen beharra erakusten du gure lanak. Ikerketa honen emaitzak funtsezkoak izango dira espeziearen kontserbazioaren alde pausoak emateko.Item Kakatokien eraginkortasuna ur-satorra (Galemys pyrenaicus, Talpidae) detektatzeko eta haren banaketaren patroiak deskribatzekoLevy Otheguy, Jon; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, JoxerraDuela urte gutxi batzuk proposatu da ur-satorra detektatzeko kakatoki artifizialak eraikitzea, alegia, kanpin-denda antzeko batzuk errekan eraikitzea alfonbra batzuekin. Metodo hau eraginkorra da, baina ez da bere efizientzia zehaztu, ez eta deskribatu nola aldatzen den urtaroaren arabera. Hemen kakatoki artifizialen efizientzia neurtzeaz gain, metodoa optimizatu dugu. Emaitzek erakutsi dute kakatokiak urte osoan berdintsu erabiltzen direla erreka-sare osoan. Kakatokietan beste ur-sator baten gorotzak jartzeak ez du ur-satorren detekzioa hobetu. Azkenik, kakatokiak finkatu eta bertako emaitzak ikuskatzearen arteko denbora-tarte egokiena 7-11 egun dela ondorioztatu da. Metodologia honek, berez detektatzen oso zaila den espezie mehatxatu honen kudeatzaileentzako logistika errazten du.Item Basamortuko animaliak(ELHUYAR) Elosegi Irurtia, Arturo