11 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 11
Item Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreakEsnaola Illarreta, Amaiur; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, JoxerraPiriniotako muturluzea edo ur-satorra Euskal Herriko animaliarik berezienetakoa da. Satorren familiako intsektiboro urtarra da eta azken hamarkadetan gainbehera nabarmenean dago bere banapen-eremu osoan. Gainbehera horren balizko arrazoiak metapopulazioen zatiketa, habitataren andeaketa eta bazka-eskasia dira. Ingurumen ezaugarriek espeziearen kontserbazioan luketeen garrantzia argitzeko, Artikutza eta Leitzarango ur-satorren populazioa aztertzen ari gara, batez ere ehiza-habitataren eta dietaren hautespenari begira. Irrati-igorlez markatutako animaliek hautespen gogorra erakutsi dute ur-lasterren alde ehiza-habitata gisa. Gorotzen genomikaren bitartez dieta ere aztertzen ari gara, eta errekotako ornogabeen eskuragarritasunarekin alderatzen. Emaitzek espezie honen kudeaketarako garrantzi handia izan dezakete.Item Kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren arteko elkarreragina erreken funtzionamenduanPereda Iriondo, Olatz; von Schiller Calle, Daniel; Acuña , Vicenç; Mor Roy, Jordi René; Muñoz Gracia, Isabel; Sabater Cortes, Sergi; Elosegi Irurtia, ArturoHiri-guneetako kutsadura oso estres faktore garrantzitsua da ibaientzat. Ur-eskasiak sistema hauek kalte ditzake ere, diluzio-gaitasunean eta hortaz, kutsatzaileen kontzentrazioan eragina baitu. Gure helburua kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren elkarreraginaren efektua aztertzea izan zen ibai ekosistemen funtzionamenduan. Prozesu desberdinen erantzuna neurtu genuen lehorte gradiente batean kokatuta zeuden 13 erreketan Ebroko arroan zehar; bertan, isurketetatik behera (inpaktuak) eta gora zeuden tramoak aztertuz (kontrolak). Prozesuek, ordea, modu desberdinean erantzun zuten, isurketen ezaugarrien eta erreken diluzio-gaitasunaren arabera.Item Presa handi baten hustuketak eragindako efektu ekologikoak: Enobietako urtegiaren kasua (Artikutza, Nafarroa)Atristain Vega, Miren; Larrañaga Arrizabalaga, Aitor; von Schiller Calle, Daniel; Elosegi Irurtia, ArturoGero eta gehiago dira munduan bizi-itxaropenaren amaierara iristen ari diren urtegiak. Hori horrela, gero eta ohikoagoa da presa eta urtegiak hustu eta zerbitzuz kanpo uztea ibaien konektibitate longitudinala berreskuratzeko. Ikerketa honen helburua presa handi baten (Enobieta, 42 m) hustuketak ibai-ekosistemen ur-kalitatean eta biodibertsitate eta funtzionamenduan duen eragina aztertzea zen. Horretarako, Artikutzako sare hidrografikoan 8 puntu aukeratu ziren: presaren eraginpean zeuden 4 puntu (inpaktuak) eta inolako eraginik jasaten ez zuten beste 4 puntu (kontrolak). Horietan guztietan hainbat aldagai aztertu ziren hiru fasetan zehar. Aldagai ezberdinek modu ezberdinean erantzun zuten hustuketaren aurrean, baina orokorrean, hustuketak eragin ekologiko handirik ez zuela izan ikusi zen. Gainera, izandako inpaktuak berehala desagertu ziren errekuperazio-fasean zehar.Item Bizitza belar-itsasoan(ELHUYAR) Elosegi Irurtia, ArturoItem Basamortuko animaliak(ELHUYAR) Elosegi Irurtia, ArturoItem Basamortuko landareak(ELHUYAR) Elosegi Irurtia, ArturoItem Eremu egarrituak(ELHUYAR) Elosegi Irurtia, ArturoItem Tundra: bizia hotz-hotzean(ELHUYAR) Elosegi Irurtia, ArturoItem Skinner-en usoak(ELHUYAR) Elosegi Irurtia, ArturoItem McDonalds ala arzak?(ELHUYAR) Elosegi Irurtia, Arturo